NAIZENA-Recording

 

                                        NAIZENA  (Grabaketa/enregistrement: 26/02.2023)

Hitzak eta doinua     
Paroles et musique 
Letra y musica            X. Soubelet

 

                                                                                            

Ni naizena izan nahi nuke

ni baitan daudenak oro elkar

lerroan ezar on edo txar

 banan banan denak iker eta onar.

Eme ala ar , ezti ala oldar, txukun ala baldar 

 motel ala azkar ,hosto ala adar , uhain ala apar

 eki ala izar , ahul ala indar , irri ala negar

 Erauntsi ala lankar, itzal ala sugar atzo gaur bihar , gaur bihar, bihar

Piano baten ikutuen pare

lerroan daudenak jo nahi nuzke

paleta baten koloreen pare

 denek argiz betetzen bai naute

Gozo ala zakar , hego ala ipar ,   zelai ala patar

osin edo lahar, laiko militar,   elkar ala bakar

lodi ala mehar,  altxor ala zabar, basa ala hiritar ,

 peso ala dolar, bake ala liskar , atzo gaur bihar , gaur bihar, bihar.

Lehen nintzen gazte orai zahar

eskerrak zuei atzo gaur bihar

adinak osatu ene on eta txar

nere oinarriak denak onar behar