Libros

 

 

  • irakurtzenOroitzirriak: (Maiatz 2006). Prosa: libro de cronicas de historias vividas.
  • Bizil eta oldar: (Hiria 2008). Poesia, libro dividido en dos partes. la primera contiene poemas existencialistas, la segunda es iconoclasta.
  • Izotzetik izanera. (Elkar 2008). Novela. Se trata de una novela linguistica que pretende dar luz a una teoria propia sobre el origen del euskera. Es mi libro de referencia
  • Iza ote iza? (Maiatz 2011).Poemas. Libro dedicado a Oteiza dividido en dos partes, la primera sobre la teoriua del vacio de Oteiza, la seguna trata de los emigrantes que llegan en pateras de muerte a andalucia.
  • Oroitzirriak II ( Maiatz 2012) Prosa , segunda parte de Oroitzirriak con 41 historias nuevas.
  • .Elektroxok( Maiatz, octubre 2015), Poesia.  Trata de un enfrentamiento entre evolucionismo y creacionismo con personajes biblicos como Dios, Noe, Adan y Eva...asi como Darwin. Los poemas son de dos indoles, unos, en tono de humor sobre este tema mencionado, y otros sobre el desorden ordenado y su madre, la abstraccion. Podras leer la introduccion al libro mas abajo.
    Presentaciones: -Pamplona el 29 de noviembre( karridenda)- Baiona final de octubre- Durango 6 de diciembre
  •  Gure Bazterrak( ed Arteaz) 40 años de pintura de X.Soubelet
  • Sortzearen eztandak, novela teologica y antropologica ( Elkar, marzo 2016) se trata de un viaje hacia el pasado en busca del origen del mundo. En el andan Adan, Eva, Darwin, unos monos, Erek, homo- erectus, Sap, homo-sapiens, habil, homo habilis, y unos hiruburus. El antiguo testamento queda aqui fuera de lugar y la biblia como un cuento en el cual aparecen personajes de la época de su redaccion, y no del oprigen del mundo. es un viaje en busca de la luz.
  • En preparacion o en proyecto
  • Oroitzirriak III
  • Oroitzirriak, traduccion en frances
  • Politikoki bestea, obra de teatro en euskara
  • Politiquement autre, obra de teatro en frances.

Sortzearen eztandak

  • Aintzin solasa

    Azken bolada honetan, alderantziz ibiltzea grina handiena bilakatu zait. Bizia den itsaso zabalean bizkar igeriz aintzinera joatea, ikusgabeko etorkizunerako aurrerantzako igerian. « Sortzearen eztandak» liburu honetan, balizko lehenbiziko gizon-emazteak izan ziren Adan eta Eba holako bide lehor bezain harritsuan sartu ditut, jakin gosez beterik. Aintzineko pertsonaiekin batean, bidez bide eta leizez leize ibili izan dira, Homo Sapiens, Homo Habilis eta Homo Erectus lagunak eskutik harturik, ximinoak aurkitu arte, Richard Darwin expedizioaren gidari izanez. Alderantzizko bidaia horretan, aroz aro, zientziak egiaztatu duen Big- Banga izango dute helburu. Gizakiak, erlijioak asmatu zituenean, heriotzaren ondoko misterioari erantzun bat eman nahi izan zion, eta horrekin batean, naturalki, bere jatorriaren misterioa begi aintzinera etorri zitzaion. Hortik sinesmenak.

    Orain hilabete batzuk, Elekroxok olerki liburua atera izan nuelarik, teologian sartu izan nintzen, kreazionismoa eta eboluzionismoa parez pare ezarririk eta umorezko probokazione baten medioz, biei irriño bat eginez. Olerki horietan, Darwin eta Jainkoa mokoka zagerten, bakoitxak bere morroi buru makurtuekin, ximinoak eta fedegabeak lehenarenak, aingeruak, Noe eta fededunak bigarrenarenak. Itxurazko guduka bortitz horren erdian kokaturik, bi aldetara begira nengoen, olerkiak eman dezakeen askatasuna gogoan atxikiz.

