NETSAREA 01/11 DOINUA LANTZEN
Gure Mundu berrian Net sareak konektatzen gaitu
Urrun dauden gizakideak erreski ezarriz hain gertu.
Haize garaiak zuhaitzen gailurrak ditu elkar konektatu
eta oihanetako arbolen lur azpiko ura egarriz zurkatu.
Ona ala txarra, bazterrezinezko premia
bortxaz eginiko sarea, hirea eta neria ( barkatu ausardua : nirea)
Hastapenean basoak baino, sasituriko xarak ziren jeiki
Lohiak, lubeltzak, lingardak eta goroldioak zituzten hazi.
Suge baten pare, ur xotilak esker eta eskuin alda- maldakari
Nor ikutu, nor kutxatu, nor premiazko sarean erorarazi.
Esnearen eske doihukan haur goseti baten pare eraiki.
Argi eta aire zabalek Net sarean behar berria dute josi
elkar loturiko adarrez eta txapel garai orlegi, mundua estali
Nola ibili buru hutsik, Nola bakarrik? Ekiberria, premia premi.
Marmutxak, txoriak eta saguzaharrak mezu berrien garraio
Gizakiek sasiak eta laiotzak argituz , gaurko bizipremia jaio
Sarea ohikoa bihurturik, webari zor dizkio hainbat kantu saio
Pandemia dirudi, ezin urrundu, maisu lana , geroa, zer arraio!