Hiltzeko gogorik ez dut. Halere pozik hilko nintzateke, batez ere zokokaria naizelako.
Nola ote da ?
Ori ala urdin ? Borobil ala lauki ? Harri ala zur ? Oihal ala larru ? Itsas ala mendi ? Kartoinezko ala plastikozko ? Busti ala lehor ?... Nik ez dakit bainan, hori da jakin behar dudana.
Behin, beltzez zegoen hil batek, zoriontsu zela eskuineko belarrirat luzatu zidan, amodioz betetakoa, egiazko biziaren sortze berria, hemengoaren regida urusa... Ados ! Bainan zilo ala konkor ? Oker ala zuzen ? To be or not to be ? Arotz ala zurgin ? Yoghourt ala Petit Suisse ? Zientzia ala letra ? Dantzari ala xixtulari ? Irrati ala tele ? Mus ala mintza ? Puzkar ala poker ???... Nik ez dakit bainan, hori da jakin behar dudana.
Gero, ilekizkur bizardun hil batek, hutsa zela ezkerreko belarrirat luzatu zidan, gorputz eta arimaren heriotz gorria, hemengoaren bururapen urusa... Ados ! Bainan bero ala hotz ? Alu ala zakil ? Patatekin ala piperrekin ? Gidardun ala sokadun ? Hiri ala herri ? Argi ala itzal ? Zigarro ala pipa ? Titi ala biberoin ? Arrain ala abre ? Taxi ala bus ???... Nik ez dakit bainan hori da jakin behar dudana.
Beltzez zegoen harek, ile kizkur gorria nereganat etorri zela jakin zuenean, telefonaz deitu ninduen, harekin kasu haundia eman nezakela, Komunista zikin bat zela !... Ados bainan smoking or no smoking ? Zapata ala espartin ? Arra ala eme ? Retegi ala Tolosa ? Potzolo ala mehe ? Olerki ala antzerki ? Sida ala gripe ? Bartok ala Iglesias ? Burutxi ala bakotxi ? Zikin ala garbi ???
Nere galderak ez nituen bururatu bizardun zaharra agertu zeneko.
Kapitalisten morroi beltz haren hitzak intoksikazioa baizik ez zirela, putakume bat zela... Ados bainan Xokolate ala kafe ? H-rekin ala H-rik Babe ? Athletic ala Real ? Galtza ala gona ? Mozkor ala sano ? Cezanne ala Van Gogh ? Deia ala Egin ? Laster ala mantso ? Rock ala Pop ? ü ala u ? Leiho ala ate ???... Nik ez dakit bainan hori da jakin behar dudana.
Jakin balute hiltzeko gogorik ez dutela ! Kuriostasun hutsez inguraturik nagoela. Bakean utz nezatela ! Nik igurikatzen dudan erantzunik ez daukate. Erotzat han nezatela, bainan zinez : EZ NAIZ HILKO !
Xubiltz