    Poliki- poliki, zientziaren deskubrimenduek erlijioak zalantzan ezarri dituzte eta elizak egoerari egokitzean izan du beharrezko etsipena, Big-Bangak Adan eta Ebari gaina hartu dielako. Nahiz hori hala izan, eta sinesmen zaharrak ezin direlako bat-batean eta behingoz ezabatu eta ukatu, aterabide paktatu bat agertu izan da, eztanda izugarria dibinoa bihurtzea.
    Tohra eta Bibliaren itun zaharren Edeneko ipuina idatzi zenean, hau da, orai bospasei mila urte inguru, orduko gizartea islatu zutela nabari da, orduko bizimodua, nahi gabe, ohitura eta guzi, hebraitarren populua baino lehen besterik ez balego bezala, Homo Sapiens, Homo Habilis eta Homo Erectus ahantzirik edo, hobekiago esanda, ez ezaguturik. Zer zekiten orduan zer zen Big Banga eta eboluzioaren teoria ? Biblia gaur idatzi izan balitz erabat desberdina izango litzateke edo ez litzateke izanen....

    Denboran zehar ibiltzea ikasgarria delako, atzerako alderantzizko bidaia bat martxan ipini dut, beraz, aroz aro bizi izan diren kide ohiak elkarturik eta, esan bezala, denboraren nozioa erabat galdurik eta zientziak egiaztatu duen Big- Bang-erantzako abia harturik, giza eta munduaren jatorria aurkitu arte. Eleberrian zehar, beste pertsonaia berezi batzuk badagerte ere, hala nola ihauterietako Hiruburuak, lehena, oraia eta geroa sinbolizatzen dutenak, Bibliaren eta Tohararen idazleak eta itzultzaileak, Rael sinesmen bereziaren elohimdarrak eta beste hainbeste, Erek, Habil eta Sap, denak Adan eta Eba eta Richard Darwinen ondoan.

    Munduan sinesmen mota ugari badago eta batzuk ditut hemen aipagai, hala nola kristautasuna, judaismoa, islama, Darwinen eboluzionismoa eta fede gutxiengoetan, elohimdarren Raelarena. Batzuk nahiko ezagunak badira, besteak gutxi edo batere. Elohimdarrena hain hurbiletik bibliarekin lotua baita, mereximendu berezi bat merexi zuela pentsatu dut, beste garrantzirik eman gabe.

    Fedez edo fedegabetasunez grinatuak daudenek barka diezadatela, haiek sines itsukerietan erortzea ez baita ene errua. Agian bakoitxaren hezikuntzarena daiteke. Nere bizi emotiboak izan dituen gorabeherek, zalantzarik gabe, elizatik urrundu egin naute. Horrengatik eliza dut hemen jomuga, noski, ez fedea.
    Agian Francisco, François edo Pantxoa Aita Sainduaren ez ohiko jokabideek, katolikoei ikuspegi berriak irekiko dizkie, baina maiz gertatzen den bezala, arkaitz sendoak higigaitzak dira, lurrikara bat ez bada gertatzen bederen. Hauxe arriskurik gabe ez baita, mendiaren aurka altxatzen den lurrikarak mugitzen ahal dituen arkaitz sendoak bere gainean eror litezkeelako eta hitz berri itxaropentsuak bat- batean isilarazi, Dallas hor baitugu lekuko.

    2015 urte honetan, Auschwitz heriotz kanpamenduaren askapenaren hirurogoita hamargarren urtemuga izanez, juduek bizi izan zuten genozidioa gogoan izan nahi nuke, halako larrikeririk berriro inoiz gerta ez dadin. Halere, horrek ez digu gogotik kendu behar, hainbeste basakeri jasan ondotik, Israelek palestinarrei jasarazten dien desmasi neurgaitza.

    Biak onargaitzak ! Onargaitzak ere denboraren zehar erlijioaren izenean izan diren gehiegikeri guztiak, izan daitezen alde batekoak edo bestekoak, atzokoak ala gaurkoak.
    Jainkoa benetan izan balitz, berak egindako gizakiei halako basakeriak egiteko baimena emango ote lieke ? Liburu honetan agertzen diren pertsonaiei otoi galdegin...

  • Delitua, reescritura de la novela escrita hace 30 años y sin publicar.
  • "Odolez erailtzen", guion de pelicula en camino.
  • "Bizil",poemas existencialistas de època juvenil.( Publicacion posterior prevista: Begiraleak)
  • " Gure herria"  comedia musical:( publicacion posterior prevista: Begiraleak

 

                                                                                         ELEKTROXOK.

