2
Etorkizuna
La vida corre, commo el riachuelo que va del manantial al rio y se pierde en el mar.
La vie court comme le ruisseau qui coule de sa source, devienr rivière pour se perdre dans la mer.
Bizia aurrerantz badoa, iturritik errekatxoa
Ibaia hazturik aurrera doa, bistan dago itsasoa.
Gizakia nondik etorria ? Nora doan da funtsezkoa
Ur jauziz, txinpartez, edo putzuz, uretan erdi itoa,
Zalantzez beterik,badabia,arroketan urrats pausoa
Ur sakona saihestu nahirik, itzuriz ur garraioa
Ito ikaran baitabil orain, etsai du naufragioa
Nahiago harriz harri jauzika, baztertuz jarioa
Ohituraren eskutik, etorkizuna, geroa oroitzapenak erruna.
Ohitura ta geroa adiskide ta laguna MMMMMa
.Zuhur bidea hartzen gogoak…. Zenbat? Zer? Nola? Noraino?
Neurtu, konta, tinka eta kanta, hau ez da erakatsita baino.
Argi ausarta nahiago dut eta ez uzkur den hainbat laino.
Lanbroetako bide ilunean, inoiz ez, egundaino.
Ur ertzean entzun oihartzuna, orroz leizetik datorrena
gorderik dauka bere eztena, ohituraren aldeko hurrena
ohitura baizik maite ez duena, argiaren etsaiarena,
ur libreetan ibili baino, ohiko bideetan dabilena
Ohituraren eskutik, etorkizuna, geroa oroitzapenak erruna.
Ohitura ta geroa adiskide ta laguna MMMMMa
Uretako txinparta gaztea ibaiatik airatzen dena
hegaldan dauzi dirdir keinuka , gogo askearena
Arriskuaren eskutik hobe,norena ote hobena?
Adi Ortziren adarretikan itsasoaren dei ozena
Ausardiaz beterik aintzina, gizakume, hator arren hona
Salbabidea iritsi zaigu bakoitxari uhain bana
Argiz estaliko ortzimugak keinuka deitzen nauena
argi kimutuan derakutsa ohituretako etorkizuna
Ohituraren eskutik, etorkizuna, geroa oroitzapenak erruna.
Ohitura ta geroa adiskide ta laguna MMMMMa