YOLANDA ( DOINUA Pablo Milanes. ITZULPENA X. SOUBELET) C
Kantu bat baizik ez daiteke izan
amodio agiria izatea nahi nuke.
Bihozpera, apaindu gabeko abeslan
ene bihotza azal dadin galgarik gabe
Maite haut, maite haut
Betiereko maite haut
Hi gaberikan hiltzera nindoake
biok eskutik amildu behar gintezke.
Behar haut gero eta sakonago
eta umezurtz, hire beharrez nago.
Bai nago bainago
Betiereko bainago
Ikusi haudala(r)ik egiazki banekien
zaila zaidala ene izua nola irten
hire ezagutzeak naun gaur bilusten
Bozkariotan bihotza zait betiko urtzen
Amorez, amorez
Betiereko amorez solo nat
Ene burua porrokaturik nab(ari)tzen badun
Goizeko eguzkia ukatzen hasten ene barrun
erakutsi didanen Credoa musukatuz
Hire irudiari so, hor betiko leihoratuz.
Yolanda, Yolanda
Betiereko Yolanda.