Se trata de un libro de poemas modernos sobre el tema del creacionismo y el evolucionismo. A ello se añade el desorden ordenado que representa la cracion artistica abstracta. No podria estar esta al inicio de la creacion del mundo?

Un recital de SLAM tendrà lugar en Bayona, bar Kalostrape en fechas a venir.

                                                                                      AINTZIN SOLAS, INTRODUCCION DEL LIBRO

  • ElektroxokDatozen lerroetan irakurriko dituzun olerkiak bitxiak iduritzen bazaizkizu, hobe! Hauxe izan baita ene xedea, zure muinak nolazpait eztandan ezartzea eta euskararen bitartez konbentzionalismotik urrun ibiltzea, batzutan montgolfierrez hegaldakan, besteetan Noeren zurezko arkaren gainean bogan, erreportailari gisa, edo noizean behin Darwinen ximinoen zuhaitzetik zintzilka, homo erectusetik urrunduz, homo sapiensera hurbilduz, edo hobe, desapiensera.
  • Fedeak eta fedegaizkeriak dakarzketen aurkaritzak aipaturik, desoreka orekatuarenganik ainitz ikasten da eta beste hainbeste, desorekaren maisuek, maisuak, dakarzkiguten desorden antolatuenganik. Gauzen baretasunetik sortzen den desorekak oreka bare berri bat sortzen du eta hauxe aldatzeko, berriz desoreka baitager, desoreka orekaren aita bilakatuz.*Hori izan liteke balizko Jainkoaren antzeko kreazioaren pareko ekintza.


    Desorekak mota askokoak izan daitezke, baina gaur argira ekarriko ditudanek ene olerkietan funtsa eta forma dazalte. Gaur egun, tsunami baten suntsindarrez asolaturiko kreazionismoa zientziaren enbataz gogorki jota dago, eta Darwinen eskutik, eboluzionismoa aurrera doa, bere eskas eta ulergaitzezko pundu ugariekin. Big-Bang ala Jainkoa ? Eboluzionismoa ala kreazionismoa? Biak desorekatik sortuak dira eta lehenak bigarrena interpretazio berrietara darama, ebidentzia zientifikoak ezin direlako ukatu, ez gertakizunei begira, ezta denborak argira uzten dituenari begira ere.
    Emeki-emeki aldaketa ttikiz eta aintzinamenduz datorkiguna,besteentzat kaltegarria, ezkerrekoa eta fede gaberikoa ; Bat-batean sorturikoa, aurkakoentzat, ipuina eta gezurra, emeki- emeki hurbiltzen ari zaiena, bibliak derakutsan kreazioa sinismenera adaptatuz.

    Iduriz, aro intelektual berriek, fededunen arteko fundamentalismorik gabekoak, egoera berri batzuk aipatzen dituzte, hala nola kreazioa ez liteke 6 egunez egina izan, baizik eta egunak aro luzeak izan daitezkeela, (ez ote dira halaxe eboluzionismoari hurbiltzen?) edo kreazioa ez dela hain zaharra ,4800 urte batzuentzat, gutti gehiago besteentzat ( amerikarrak direla somatzen da)...
    Ene idurikoz , guk euskaldunok azken hauxe zozokeri bat izan daitekeela badakigu, hortxe baititugu gure leizeek begi bistan uzten digutena lekuko.
    Puzzle baten antzera, pieza guziak lurreko apalean daude, desoreka betean, azkenean, oreka handiena sortuko duten desordenean.
    Mundua eta izadia zehastasun beteta daude, zoom batek erakuts ditzakeenak eta horiek, bat bestearen ondoan ezarririk, izadia edo mundua osa dezakete. Hau da, izadia , abstraktu zoomatu batenganik datorrela baiezta daiteke, izadia artista paregabekoa delako, handiena ! Horra beraz abstraktutik agertzen den errealitatea, abstraktuak sortzen duen izadi erreala, nahiz eta berez ulergaitza izan.
    Hauxe baita desoreka orekaturantz daraman bidea, emeki, arlo guzietan dena ulergai sor dezakeena. Eta munduaren kreazioa honetatik baletor eta ez alderantziz? Zergaitik hain errez onartu mendia kreatua izan dela eta ez ttikitik handira garamatzan puzzle izugarria? (Euskarak duen aditzak hau guzia ulertzera garamatzake).

