901 Euskara eta fauna 04/2020

                                                                     Euskara eta fauna

                                                              


Comment imaginer la faune s' exprimant en une seule langue commune. Invraissemblable! Un oiseau ou un serpent qui aboient, un chat qui brait... Imaginer les basques sans langue basque ne parlant que la langue imposée.   
Como imaginar una fauna con un mismo idioma? inverosimil! Cada animal posee su modo de expresion y ninguno impone el suyo al otro.Imaginar a
un pajaro hablando el idioma de un perro. Imaginar a un vasco sin su euskera...
.

 

 

Ezinezkoa fauna oro hizkuntza berekoa

Abere bakoitxak galtzea bere mintzoa

esan gabe baitoa

ai zer amets gaistoa

izadiak bakoitxari eman diolako bere ahozkoa

Bateratze bitxi hori barkamenik gabekoa

Pentsa (e)zazu txakurrak ahaztea bere zaunka

katuak bat- batean baztertzea bere miauka

egiazko bigbanga.

Baita sartzea hanka

abere orok bere hizkuntza duelako bere marka

eta hori gabe heriotzarako bidean banaka

Mintzatzeko baliatzen dira mingain eta ahoa

bakoitxak bere hizkuntza orroa edo txioa

txoria edo apoa

hartza edo lehoia

ahozkatze berdina izango beti ezinezkoa

jasangaitzezko ekaitza, tsunami linguistikoa.

Behiak ez du izan nahi hizkuntza arrotzaren egilea

Ardirik ez da ezagun, ukatu duenik bere beea

bakoitxari berea

gizakiari elea

eta eukaldunari zor zaiona ez da bestea

euskal herriak baduelako bere hizkuntza maitea

Gure herriaren baitan xarmangarria den mintzaira

inolaz ere ez dugu itzali nahi bere dirdira

hitzetik hortzera

hondamena bai zera

gure altxorra ez ereman inondikan suntsitzera

Euskal herriak bizirik betiko bere euskara

Hitzetik hortzera

hondamena bai zera

gure altxorra ez ereman inondikan suntsitzera

Euskal herriak bizirik betiko bere euskara

lalalalalalala

lalalalalalala