25 Orain hemendik joan behar dut

                                                                      Orai hemendik joan behar dut

Zuhaitzen artean, atzera begira, hor dago Jainkoa
Izuturik, beldurturik, Darwin bere bila ari delako, gaizoa
lasterkatzen, jarraikitzen eta ikaratzen, oa, oa , oa, orroa
Eta pun ! Lurrera ! Harri baten aurka trebukatuz, oi inozoa !
Zeruko sarrera ezin bilaturik, naturatik ihes egin nahirik, salmoa ;
Ahalkez beterik jeiki eta danba lo zegoen aingeruari eman ostikoa
-« Non da Adan? »- dio hasarre, -« eta Eba ? », oihu simiotikoa
Eta ni bitartean, arbola ustel baten enborrean sarturik
besadar agortuz bizi berria higitu nahirik,
gertatzen denaren testigu, ezin hobekiago gorderik,
lotsaturik, pentsatuz ea horrek egin nindukeenik
eta aingeruak asperturik dioela :
-« Barka baina, ni banoa hemendik
ene harkaitzera lo egitera », ahoa zabalik.
Darwin, bakar- bakarrik, ametsak hautsi nahirik
Edenetik jeitsi, zurubi luzea harturik.
Beti bezala, Jainkoa bakarrik zeldien,*1
aingeruak ere asperturik baitzeuden,
mundua horrengatik kreatu ote baitzuen ?
Bakarrik egon zedin ? Inoren agerian, inoren
eta ni bere antzera sortu omen ninduen,
bizarra sasiez zamartua, zimurtua, lar luzeez jantzia
hemeretzigarren mendeko margoetako iduria
luze, ilun eta ezin zikin eta itsusiagoa, egia
“esdeef” baten itxurarakoa, txukunik gabeko gizakia.


Bat-batean adar bati lotua eta trabatua
bere bizar biloa nere parean zait koropilatua.
Zuhaitzaren zulotik nengoen begira, uzkurtua
eta hark ni ikusiz, harritua eta ongi agurtua.
Herabe dibinoz, nere izenez galdezka, ezkibelatua.
Ea nor nintzenez ? Ea Darwinek honera bidaldua ?
Gero, gozoki eta eztiki , ea zer nekien nik ?
Eta bera nor zen erantzun nionik,
Ez zekiela derantzudan, memoria galdu zuela
eta bere izenaren bila bazebilela.
Eskerrik , gogoa berreskuratzeko eskutan zeukala
aspaldiko buztintresna, lantzeko tornua
gizakiak egiteko erabiltzekua.
Eta eguzkia gogor, buztina idortzekua
eta ni aurrean oraino sortzekua.
« Non ostias sartu zait Darwin ! », nioen nere baitan, ozenki.
Nahiago diat badaezpada ere ene ondoan ikusi,
denak, tximino, gorila eta guzi
eta argiki haien semea iduri
ezen ez agure txotxolo honengandik hazi
eta hezi.
Gutti baiginen ni bezalakoak
holokausto orokorretik salbatutakoak
nor bere zuhaitzean sarturikoa,
aingeru alfer haren parean tente utzirik
besoak galdurik, indar gaberik, iñarturik.
Komandante supremoak galtzak jetsi
eta zuhaitzaren aurka bing-bang intestinala botatzen zen hasi ,
eztandaka,
puzkerka,
berak sorturiko giza garunak husturik,
urtsurik,
gorotz larriez, ipurditik
dena botatzen, askerik
sinfonia libre batez lagundurik,
eta paperik gabe egonez, ea besadar bat uzten ahal niokeen galdetu zidan.
Baietz, nola ez, nola onar Jainko ipurdi zikina ?
Bainan abisatu nuen hostorik gabeko besadar idorrak nituela,
ipurzuloa zaurituko ziokeen adarrez hornitua egin nindutela,
edo gorputzatzat hartu nuen zuhaitza, berak hala egina omen zeukala
edo Darwinek, ximinoak zintzilik egon zitezen, asmatu ninduela.