    Liburu honetan dagerzten olerkiak, nahasiak agertuko zaizkizu, puzzlearen piezak oraino lurrean egongo balira bezala. Alde batetik kreazionismoa eta bere lagunak, Noe eta Jainkoa, aipatzen dituztenak, beste batzuk Darwin eta eboluzionismoaren aldekoak azalduko zaizkizu eta haien artean, desoreka berriaren maisuek sortarazten dituztenak, hauxe da, espresionismo abstraktua goraipatzen dutenak. Denen arteko derrigorrezko koropilo nahasia osatzen duten argazkilariek edo margolariek, sasi jainko kreatzaile berriak bezala dazalkigute. Ez jainkoak izateagatik noski, baina bai izadiak bere baitan daukan abstraktutik funtsa kreatzeagatik.
    Liburuan zehar, horiek, Darwinen lagunak agertuko zaizkizue, eboluzionismoarenak, batere ez Jainkoarenak, agian irekienak, aroz aro durbilkigun kreazio luze baten aldekoak.
    Joxe Antonio Artzeren lehen esana oinarritzat harturik eta beste hiruak erantsirik , lau lerro horietan labur daiteke olerki guzien funtsa:

    Gizona mundu ttiki bat da ta mundua gizon handia
    esnatzea sortze txikia eta sortzea esnatze luzea
    Eguna bizi txiki bat da ta bizia egun handia
    Gaua heriotz txikia da ta heriotza gau luzea,

    Espresio desorekatu abstraktutik, oreka erreal desorekatura pasatu gara eta elementu ttiki/handi horiek osoaren egile bihurtzen direla, argi dirudi.
    Kreazioa ez ote da izan, azken finean, artistikoa?
    Hauxe daiteke agian Jainkoaren existentzia suntsi dezakeen kreazio mota, eboluzio artistiko batera eramaten gaituena, abstraktu iputs bati beste antzekoa lotzen zaiona, eta bestea eta berriz beste bat, emeki emeki zooma ttikituz, handitik ttikira pasatuz, begian zerbait ulerkorra, figuratiboa, agertu arte. Bibliak Jainkoa artista bat ez dela darakuskigu, denetan ondorio moralak sortzen dituelako, ordena baizik ez duelako ematen, gaztigua, mehatsua, mendekua, ikuspegi itxia bezain karratua dazalelako, abstraktuaren sormenak erakartzen duen alderantzizko zehatza.
    Hau saltsa! Saltsa interesgarria, noski ! Baina, aintzinerat jarrai dezagun, batez ere liburuaren titulua aipatuz. Gorago nien bezala, liburu honen titulua asmatzea agian zailena izan zait eta ”Elektroxok » tinkatu arte, bidean, liburugai honek beste titulu guzi horiek izan dituela aitortu nahi nuke :

    « Zoom »,"Gora Darwin armatua", "Espresionismo abstraktua " , “Darwin Jainko”, "Dibinoki errutsuak", “Erru geniala”, “Koropiloa”, “Konformismoari desoreka!”, “Nülak barrura”, “Lo espresiboa”, “Gora espresio abstraktua !”, “Sei egunez dopaturik”, « Zer ez bada hauxe » ,“Delirioak”, “Elukubrazioak”, “Saltinbankiaren laidoa”, eta azkenean « Elektroxok » .
    Halere , finalera iritsi diren bi hitzak hauek izan dira: “Zoom” eta “Elektroxok”. Azken hau finalaren irabazle, Elektroxoka garunen Big-Banga izan daitekelako, garunak bizian, ttikitik handira abiatzen direlako eta gizarteak behar duen ximista deskarga bere baitan dakarrelako.

     

    ELEKTROXOK !

    Aitatxi begiluzea hedoietan dago, bakardadea aukeratu duen balizko aitona ikusgabea, gizabereak salba zitezen Noe iloba hordi xamarra , omen, hautatu zuena. Honek, ustegabean eta aginduari baietz itsua emanez, bere arkan lehen desoreka orekatua antolatu zuen.
    Bide argitsutik sorturiko ulergaitzari ohore! Ulergaitza izan daitekeen sentsazio abtsrakto-errealari agur t'erdi! Kreazioaren asma galantenari, bi musu! Big bang fisiko eta intelektualari besarkada! Ximinoei gogoa, Darwini agurra eta De Kooning, Mitchel, Shneider eta Rothko eta beste artista abstraktoei ene esku zarta beroena, kreazioa, zoom desoreka orekatu abstraktu batetik sortu dutelako.

