HAUR KANTA BERRIA EA ( 20/01)
Kantuaren funtsa Saran, Senperen eta Erratzun CHARLES vINSONEK bildua 1881 ean
Eskua heldu Maria, eta heldu ere gerria
Lapurdiko joko berria, dantza ta kanta haurrerria
Haur ondaretik ekarria Nafarrora ere igorria
Maria heldu gerria, hartzan tinko sabel gorria
Kukuruku!- Zer diozu? Buruan min- Zerk egin? Axeriak-
Axeria non? Berroan- Berroa non? Suak erre- Sua non? HITZEZ
Urak bil- Ura non? Behiak edan- behia non?
Behitiko landan- landan zertako ? Bazka jateko- Bazka zertako? Esnea emateko ,esnea zertako ? umeak hazteko
Eskua heldu Maria, eta heldu ere gerria
Lapurdiko joko berria, dantza ta kanta haurrerria
Haur ondaretik ekarria Nafarrora ere igorria
Maria heldu gerria, hartzan tinko sabel gorria
Kukuruku! Nor da ? Axeriko. non da? Behitiko landan Zer ari da ? Artoa eriten, Artoa zertako? -Hazia eriteko.
Hazia zertako? -Oiloendako. Oiloak zertako? - Arrautzak (e)mateko.
Arrautzak zertako? - Apezendako. Apeza zertako? -Meza emateko! Meza zertako? -Arimak salbatzeko.
Eskua heldu Maria, eta heldu ere gerria
Lapurdiko joko berria, dantza ta kanta haurrerria
Haur ondaretik ekarria Nafarrora ere igorria
Maria heldu gerria, hartzan tinko sabel gorria
Kukuruku! Dindan/ balendan! Elizako atean/ gizon bat dilindan. Zerin du? Bekatu! Jainkoa ukatu?Ho(r)i ezta bekatu !Xakurra zanpatu? Hori bai bekatu!
Anianda! Manianda! Maria elizan mezan da! Kukuruku oilanda,
gizona ito omen da. Non da? Eliza aintzinean, hala biz,kin kun kuan.
Bdi dbdi bdi bdi EAEAEA Eskua heldu Maria, eta heldu ere gerria