Lurrama maitea
FLAUTAREKIN
Chanson d'ordre écologique qui défend le respect de l' environnement et dénonce le réchauffement climatique créé par l' humanité
Cancion de indole ecologico que denuncia el calentamiento climatico creado por la humanidad y defiende el respeto del planeta
Hegaldakan nago aire irauli honetan Am
Hedoietik gorantz laino hauntuetan G
Arnasa ezin harturik, haize etsaietan Am G
Birikak eta odola gaisorik zainetan E G Am
Gizaki salduari zigorra bota nahi C G
Inork gehiago ez dezan egin blai F G/ G E AM
hasarre hasarre, lurrama maitea.
Xirimiri ta erauntsi dira prest ta gertu
Mundua hankaz gora labaintzen ari zaigu
Hauspoaren indarrez nahi nuke salbatu
Hats har dezagun garden, sano eta puru.
lurrazala arrizkuz berotzen ari zaigu
Planetaren heriotza gainean dugu,
Aire, aire, aire lurrama maitea
Gorantz begira, zeruzola urratua
Behera so lurrazala kaskatua
Bide erdian gasa ketsuz kutsatua
Hormak urturik dantzut uhainen orroa
Basoak sutzen ari, dusainat errea
Mundua hiltzen ari, itsua geroa
Erne, erne, erne lurrama maitea
Nori zigorra ta nori makila
Gizakiaren sos goseari, urde zakila
sortzearena ahanzteko, arrazoin mila.
Bainan oraingoz ez naiz hil ta ez nago hila
Gau iluna baztertuz goazen gaur argira
Gizakiak urus bizitzeko, goaz bizira.
Ahalke, ahalke, lurrama maitea
Gizaki salduari zigorra bota nahi
Inork gehiago ez dezan egin blai
lurrazala arrizkuz berotzen ari zaigu
Planetaren heriotza gainean dugu,
Basoak sutzen ari, dusainat errea
Mundua hiltzen ari, itsua geroa
Gau iluna baztertuz goazen gaur argira
Gizakiak urus bizitzeko, goaz bizira.
Maite maite maite, lurrama maitea
Maite maite maite lurrama nerea