    “Elektroxoka” titulua duen liburu hau « Ote iza?» ene olerki liburuaren segida izan daitekeela nioke, bai formetan, baita apurtzeko gogoan ere.
    Expresionismo literarioa “Bizil eta Oldar” ene lehen olerki liburuan hasi zitzaidan, bere azken olerkian “Tobera” izenekoan. Hauxe, ondoko bi liburuen aita izan dela esan dezaket, hausturaren ildotik joateko gogoa eman didana eta nere barne sakonaren oinatzak agerian utzi, uzten eta utziko dituena.

    Urratsez urrats

    Kreazioa den ipuinari erantzun ikonoklasta eman nahi izanez, olerki batzuk idazten hasi nintzen eta berehala hartu zuten norabidea desbariazioetan zairatela ohartu nintzen, sortze supremoa adierazteko beste modu hoberik ez nuelako aurkitzen eta manera naturalez, nahasmena barnetik isurtzen hasi zitzaidan. Desoreka funtsa bihurtzen denean, desoreka orekatu bete-betean gaude eta itsaso horren uhainetan arinki surfa egiten, batere uhain barnera erortzeko beldurrik gabe. Aparraren gaineko bitsan lerratzen ari nintzen bitartean, galdera batzuk gogora etorri zitzaizkidan, kresalaren hitzak olerki bilakatuz.

    Lehen uhainaren gainean, galdera sinple hau dirdiretan agertu zitzaidan : Frogaturik dagoen Big-Bang-ak ez ote du Jainkoaren kreazioa deuseztatzen? Eta uhaina ozenki lehertu zen, hasarre bezala. Ondoko olatuaren lasterrak bigarren galderera ereman ninduen : Giza, ximinotik datorkeela baieztatzen dezakeen Darwinen teoriak ez ote du Adan eta Ebarena ere deuseztatzen ere? Eta plasta bigarren uhaina lehertu, kolera gorrian. Itsasaldia emeki igotzen ari zitzaidan anartean, hausgai zegoen hirugarrena ene baitan entzun nuen :

    - Non ostias zegoen Jainkoa kreazioa baino lehen? Agian denbora luze iragan zuen kreatzailea, bera, kreatzen ? Eta laster laugarren larria, bustia :

    -Informatika programa zailena baino zailago den gizakumea eta inguruan duen mundua, kosmosa eta izadia, beti izkuturik eta gorderik egon den ezezagun famatuenak sei egunez kreatu ote zukeen ?

    Galdera guzi horiei erantzun fedegaitza dagokieken arren, bitxia da, adibidez, eguzkia eta lurraren arteko tartea hain zehatza izatea, gaineko izpiritu batek ez balu halaxe erabaki ? Menturari eta zoriari esker gizabizia posible izatea izan daiteke ? Gizasemeetan agian bai baina kosmosean? Big-Bang-en lehertzearen ondorioak bere leku zehatzean koka ote ditzake guk bizitzeko behar ditugun planeten leku apropoposak, gu eta agian beste batzuk, zehaztasunetik perfekzioraino doazen toki eta tarte justuak ? Pentsa zer erredurak sor daitezkeen, jadanik, zortzi mila metroko mendi gailur batera igotzean edo hain baliotsua dugun ura, borboretan leku garaietan ezartzen denean? Hamar kilometroko zehastasunen afera baita, eta agian, munduan garai horretako gailurrik ez izatearen arrazoina, horixe da.
    Nahiz eta zer erantzun ez dakidan, ikonoklasta izan nahi dut, beste batzuek, nahiz eta ebidentzia begi antzinean egon, adaptaturiko fededun izaten dute jarraituko . Hauxe baita ene esan zaharra, iturburutik askazira isurtzen zaidana, ilaunetik ohiturara nere baitan datorkidana eta zuri, irakurle, olerki horien bidez doakizuna.
    Umorea erabili izan nahi dut agerturiko irudietan, nahiz eta batzuentzat, agian, laidoa izan. Ez dut uste hala denik eta ager daitezkeen ikonoklasta ttanttak ez dira fundamentalismoz hartu behar, galdera huts batzuk baizik ez baitira.

