516 Oldarra

Oldarra

Irainka derantzut, laidoka doihukat

Ez hasteagatik harrika eta tuka.

Katuek laket diraute, oro miauka,

Gizarte hontan denak, xuabe kukuka

Mespretxurik ez dago ez bada txistuka

Oldarra da gure kantu lelo errepika,

Jazarra da gure dantza jauzi erdizka

Danbarrada epelkeriari burrunba kilika

Kokoteraino moralez eta indarrez

Kolkoraino sotanez eta kontrolez

Korkoildu ere kuartelez eta kartzelez.

Kopetaraino mutuez eta malguez

Etorkizunik ez da mingain josiez

Oldarra da gure, kantu lelo errepika

Jazarra da gure dantza jauzi erdizka

Danbarrada epelkeriari burrunba kilika

Gizarte hau ez dugu gure, gurea joan da Joan = gan

Abotsez esanda, danba, horra eztanda

Nahiago ibil ohituretatik landa

Bipilduz, lumatuz oilar eta oilanda

Eskolatzerik ez dugu nahi ta berant da
Oldarra da gure kantu lelo errepika

Jazarra da gure dantza jauzi erdizka

Danbarrada epelkeriari burrunba kilika

Dirudi denek gogoko omen dute ordena

barneraino bortxaz guri sartzen ezpata, eztena
erakutsi nahi berez gurea ez dena
katez ibiliz haien moldearen barrena

Euskaldun izatea ote da gure krimena?

Oldarra da gure kantu lelo errepika

Jazarra da gure dantza jauzi erdizka

Danbarrada epelkeriari burrunba kilika