60 Tobera

Tobera

Tobera,minbera, oihu ta hotsa

Turuta zintzarrots eta galarrotsa

Ni aditzeagatik pasa baldin lotsa

Erauntsia bihurtuko zaik ortotsa.

Hik baituk zinez merexi

Nahiz eta altxatu hesi,

Ezin duk egin ihesi

Otoitz iezaiok Jesusi.

Tori eta toma!

Hau ez duk Erroma

Are gutxiago broma

Jehova edo Mahoma

Ez nauk inolaz damutzen

Denak bortizki ditut popatik hartzen

Ta zuen bizi kaxkarra inarrosten

“Lapolitezak » zaituztelako alutzen.

Utz nauzue bakean jaunak

Utz salatzen bihotzeko esanak

Gorrotoa libre duk,ez aztarnak

Itzul zaretenei,so!doihukagu Pitxu ta Kabanak

Zuek denei argiki kondenak,

Zuei aduanak,sotanak,ordenak

Denei birjinak,burdinak,piranak edo laminak.

Bainan zinez dena berdin zait

Altzemeirrak piztu dit “the light”.

Ez bihurtzeko ni ere copyright

Zuei kantatzeko ta gare jotzeko alait

Egiteko irain eta trufa zonbait.

Buka ez dezadan jaso dut agintze

Aitortu behar ditut oraino hainbeste

Lagun,adiskide,ez uste

Egonen naukela triste.

Desatena ez diat ere maite

Txarrenetatik izan liteke

Neure burua ez baitiat libre,

Bestei toberan aritzeko ere.

Bainan halere :

Izorra hadi

Hi,les rois de la Frantzi

De l’espaiñi, de là et d’ici.

Izor hadi bainan hartzak kasu handi

Eta buruz belarri adizak ongi,adi :

Hau ez da Asia ,hau ez da Japonia ,redios!

Ez eta Kanbodgia,filipin ala vietnam,san dios!

Ez gara Burkinafason, hau ez da Angola ala Laos

Gure herria da,Euskal herria,gurea,mikrokosmos

Denak ezagun baikara,bildots,lanjeros,espos,amoros,kurios eta serios.

Izor daitezen ta egia adi,bide ene harrabots

Tobera,gaueta,turuta,zingarrots eta galarrots

Nori kanta behar gau hontan pasa dezaten lots?

Hiri alua!Barka gaixuei,egurra gaistoei,txotx!

Maltzur eta faltsuei kantua eta bi sos .

Oihu,buila,kanta, bertsu,irain,kolpe,zauri,hori da egi

Hau ez da manifa,liteke oldartegi

Jauntxoak ixilik,muturik,begiak itxirik segi

Zozoek hor dute kiroldegi,rikar eta rugbi

Garbitegi,arditegi,Teve Pays ta arlotegi.

Guretzat aldiz amildegi,presondegi eta arroztegi.

Dena behar irauli,hitzez eta oihuz,oldarki

Tobera!Hau ez duk sobera!

Bainan hobe orain uztea nere jarrera .

Nahiz eta ez minbera.

Hori diat nik barneko afera.

-« Allo ?Bai ?Zer ?Diga ?

Zer?Bai zera!Politika ? »

Eta atzetik gabatxo eta gallego orok gaistoki :

«  -Me non,le Pays Basque n’est pas avec lui… »

Eta gainera -« Il n’a pas la mayori »

«  -Ke si,el pueblo vasco quiere l’autonomi”

-Onbre,bizi gara en demokrazi...

Y Navarra nunca dira ke si.“

Ostia!euskaldunek darraite gorri eta xuri...

-Puten,Jainkotzat hartu dute errege Louis…. 

Nomejodas,idolotzat Bi Gol,Juan Karl eta Xofi!“

Ez da hala!Beharrik!Ezin irentsi eta ezin sinetsi:

Ez,ez euskaldunek maite dute ere kiwi eta zainzuri,

whisky eta uzki

enbido eta iduki,segurki.

Bainan batez ere bisturi

Egiteko harakiri.

Aluak ere dantzan ditut ikusi

Kantuz bainituen denak han atzo nik utzi.

Ez dukela ulertzen?Ez duk zaila,uri !

Ukapenez diotenek oui,nespa eta merci

Erderaz desatenek yo soy del mundo,es asi

Kondaira 1512ean hasten dutenek lasaiki

Iraintzen gaituztenek esanez:nazi mas que nazi!

Hala dira gauzak aujourd’hui

Ermuko forua eta biktimak nagusi

-“Baskoignes, vive la france et la république aussi”

Ukazioa dugu modan, por aqui ta par ici.

Lurdeko lorea ama paregabeak txuri du azala

Gure toberaz leze barnetik otoizka bedeinka gaitzala

TamaPuyk santifikatuta betiko utz nazala

Denak barka diezazkidala.

Ni ez bainaiz Atila

Ezta ere Pakito edo Argala,

Bainan gorrotoa ez dut apala

Gorrotoari gorroto baitagokidala.

AT!Madrileko zapat ero ala zapat hila

Zaharkozi Segolene Xirak ala edozein urde zakila.

Utz gaituztela pakean ,Euskal herria ez dago isila

Eta jarraituko geroan askatasunaren bila!

Gaizki esanei kanta!Neri ere tobera egin diezadatela!

Bainan zuei Ferry,Robespier,Isabel eta Fernando,apaingela!

Zuri frantximent,españolazo eta euskalu,bainu eta garbigela!

Zuri banketxe,espetxe,dorretxe,putetxe,ikasgela!

Zuei Jainko,Jeho,Mahoma ta Alha!eskela!

Eta ahantzi ditudan guziei otoitza eta kandela!

Xubiltz