NET SAREA

                                                               NETSAREA    01/11   DOINUA LANTZEN

Gure Mundu berrian Net sareak konektatzen gaitu

Urrun dauden gizakideak erreski ezarriz hain gertu.

Haize garaiak zuhaitzen gailurrak ditu elkar konektatu

eta oihanetako arbolen lur azpiko ura egarriz zurkatu.

 

Ona ala txarra, bazterrezinezko premia
bortxaz eginiko sarea, hirea eta neria   ( barkatu ausardua  : nirea)

Hastapenean basoak baino, sasituriko xarak ziren jeiki

Lohiak, lubeltzak, lingardak eta goroldioak zituzten hazi.

Suge baten pare, ur xotilak esker eta eskuin alda- maldakari

Nor ikutu, nor kutxatu,  nor premiazko sarean erorarazi.

 

Esnearen eske doihukan haur goseti baten pare eraiki.
Argi eta aire zabalek Net sarean behar berria dute josi

elkar loturiko adarrez eta txapel garai orlegi, mundua estali

Nola ibili buru hutsik, Nola bakarrik? Ekiberria, premia premi.

 

Marmutxak, txoriak eta saguzaharrak mezu berrien garraio

Gizakiek sasiak eta laiotzak argituz , gaurko bizipremia jaio

Sarea ohikoa bihurturik, webari zor dizkio hainbat kantu saio

Pandemia dirudi, ezin urrundu, maisu lana , geroa, zer arraio!