Haizea musika F# 10/06
Ai haizeak gizaki itxura balu, adio mundua
si le vent avait l' allure humaine, la fin du monde surviendrait .
Si el viento fuera humano, el fin del mundo estaria cerca.
Adarretako hostoek ufatzen isilik, haizea izkutuan dago ,
Inork ez daki nor, zer, nondik edo nongo .
Gizaki Itxura balu, irriño maltzurra luke Izango.
Baina batez ere, ez litzateke haize izango,
Are guttiago maitagarri, gaizkin azaltzen balego.
Lur berotik, hegokoa bare, begirada bero ta fereka epel
Iparrarrekoa aldiz gaizto, hotz eta goibel
Harri itxura balu, xede gogorra luke izango
Baina batez ere ez litzateke haize izango
Are guttiago maitagarri, arma agertzen balego
Haizea denean eskas, iduzkia aske, izpiak gaizto bezain krudel,
iduririk gabe, zohargi, ez aintzin, ez gibel.
Suzko arma itxura balu,bala hiltzailea liteke izango
Baina batez ere ez litzateke haize izango
Beharrezko haizea, noiz indartsu ta noiz, denboraren maisu
Bare, jabal ala hausle, izadia legoke izu.
Bonba itxura balu, zenbat mehatsu ala mendeku fandango
Baina batez ere ez litzateke haize izango
are guittiago fidagarri, nuklear agertzen balego.
a