9094LURRAMA MAITEA 5/2020

                                            Lurrama maitea

                                               

Hegaldakan nago aire irauli honetan,
Hedoietik gorantz  laino hauntuetan
Arnasa ezin harturik, haize etsaietan
Birikak eta odola gaisorik zainetan
F Gizaki salduari zigorra bota nahi
Inork gehiago ez dezan egin blai     

hasarre hasarre, lurrama maitea.

Xirimiri ta erauntsi dira prest ta gertu
Mundua hankaz gora labaintzen ari zaigu
Hauspoaren indarrez nahi nuke salbatu
Hats har dezagun garden, sano eta puru.
F lurrazala arrizkuz berotzen ari zaigu
Planetaren heriotza gainean dugu

Aire, aire,aire, lurramamaitea

Gorantz begira, zeruzola urratua
Behera so eta lurrazala kaskatua
Bide erdian gasa ketsuz kutsatua
Hormak urturik dantzut uhainen orroa
F Basoak  sutzen ari, dusainat errea
Mundua hiltzen ari, itsua geroa

Erne, erne , lurrama maitea

Nori zigorra ta nori makila
Gizakiaren
sos goseari, urde zakila
sortzearena ahanzteko, arrazoin mila.
Oraino ez gara hil ta ez nago hila
F Gau iluna baztertuz goazen gaur argira 
Gizakiak
urus bizitzeko, goaz bizira.
Ahalke, ahalke, lurrama maitea

C Gizaki salduari zigorra bota nahi
Inork gehiago ez dezan egin blai 
lurrazala arrizkuz berotzen ari zaigu
Planetaren heriotza gainean dugu
Basoak  sutzen ari, dusainat errea
Mundua hiltzen ari, itsua geroa
Gau iluna baztertuz goazen gaur argira 
Gizakiak urus bizitzeko, goaz bizira.
Maite maite maite, lurrama maitea

Maite maite maite, lurrama nerea