Ez dok hamairu
Cancion de recuerdo del grupo Ez dok Hamairu, pionero de la nueva cancion vasca.
Chanson souvenir de EZ dok hamairu, groupe pionnier de la nouvelle chanson basque.
Ohiko kantua eta abesbatza baztertuz, agertu zen euskal kantu berria
gitarra eskutan ,protesta ahoan, kataluinan lehen lehenik zen atzarria.
Brassens eta Bob Dylan, Joan Baez ta Donovan-en doinuek mugitu euskal zintzarria
ta soinua entzunda, kantua aberrituta, Ez dok Hamairuk zuen etxera ekarria
How many roads must a man walk down, Que tinguem sort,(fa) que trobem tot el que ens va mancar ahir. Zenbat gara lau bat.Egun da santi mamiña.
Xabier Lete(re)n hitzak, Benitoren melodiak, Mikel Laboa betiko denen armarria
Txalaparta(re)n ttakuna, herriz herri entzuna, Artze anaiek piztu gure euskal udaberria
Gure kantu baratzean loretu beharrean,zeuden loreen artean, sortu lili berria
Sei sokez, bi eskuz eta Protesta kantuz, abestu askatasun gose ta egarria
mort pour la patrie, mort pour la patrie, itziarren semea. Hegoak ebaki banizkion Nerea izango zen
Euskadi eredu ta Ez dok hamairu, Lapurdik begira ta kantutegia berritu
Pantxoa eta Peio, Guk eta gehiago, benafarrean Etxamendi ta Larralde ere agertu
Gure Euskal kulturaren /zuhaitza muskildu/ ta kantu berria hozitu eta loretu
Errobi eta Niko, Rocka eta disco, euskal kantuko atean jo ta betiko sartu
Izan gira euskal herri rock and rolling -tantiruriruri, tanrirurirura -Utzi los angeles, san francisco ere-IUP lala
Kortatu ta Itoiz /Ruper oskorri ta Ertzainak zebiltzaten donostin bilbon,irunan edo ziburun
askatasun amorruak eta gazteen oihuak, Euskal herriko plaza guztiak bete izan zitun
mundu zabaleko karrasia sartu zen betiko /ta euskal herrian gurea bihurtu zitzaigun
millesker eskerrik asko, zinez zer izango liteke /euskal kantua iturririk gabe hemen gaur egun
lau teilatu gainean, ez dira betiko garai onenak, ez da posible, zer liteke, Bost ehun eta hirurgoita bost taupadak,gure bihotzean
Zer litzateke euskal kantua ez dok hamairurik gabekoa
zer litzateke euskal herria kantu berririk gabekoa