Prosa

55 Ez diet inoiz barkatuko- Gure Herria liburuan

Ez diet inoiz barkatuko,nahiz eta eskola katolikoetan irakasle izan,elizaren ondoan bizi,serora klarisak lehenbiziko auzokoak ukan,elizako ezkilek goizero ozen esnarazi,lagun asko gazte denboretan seminariotik pasa,famili fededunakoa izan,bataiatuta eta konfirmatuta izan, komunionea egin,fraidetan eskola iragan,elizatik ezkondu eta azken oreneko ehorzketako elizkizunak nahi izan,ez diet barkatuko.
Inoiz ez!Bihotzik ez eukitzea.
Inoiz !
Inoiz urari nere kopetatik beherantz negararraztegatik
Inoiz Jainkoari ama erahiltzegatik
Inoiz Jaungoikoari hiru arreba asesinatzegatik.
Inoiz eskolako zuzendari fraileari gaistoa izategatik
Inoiz irakasle apezari bihurkeria ez ulertzegatik
Inoiz apezondo moralistari jendea epaitzegatik
Inoiz serorari suge pozointsua izategatik
Inoiz elizari diruarekin adiskide bihurtzegatik
Inoiz elizgizonari faltsu zikina izategatik
Inoiz elizkizunari aspergarria izategatik
Inoiz konkistari herri xumeak suntsitzegatik
Inoiz ebanjelizazioari beste sinesteak gainerasotzegatik
Inoiz gose hiltzen jendea uztegatik
Inoiz gizartearen aurka egotegatik
Inoiz aberatsa izategatik
Inoiz maitasunaren izenean ez maitatzegatik.
Zenbat inoiz,hainbat hil noiz.
Ez dut gehiago irauten,gorrotoa ari zait hauntzen eta puzten.Gazte denboretan ez bait nintzen ohartzen,bainan orain bai:
Eliza gaistoa zela
Eliza faltsua dela
Diru ustela
Duela
Erregela.
Hiltzaile,diruzale,