Poesía 2007 - 2010

Anarkoa

Irainka derantzut, laidoka doihukat
Ez hasteagatik harrika eta tuka.
Bi katu beltz agertu dira, bai, bai two cat
Gizarte hau ez da enea, errerik hor dasat*1.

Zuen portaera nondik ikasia? Orroa!
Zuen izaera nola eraikia? Gaistoa!
Zuen egoera nork ekarria? Nahikoa!
Ni ere hala ninteke ez banintz anarkoa.

Kokoteraino bainago, moralez eta indarrez
Kolkoraino sotanez eta kontrolez
Kopetaraino karakez*2 eta korotzez*3
Korkoildu*4 naiz hainbeste kartzelez.

Gizarte hau ez da enea, nerea joan da
Abotsez esanda ozenki denei eztanda
Nahiago ahantzi ta egon edanda
Irainduz hainbeste oilar eta oilanda.

*1 Jasaten dut
*2 Oiloen soinua
*3 Gorotzez
*4 Asoziala bilakatu