94 GERNIKA BETIKO
Gernika gaizoa, indarrez xehatua
Gernika oihuka sekulan ez hetsitua
Oraintxe larogei urte
gernikan heriotza euriz bete
gure herri sakratuari su ta ke
euskaldun libertateak betitik ziren gureak, ohikoak
euskal haitzaren azpian zazpiak armarrituak, herrikoak
Gernika gaisoa......
Hegazkinek ari ziren
Frankoren agindua betetzen
euskal nortasuna irainez odoltzen
burrunba ikaragarriz, zerua estaltzen hasi, trumoiez
izugarrizko soinuez, Gernika errotikan suntsi, indarrez
Gernika gaisoa......
Merkatua xehatuta bonba erailez hortxe erasotua,
mortuzko hondamenetan sartua
udaberriz jantzirikan zeuden hosto orlegiak, beltzatuak
betiko astelehen goizak egun madarikatuez beztituak
Gernika gaisoa......
Arbolaren sinboloa indartu zuten hola erasotuz
askatasun goseari indarra sortuz
Kaudilloren aldekoak gerla zuten irabazi, momentuz
libertate ibilbidean euskaldun diren xedeak azkartuz
Gernika gaztea negartik irrira
ta Euskal Herria hosto berdez jantzia.