Kattalin
Telesforo Monzonen hitzak
Mexikon argitaraturiko URRIUNDIK liburutik hartuak
Begiraleak elkarteak berrargitaraturiko edizio berrian irakurriak.
Doinua: Xabier Soubelet
Ala haiz hi Kattalin
Artzain alaba
Begi eder urdin
Gariaren berdin
Ilea eta azala
Txabolaren aurre zaintzen
ibiltzen naiz
Bost anai ta artalde
Ta haiekin behera alde
Gero, negu gaiaz
Aizkorritik behera
Zegama kaleetan
Agertzen haizela
Ba zekiñat azkar
Elur datorrela
Ta haizela igarotzen
Zegamatik gora
herriak igartzen
Belardien baten
Irten dala lora
Zegamako umeen
Irakasle gazte
Gaixo, argal, herren
Apal…bertsozale
Kattalin du maite
Ta umeei galdetzen
Noiz duzue udazken
Eta hari iduritzen
bere maite ikusten
Menditatik jesten
Noiz al da udaberri ?
Galdetzen haurreri
ta iduriz ageri
bere maite garbi
doala goraldi
Herria isilik da
batorkio iluntzi
ta ilargiz betea
Gero ager Ortzi
Urrezko izar- ontzi
Leihoa zabalik
Gau epel udara
Ta eliz kanpaiekin
Otoi datorrela
Gure irakaslea
Bertsoetan zebil
Ta idatzi ta urratu
Ezin zitun egin
Nahi ta ezin azaldu
Berte maitasun min
Igande goiz baten
Laguntzat makilla
Gaixo, bai zen herren
Irakaslea irten
Maitearen billa
Hanka gerri oker
Badoala gora
Nekez eginda leher
Belardian ager
Maitean txabola
Igande goiz alai
Artzai auzoan jai
Albokariari
Gazte taldea zai
Dantzan hastea nahi
Mutil bi horietan
Sasoidunena nor?
Hara, izardietan
Sua begietan
Nola dagozen hor
Gazteena aizkolari
Saioan txapeldun!
Oihu, txalo, irrintzi
Ta nexkatxen begi
Bere alde zitun
Mendi mutil eder
Albokalaria
Doinu jotzen ager
Harek erainda hasten
Danzan gaztedia
Dantzan haizean gain
Dabiltzala iduri
Dantzan haizean gain
Haien soina lirain
Ta abarketa txuri
Kattalin dantzari
Mendi lora garbi
Kopetan izerdi
Ahoan marrubi
Ileetan gari
Hara non dabilen
Aizkolariakin
Mutil zalu lerden
Nexka polit arin
Irakaslean min
Arratsalde hartan
Itun bere gogo
Zegama kaleetan
Isilik sartu zan
Irakasle gaiso
Ta gaua bertsoatan
Igaro ta gero
Goizaldi leihoan
Bere gaueko lan
Irakurtzen dago
Hator Oñaz arin
Hator enegana
Bihotzeko samin
Ez nauk egiten min
Enekin haizela!
Jauna! Zurea naiz
Egina nauzun lez
Parre eraiteko naiz
Agure ume garaiz
Maitatzailerik ez
Hator Apaltasun
Eta jantzi nazak
Hator alaitasun
Apalaren lagun
Hire naiz!Harnazak
Behar banaiz egon
Zer den jakin gabe
Gazteen garai on
Hartuko det nere
Beste zorion!
Lalalalalalalala
Hitzak irakurri URRUNDIK liburuan