SUKALDEARI

                                                                               SUKALDEARI  19:03   doinualzazntzen

 

Elkar bizitzari sukaldea
egonaldiari  gozabidea
beti  pozik bertan senidea
hauxe familiaren garabidea

eraiki bat nahi nioke ezarri sukaldeari
ta arbasoen bizi iraganari
bertan prestatu den guziari
arrautz eta xingarra ala eltzekari

beste eraiki bat merexi du  haurzaintzak
supazterreko gar eta harramantzak
kontu zahar eta oroitzak
kantagintzak eta bertsogintzak

elkar bizitzari sukaldea
egonaldiari  gozabidea
beti  pozik bertan senidea
hauxe familiaren garabidea

eraiki eder bat familiari
bertan bildua izan denari
arbasoen  kuluxka guzieri
amatxi oroen sukal lanari

harrizko azkar bat iraganari
amonaren ama ta amñiiri
amuma eta amatxi guzieri
ohiko sukal deko harroinari

elkar bizitzari sukaldea
egonaldiari  gozabidea
beti  pozik bertan senidea
hauxe familiaren garabidea

azken eraikia oihalari
zartai eta tupin zaharrari
ohiko buruntzariari
baita hozgailu eta labe beroari

haurrai kontatu zaion ipuinari
baita sehaskaren loari
belaunaldiz belaunadi
izan den Tradizio eta ohiturari

elkar bizitzari sukaldea
egonaldiari  gozabidea
beti  pozik bertan senidea
hauxe familiaren garabidea