euskera eta fauna

                                                                                Euskera eta fauna

                                                                        

                                                                        

Ezinezkoa fauna  oro hizkuntza berekoa

Abere bakoitxak galtzea bere mintzoa

esan gabe baitoa   ai zer amets gaistoa

izadiak bakoitxari eman diolako bere ahozkoa

Bateratze bitxi hori barkamenik gabekoa

Pentsa (e)zazu txakurra ahaztea bere zaunka

 katuak bat- batean baztertzea bere miauka

egiazko bigbanga. Baita sartzea hanka

abere orok bere hizkuntza duelako bere marka

eta hori gabe heriotzarako bidean banaka

Mintzatzeko baliatzen dira mingain eta ahoa

 bakoitxak bere hizkuntza orroa edo txioa

txoria edo apoa hartza edo lehoia

ahozkatze berdina izango beti ezinezkoa

 jasangaitzezko ekaitza, tsunami linguistikoa.

Behiak ez du izan nahi hizkuntza arrotzaren egilea

Ardirik ez da ezagun, ukatu duenik bere beea

bakoitxari berea,  gizakiari elea

eta eukaldunari zor zaiona ez da bestea

euskal herriak baduelako bere hizkuntza maitea

Gure herriaren baitan xarmangarria den mintzaira

 inolaz ere ez dugu itzali nahi bere dirdira

hitzetik hortzera , hondamena bai zera

gure altxorra ez ereman inondikan suntsitzera

Euskal herriak bizirik betiko bere euskara 2