Lasai egoteko esan zidanean, patxada hartu nuen eta zuhaitzetik atera nintzen.
Jainkoa pozik zegoen, hantxe defekatu zituen gizon errestoek usainik ez zeukatelako,
Halako gauzarik egin ez zitekeelako
zer esango baitzuten denak belauniko,
eta aspaldi bilatzen zuen magia azkenean lortu zuelako.
Lorpen zaila, munduan izan zitekeen ardiespen zailarena,
gizari bere ustel usaina kentzea,
bere funtsa ezeztazea.
Baina Jainkoaren zientzia arras aintzinatua zegoen, ustelkeri gabekoa,
gizon kaka garbi bat lorturik, digeritu gabeko gizon urtsu argi kolorezkoa,
bere idurikoa
argia, txuri airekoa
eta itxura onekoa
eta begi urdinetakoa
ator xuriz jantzitakoa
ttettarra apaindura dotorez emandakoa
eta berekoitz erakoa
beste koloreen bozemaile izandakoa.

Zuhaitz kanpotik hari entzuten ari nintzaion, buru belarri
eta aingeruak lolekutzat harturiko arroka, gogor eta larri.
Ostiko batez iratzarri nuen, lekuko bat behar nuelako,
erran guziak denen agerian garbi gelditu behar zirelako.
Lehenik, zuhaitzaren aurka dagoen usain gabeko gorotzarentzat esana
bigarrenik, tirriteriz osaturiko gizakiarentzat emana
hirugarrenik enetzat errana.
Eta hiretzat, inertziazko fedetiar ohikoarentzat azkenik, ai ama!

Eta zergaitik jakin gabe, to !, Aia, ai, ai, kakiteko gogoa sartu zait niri ere
eta edukaziorik gabe
Jainkoari, kopie kole !
Galtzak jetsi eta esandako guziei krema marroina isuri nahi,
Baina ez! Errespetua nagusi.
Agian zuhaizpean bi kakak ezin zirelako nahasi
prakak altxa, brageta itxi
eta gerrikoa tinkatu estuki .
Baina urruntzen ari nengoelarik, tripako mina etorri.
Ai, ai, ai, berriz badator !
Galtzen ondotik barneko arropa eror
eta ipurzulotik indarka, puzkarra bota, luze bezain puzkor,
ferietako puxika erraldoia hantzen hasi, miraria hor
Zer kakeri emankor
eta gorotza betor!
Bainan ez! Trabez traba baletor bezala
Bing bang intestinalak puxika du lehertu
eta inguruko zuhaitz guziak zipristinez ditu zikindu,
hezetu eta hazitu,
ur hartu eta kak-haziz hozitu.
Zuhaitzak bizigai dira bihurtu,
Hamelinen atzetik ordenean formatu
eta dantza arinean oinez bidea hartu.
Biziaren bidea, gizaren hilera daramana
Bigarren bing-bang-etik atera dena
eta Darwin, zintzilik, gorde zuhaizpetik dauziena*2
eta Jainkoa alaiki eta azkenean esnatu den aingerua
nere atzetik badatoz, hemorroidez beterik,
biharko mundua sortzera,
denak eskutik, aho batez abesten kantua:
“Lepoan hartu eta segi aurrera” himnotzat hartu dutena
udaberriz janzten baratze eta ortu.
Tximinoak arboletan larrua jotzen ari dira gogorki
Jainkoari erakusten nola jokatu gizonki
eta Darwin irriz, eskukadaz kakeuliak iziaraziz
adar batetik buztanetik zintzilik egon nahiz.

.
Baina hor gabiltza lasaiki, Jainkoa, Darwin eta hirurok.
Zer hiruki xelebrea! Trinitate Saindua!
Zerua, zuhaitza eta lurra garenok
eta aingeru guziak deituz, izan daitezen testigu
ea mundu berriari nola eman berriz gaztigu.
Hori entzunda, Adanek, argiz beterik, baitigu,
erru berdinean ez erortzeko xuxurlaz ari zaigu .
Sugerik gabeko larrua jotzera indarka
Ebaren eskutik, irrifarrez, Darwin badoa agurka,
Gernikako Arbolaren ezkurrak botatzen apurka.
Oihan berria badasor, sakrifikaziorik gabekoa
heriotzaz ez baita ereina amodioa.
Gogoetan, harriturik , bilo haizkile gozoa
harrazkatuz, ametsetan, hor dago Jainkoa….
Eta ni, aizu den sagarra gorria jatera banoa.

*1 zeldien: gelditzen zen

*2 dauziena: Jauzi egiten duena