2020BEGIRALEAK
Begi sortu zenean izan zen euskararen alde
antzerkia baitzuten euskarazko bultzaile
denak ziren antzezle
baita musika jole
Dantzari ireki zizkiotenean hainbeste ate
begiraleek harro orduan egon lirateke
denak ziren antzezle
baita musika jole
Euskal kultura abian, denak ziren erne- erne
eta euskaltasunak lagun on bat, Donibane
Dantzan begiraleak bai arina, bai trebea
kantuz begikoak herrikoi talde ernea
txistu, gaita jolea
txarangako kidea
esku soinu jolea baita jantzi joslea
batzuk eskuz eta begiz, besteek sukaldea
txistu, gaita jolea
txarangako kidea
mintza xokotik agur begirale maitea
Lapurdin den goxoen dagoen taldea