24 Erru geniala

                                                                                    Erru geniala

Nahasmenaren egileek eztanda magikoa

aurkitu dute eta izpiritua

nonbait dute sortua,

doinu kakofoniko batez lagundua.

Gertatu da errua,

akats askatua,

erru sakratua,

hoben probokatua,

Jainkoa

ala espresio abstraktua?

Lur ikarararen sukar

posible bihurtua,

ederretik isurtua,

gogoaren muinetik desorekatua,

ausnarketatik zabaldua

eta egiatik azaldua,

itzulipurdikatua,

baretasunetik iraulia,

nahasia,

iraultza bizitik baretua.

Errua,

eroa,

inkontrolatua

bezain lirikoa,

kaosetik jaioa,

antropologikoa,

gizaren ikertzaile amorratua,

turbulentoa,

perturbatzailearen gogoa,

abentureroa,

beharrezkoa,

ustez alferrikakoa,

psikikoa,

muga orekatuaren hausle osoa.

Nahasiaren maisuek eztanda magikoa

dute sortua,

desfiguratiboa.

Bitartean Noek ireki du arkaren gakoa,

ustez gizaberea salbatzekoa.

Darwinek eta Jainkoak,

irriz biak, ahoan porroa.

aupatuz arraunlarien besoa

ontzia baitoa,

sortu da errua,

betiko nahasiaren mundua.

Gora arte espresiboa!

Nahasmenaren maisua,

zuzenetik urrundua,

desorekaz agertua,

erru genialean sortua.

.