Ez dok hamairu
Ohiko kantua eta abesbatza baztertuz, agertu zen kantu berria
gitarra eskutan ,protesta ahoan, kataluinan lehen lehenik atzarria.
Brassens eta Bob Dylan, Joan Baez ta Donovan-en doinuek mugitu euskal zintzarria
ta soinua entzunda, kantua aberrituta, Ez dok Hamairuk etxera ekarria
How many roads must a man walk down, Que tinguem sort,(fa)que trobem tot el que ens va mancar ahir.,. Zenbat gara lau bat Egun da santi mamiña.
Xabier Lete(re)n hitzak, Benito(r)en melodiak, Mikel Laboa betiko denen armarria
Txalaparta(re)n ttakuna, herriz herri entzuna, Artze anaiek piztu gure euskal udaberria
Gure kantu baratzean loretu beharrean,zeuden loreen artean, sortu lili berria
Sei sokez, bi eskuz eta Protesta kantuz, abestu askatasun gose ta egarria
Mort pour la patrie, mort pour la patrie/Am Itziarrensemea. E Am
Hegoakebaki banizkio neurea izango zen.
Euskadi eredu, Ez dok hamairu, Lapurdik so eta kantutegia berritu
Pantxoa eta Peio, Guk eta gehiago, benafarrean Etxamendi ta Larralde agertu
Gure Euskal kulturaren zuhaitza muskildu/ ta kantu berria hozitu eta loretu
Errobi eta Niko, Rocka eta disco, euskal kantuko atean jo ta betiko sartu
Izan gira euskal herri Rock and rolling, tantiruriruri tantirurirura utzi los angeles, san franzisco ere, iup lala,
Kortatu Itoiz /Ruper oskorri ta Ertzainak zebiltzaten donostin bilbon,irunan edo ziburun
askatasun amorruak eta gazteen oihuak, Euskal herriko plaza guztiak bete izan zitun
mundu zabaleko karrasia sartu zen betiko /ta euskal herrian gurea bihurtu zitzaigun
millesker eskerrik asko, zinez zer izango liteke /euskal kantua iturririk gabe hemen gaur egun
F Lau teilatu gainean ez dira betiko garai onenak, Ez da posible, zer liteke, G Bost ehun eta hirugoita lau C taupada- gure bihotzean.
;
Zer litzateke euskal kantua ez dok hamairurik gabekoa
Zer litzateke euskal herria kantu berri hori gabekoa