Oroimena
Aller de l' avant avec les bons et mauvais souvenirs. ne rien oublier catr les mauvais sont aussi riches que les bons.
No olvidarse nuinca de los recuerdos malos de la vida pues son tant ricos como los buenos
Bizian zer egin ? Zer itxoin, zer jakin
Gizakia nora joan , nondik jin ?
Gogoari galdegin, diot gaur atsegin
Ta haurrari zerk ote dion eragin.
Gaztedi eta adin , gorri eta urdin
Gizakia nondik Joan eta nora jin?
Askotan bihozmin, malko eta xotin
Begi bustirik egin behar aintzin
Oroimena aspaldin, ekaitz eta uhin
Apar gozoko bizia ez dut ipuin
Gogor bezain arin, ez azti, ez sorgin
Gogo ona soilik omen dut erin
.Bainan ez zait berdin , ez dakit zer egin
txarrari ere atera nahi etekin
Ona dut bihozmin, txarraz oroit ezin
Nahiz eta funtsean beti egon nerekin.
Bizia biekin nahiko nuke egin
Negarrez irriz ekin eta ekin.
Oroimenari muzin, badakit bai jakin
Txarra gorde nahi zidala niri behin.
hik ere badakik, hik ere badakin
ta kontuz ibili berarekin
harekin nerekin hirekin zurekin
gauza bera dagi jende denekin.