    Darwin, kalexnikov bat eskutan, bere adarretan dabilen bitartean, Jainkoa lainoetan daira, ximinolariaren tiragailuaren begi miran eta De Kooning eta Mitchell margolari abstraktuek, isipuaren indarrez, desoreka dantolate, Noe zurruperoak bere barkuan abereen putiklub handia kudeatzen duen anartean, Jainkoak gizakienganik izkutatzen segitu nahi du, bere mehatsu eta mendeku nagusi. Mari, Oteiza eta hirurok horren lekuko gaude, argazkiak ateratzen, erreportailari gisa, Vatikanotik etorritako piguino tropa bat, bakean uzteko suplikatzen ari zaigun bitartean.

    Baina hemen halakorik ez daiteke, ikonoklastaren funtsa forman ere dagerrelako, idazteko maneran, konbentzionalismoak hautsi nahi dituen hizkeran. Literatura tinkoak dituen formetatik urrunduz eta ohiturak sortu duen ilaunari hurbilduz, banatorkizue, apezgai balizko kutsutik ihes egin nahiz.


    Arlo guzietan, desoreka orekatua, ustegabeko desordena baino, funtsa handiagoa dakarrela erakutsi nahi nuke. Ene ustez, Ikonoklasta trebea izateko, konbentzionalismotik pasatu behar baita, margo abstraktoak egin baino lehen, inpresionismotik edo errealismotik iragan behar den bezala, edo musikan, rokero on bat izateko, oinarri klasikoak ezagutu behar diren antzera. Horrek, ikasitakoa hausteko askatasuna ematen dio bat bederari, gehienetan kalitateko emaitza lortuz eta kaos antolatua erdietsiz, azken finean kaosa jatorria baita, zehaztasun handituriko irudiz egina.

    Etika, morala, ohitura eta itxura ez dira eneak edo hobekiago esanda, ez nuke nahi nereak izatea, bat bederak izan duen heziketak gogoari pentsatzeko moldea eraiki diezaiokelako, eta nahiz eta hausduraren ildotik jakingosez ibili nahi, maiz, adierazteko moduak heziketaren eraginez osaturik diraukete, eta niri gauza bera gertatzen dakidakela aitortzen dut, ikasitakoak eragin handikoak baizaizkigu , agian, hausteko modua klasikoa izatearaino. Halere….

    Betiko axularkerietan eroriz, gustora aitortuko nizuke, zure irakurketan batzutan ulertzen ez dituzun esanak aurkitzen badituzu, ez arbuiatzeko, eta gogoan hartzeko, niri ere, nahiz eta idazlean izan, halako zerbait gerta izan dakidakela, noiztenka behintzat, hitza eta gogoetak bibrazio eta dardaretik isurtzen zaizkidalako eta sensatzioa litzateke ulermena baino garrantzitsuagoa. Beraz halakoetan, hitzei sobera ez lotu, koropiloa askatzea ez baita beti bide hoberena, emotibitateak ekarritako hitzak adimenak ez dituelako beti ulertzen, senditzen baizik. Ez baita horretarako egina.
    Eta nahikoa da, poesia halaxe hartu behar delako, kontzentrazio sakonez emandako tinta pintzelada espresionista libreak bezala. Bost axola ulertzea edo ez! Sendimendu eta emozioaren urratsez aintzinatu eta, izpiritu karratua eta zurruneria utzirik, abia zaitez aurrerantz eta irakur, emeki-emeki, batere nardatu gabe eta behar baduzu, laguntza eskatu Etxetxipiko Maritxuri.

    Gora ilauna! Iturritik isuritako askazia,

    Aupa hausteko gogoa eta konbentzioetatik kanpoko ibilera librea!

    Biba abstrakzio espresiboa!

    Handi, desoreka orekatua!

    Altxa, eztanda psikologikoa!

    GORA ELEKTROXOKA!

    .

                                                                     - Sortzearen eztandak
  • Aintzin solasa

    2015 e-ko udazkenean Elekroxok olerki liburua atera izan nuen. Bere gaia erabat teologikoa zen, kreazionismoa eta eboluzionismoa parez pare ezartzea eta umorezko probokazione batez, biei irriño bat egitea, bat bestearentzat aurkari amorratuak direlako. Darwin eta Jainkoa antzerki olerkitu baten pertsonaia nagusiak dira, bakoitxak bere morroi buru makurtuekin, Ximinoak eta fedegabeek lehenak, aingeruak, Noe eta fededunak bigarrenak.
    Itxurezko guduka bortiz horren erdian kokaturik, bi aldetara begira nengoen, olerkiak ematen duen askatasuna gogoan.

