Hizkuntza galduari ez
Hitzak eta doinua
Paroles et musique
Letra y musica X. Soubelet
Cancion humùristica sobre la necesidad de aprender euskara.
Chanson humoristique sur la nécessité d' appendre le basque.
Kaiolan den txoria txioka erantzunik gabe
kideak eskas hitz egiteko zer bakardade
zalantzan dago ongi mintzo denez, ez daki batere
ez ote duen ahantzi, mintzo, solas eta ele
1 Nik ez dut inoiz ikusi txori muturik, ez eta ere mintzo den beste hizkuntzik
txakurrek erakutsi nahi diote, zaunka egiten soilik,
bainan txoria txori du iraunen, hala baita betitik.
2 Orain txoria kantari, zaunkaka hasi da indarrez,
zakur adituek diotelako txioa berea ez denez
gaurko txori berrriak zaunka mintzo direnez
haien txioa ukatuz adituago dutelako ustez
kaiolan den txoria txioka erantzunik gabe
kideak eskas hitz egiteko zer bakardade
zalantzan dago ongi mintzo denez, ez daki batere
ez ote duen ahantzi, mintzo, solas eta ele
3 Bainan urteak pasa eta zaunka berea dela dio,
aho batez bere hizkuntza omen dela serio,
basamintza txioari aspalditik esana adio
izanari uko eta luma galdu, zer usadio.
kaiolan den txoria txioka erantzunik gabe
kideak eskas hitz egiteko zer bakardade
zalantzan dago ongi mintzo denez, ez daki batere
ez ote duen ahantzi, mintzo, solas eta ele
4 Txoriak gaur bere mokoari, hori ez nuen merexi
nahiko nuke oraintxe berehala ene kaiolatik ihesi
txorien herrian egon arren, ezin izan txori
burdin barrezko gizartea irauliz, libre ta aske bizi.
Orain txioka dintzan txoria, harro berriz ere
kideekin berriz hitz egiteko sentitzen libre
ukatu zaunka arrotza betiko, baita kate ta jabe/
eremutzat zuhaitz adar aire, ta txioa ele.