Abstraktua eta izadia (euskara eta fauna" kantuaren doinu bera dauka)
Kantu honek abstraktuaren lehentasuna adierazten du,mendia sortu baino lehen, adibidez, zoom batez ikus daitezkeen mendiaren baitan dauden elementu abstraktu ttikienak, mendia baino lehenagokoak direlako, banan banan harturik mendia osatu dituztenak.
Izadiak ozenki ene belarriak jotzen ditu,
Neurkadez, haizeez, soinuez eta isilez.
Musikaz baino lehen sorturiko ahotsez
Errotik datozenez, menditik detsitenez
Haizearen dardarez firfiraz sortzen direnez
Erreketan jauzika isurtzen zaizkidanez
Arnasaren soinuaz gizakitzen zaizkigunez.
Izadiak ozenki ene begiak jotzen ditu
Kolorez, bolumenez, formez, argiz eta itzalez
Artea baino lehen sorturiko lerdenez
Lurreko harrietan, hostoetan dagertenez
Uretan igeriz, zeruan dagaldatenez
Gauez eta egunez datozkidatenez
Ninikaren dirdirez gizakitzen zaizkigunez
Abstraktua izadian baitago, isuririk
Lekukotzat begia eta belarria harturik.
Ikus daitekeena sortu zait ezikusitik
eta Jainkoak ez du horretan zer ikusirik
Biblian ere ez dager inongo artista lanik
erreala baino lehen abstraktoa baitzen bizirik
Orain kantatzeko gogoak airera deramazkit