Eromen nekez(doinua lantzen ari da) 03\11
Hitzak eta doinua
Paroles et musique
Letra y musica X. Soubelet
Bortxaka uhainak narraz erematen nau, ereman nau
gogoaren aurka laster, zarrast ta brau, zarrast ta brau
hondartza bustian kurritzen egun eta gau, egun ta gau
Are bihiaren patuak hala dirau .
Mugiturik uhainetan arinki doa, bai badoa
olatuz olatu dabilkien bizi txoroa, zer txoroa
nahiago lokar nadin hartzaren antzera, negu osoa
Higimenari aski! geldi orra hor doa,
Lo ondoren argiak demakit asma gogoa, baita ere gaur
asmatzeko nik behar dudan gutizia, riau eta riau
haziaren begitik argiak hozitu naun, hozitu nau
gauari esker, eguzkiak eskaintzen dit gogo hau
Itsas ertze hortan ez dut bizi nahi, ez egon nahi
Geldigaitzezko joan etorriari oraintxe blai, benetan blai
nahiago egon ur apalen zai, pausaren zai, pausaren zai
ilunaren ondotik argiak iratzar nazan.
,
Pausarik gabe sekulan ez da deus lortzen, inolaz ez
Uretan itorik are bihiak ez baitu errez, ez du errez
eroturik, aspertuz itsasoaren geldigaitzez, geldigaitzez
daramakion bizi bustiak bete eromen nekez,
,