    Batzuek pentsa zezaketen bigarren aldean kokaturik nengoela, trufa zentzu batekoa baizik ez duelako iduri, bainan ez! Nahiz eta nere heziketaz arduratu izan diren pinguinoei izen hori eman, Jainkoa beste jainko batez aldatzen dutenak, hain dogmatikoak ikusten ditut, nahiz eta gazte denboran gehiago haien aldekoa izan. Adinak gogoetara baitakar, itsasoa baretu izan da eta prosa aukerak uhainez uhain ibiltzeko ahalmena eman dit.

    "Izanetik izanera" liburua idatzi nuenean, ene azken prosa liburua izango zela esan nuen, ene baitan zegoen funtsezko gogoeta nolazpait isuri nuelako eta besterik ez zitekeela izan iduritzen zitzaidalako.

    Oker nengoen! Erabat!

    Lehen euskararen jatorriak nere gogoa gainerasotu zuen antzera, orai munduaren kreazioak ene pentsa gosea bazkatu egin du, agian jatorria obsesio bat bilakatu zaidalako. Lehen hizkuntzarena izan balitz, orai gizakiarena eta munduarena da, eboluzionismoa eta darwin , alde batetik, eta Jainkoa eta kreazionismoa bestetik.
    Gai horri buruzko hainbeste liburu irakurriz, gaurko sinesmenaren egoera aztertu izan ahal dut, lehenekoari parekatuz, urratsez urrats izan diren aintzinamenduaetan eta onarpenetan oinarriturik.
    Zientziaren deskubrimenduek erlixioak nola zalantzan ezarri dituzketen, erlixioek egoerari egokitzera nola bortxatuak izan diren,azken finean nola Big-Bangak Adan eta Ebari gaina hartu dion eta zer egin izan behar duen fedeak Biblia den oinarria berriz ere interpretazeko eta jainkoarengan dagoen sinesmena irudikapen lanetan sartzeko.

    Nahiz eta fededun amorratuek esan irudikapena beti testo sakratuen aita izan dela, orain ama ere bihurtu da, erlixioak dioen bezala, gizonaren laguntzaile bilakaturik.Hori baita ere liburu honen baitan dagoen kondena, Jainkoarenganik gizonaren supremaziak sortu duen matxismoa.

    Hori guzien gainetik, Edeneko ipuina idatzi zenean, hau da, orai 4000 bat urte, orduko gizartean zizelkatua dagoela, bizimodu, ohitura eta guzi, ez ohartuz hebraitarren populua ez zela batere izan munduko lehena, ez eta azalduritako Adan eta Eba, bidez bidez eta leizez leize Homo Sapiens, Homo Habilis eta Homo Erektus izan zirelako, ximinoak aurkitu arte. Alderantzizko bidai bat eginez, denboraren zehar doazten pertsonaiak, zientziak egiztatu duenaren lekuko dihurtza, aroz aro, Biga Banga bide lagun harturik.

    Horra beraz liburuaren gaia, beste planetetik etorritako Elohimdarrek gazitua.

    Ene idazkietan, hizkuntzaren jatorritik, mundua eta gizadiaren iturburura joanez, sortzetik sortzera ibili izan gara, argiz argi eta iragana et oraia izan duten ilauna, irauna bihurtu arte. Lurrartzeko leihotik, geroa dagerkigu, harro, hainbat iragan eta orai sortu nahirik.
    Nahiz eta idazki honek " Elkektroxok"-en olerki liburuaren antzeko keinu ikonoklastak izan, biziki sakona izatea nahi izan dut eta irri egiteko jantzia soinean badarama ere, funtsezkoa izatea nahi izan dut.

    Honetakoan ene azken liburua izanen dela ez dut esango, bai aldiz gai honetaz idatziko dudan azkena, olerkiak prosaren beharra izan duen antzera, alderantzizko bidaiak pausa luzea behar duelako.
    Fedez grinatuak daudenek barka iezadatela, hala izatea ez baita ene errua.
    Frantzisko Aita Sainduaren jokabide berriak, elizak eta elizdunek izan duten maite izan ez dudan guzia aldatzea nahiko nuke, ikusberri askeak ongi etorriak direlako. Agian luzaz biziko den arkaitz sendo bezain higigaitza den elizak bide berriak har ditzan. Geroari gero.