Desaberriziotik desbariziora
Aihenak mahats zorria lagun bidetzat du hartu
Zimeldu arte eskutik heriotz bidean da sartu
Eta ni mahatsondo hetsirik gaizkigilea onartu
Odol izurririk ipuztu ta beso beltzak ihartu.
Mahasti kukuxoak nau jazten bere zorriez
eta gu filoxerasoaren aurka, ezin eginez.
Indio dantzari trebe arina agertu
Eta gu salbatu,oldarratik babestu
Dantzan hasirik jantzi dotorez ernatu ,
Bizkaiako ezpatek filoxera izutu,
Adar ustelak pikatu
Eta ni mahatsondo kantatu:
“Berriz etorriko gera Ondarruko kalera“eta kaleratu
Basoa eskutan zorriak okatu,
Eta gure ardoa salbatu.
Abertzalea bihurtu.
Eusko jela,jaungoikoa eta lege zaharra uztartu
Zeruan zorriak usatu
Eta lege zaharra segitu
Ardoa tratatu
Eta izurra baztertu.
Gora Jel.
Euskal ardo sanoa da sortu !
Absherria lortu!
Eta abshertzalea bihurtu.
Eta absherzaletu.
Mahasti zorriak nau jazten bere zorriez
Eta gu filoxerasoaren aurka ezin eginez
Goazen mendirik mendi filoxaren bila,nun zaude basamortu?
Mahasti inguruan indioa dantza dabila,lurra da izortu
Jela aita idortu
Absherry bat sortzeko mila txertu
Kerru izurtutak bota eta tu!
Osatuz baratze ta ortu
Euskal Herriak bide berria hor du .
Jaungoikoa zimurtu
Eta lege zahar bustia agortu.
Mahasti zorriak nau jazten bere zorriez
Eta gu filoxerasoaren aurka ezin eginez
Filoxeraren aihenek mahatsaren zorria airera bota
Denak begira atzaparrak buruan ilea tiroka
Batzuk kasko pele,ttettarra eta guzi,jadanik mokoka
Eta gu nola loretu Euskal Herria ikusiz ortoska.
Tori,zorri bana,bat xuria bestea gorria,osoa
Tori ardo bana eta Nafarroa
Tori absherry gorria urdun ta sendoa
Tori salbazioa ,bestela mundua badoa.
Tori Euskal Herri joa
Desaberrizioa eta desbarizioa.
Xubiltz,2006