El Democrata
Irurita Baztango herri berezi bat da. Madrileko familia aberats ugarik herriko plazan edo hurbil etxea daukate,Los Gaztelu,los Infante,los Calderon,los Olartua...ez baitu balio horiekin “tarrak“ atzizki euskalduna erabiltzea.
Halere,aspalditik ezagunak ditut batez ere Olartuarrak eta Calderondarrak ,haien bi alaba errubioak gure adinekoak baitziren gazte denboretan.Nahiz eta bakarrik jakin nor diren besteak berriki gehiago ezagutu ditut ,azken hamar urte horietan.Iruritako kaskoan,biraren aldamenean, frankismo aroko harroin espantu txuri batzuk daukan etxean bizi direnak,edo hobeto esanta,uda pasatzen dutenak.
Amaren partez,familia arras aberats batekoak dira,Etxalarren,Erratzun,Iruritan….eta Madrilen ondasun ugari dituztenak.Aitaren partez aldiz ezkontza batez lehenbizikoei hurbildutak baizik ez dira ,nahiz eta Espainiako justizian eta administrazioanean Madrilen lan egin.
Haien etxearen pare,jendeek ere harroinak frankistak izan dituzte,erroak faxistak.Itxura madrileñoak,izaitez biziki espainolak,toreroen gisako ile gominatu beltzak,iberiar larru beltxaran tipikoak eta begirada sakon bezain ilunak ,hori guziek osatzen dute haien nortasun onargaitza..
Orain dela zazpi edo zortzi urte Luis Mari ongi ezagutu nuen Iruritako ,“La taberna del Fotografo“tabernaren jabea lagun komuna genuelako.Nahiz eta berrogeita bost urteko madrildarra diruz guttira etorrita zegoenez,Baztanen jauntxo baten jokaera zeukan.Madrilen aldiz, loteria eta urdai azpikoak saltzen omen zituen,Eguberritako saskien negozio bat eremanez eta kudeatuz .Hain negozio txarra denik ez dut uste bainan nik hori baliatzen nuen bera nardatzeko.
Behin ostatu horretan eta ohiko lagun batekin nengoela,gure ondoko mahainean , uda iragaitera etorri zen Luis Mari izeneko madrildar gominatuta bakar bakarrik zegoen.Bistaz jadanik ezagutu arren,inoiz ez nuen berarekin solasik egin eta egun hartan sukaldari lagun jabearen mahai berean azken kopa hartzeko elkartu ginen.Gure solasak irri egiteko modukoak ziren nahiz eta berak nere abertzaletasuna noizean behin aipatu eta nik bere familiaren frankismozaletasuna.Hainbeste insistitu ginuen puntu horretan,politika tartean sartu zitzaigula eta berak ongi ezagutzen ninduela horretan ohartu nintzen eta nitaz uste baino gehiago bazekiela ere,familia abertzale baten semea nintzela,politikan urratsak egin izan nituela,ezker abertzaleko hurbilean ibili nintzela eta iparraldeko hautagai abertzalea izan nintzela ere bai.Gauza gehiegi ezezagun batenganik dudarik gabe…
Ironia erabiliz nere broma nardagarrietan erori nintzen ,demokrata hitza esaldi bakoitzean sartzen eta Xabier jabearekin eta Jokin nere lagunarekin brometan aritzen.Luis Mari aldiz samurtzen ari zela konturatu ginen bainan isildu baino zilimiska horrekin jarraitzeari ekin nion.
Hasarrea gorantz jo zuen eta boza goratzen hasi zitzaidan.Xabierrrek eta Jokinek hura gaizki bukatuko zela susmoa izan zuten eta gure solasak baretzen entsaiatu ziren bainan debaldetan Egia esateko, okasio gutxi badira modu horretan egiazko faxista espainol antieuskaldun bati edozoin gauza esateko eta segur berak gauza bera pentsatzen zukela,abertzale “terrorista“ bat iraintzeko beste okasio hoberik ez zukeela izango.Beraz erremediorik ez zegoen eta gure solasak ezin bortitzagoak bihurtu ziren.Benetan harritzekoak!
Berak zeukan euskaldunen aldeko gorroto izugarria nabaria zegoen eta Francoren aldeko defentsa hartu zuen,gerla beharrezkoa zela,abertzaleak terroristak ginela,Espainia gutaz salbatu behar zela,denak hil behar gintuztela eta hola ,“in crescendo“ ,irainez irain, gero eta bortitzago astokeriak botaz.Bere begi ilun beltzetan gorrotoa nabari zen.
Halako batean bere solasak jasangaitzak bilakatu baitziren,hauxe esan
baitzidan:“Mira,cabròn,te voy a decir una cosa.En caso de alzamiento ,tù seras el primero aquì en ser fusilado en una cuneta-Begira alua,fazista gorantza bat gertatzen bada ,zu izanen zira lehenbiziko fusilatua hemen,kuneta batean erahilko duguna“.
Harritzekoa benetan!
Isilik ezin gelditurik beste gogorkeria bat bota nion,nik berea inoiz ez dudan ahantzi bezala,sekulan ez duen ahantziko beste bat:“Mira socerdo,antes de que me encuentres ese dia,entre todos mis amigos de Irurita y del Baztan te habremos cogido y apareceras degollado en la cantera de Arraioz. .“-Begira zerri alua,zuk ni harrapatu baino lehen jakin ezazu nere Iruritako eta Baztaneko nere lagunekin hartuko zaitugula eta zintzurra trinkaturik utziko Arraiozeko harrobian.
Izugarria hau ere!
Ez dakit ongi nola bukatu zen gure solasa irainez irain segitu genuelako,bere gorputz azkarra altxatu zuela ni zanpatzeko keinuak eginez bainan hitzetik baino ez zen pasatu.Tabernatik atera nintzenean,eta Jokinek bere kotxea urrundu zuenean,une labur batez neregana etor zitekeela pentsatu nuen eta lehenbailehen handik lekutu nintzen,berak esandakoak gauza lezazkeela oharturik.Nere hitzak probokazionari erantzuna baizik ez ziren bainan bereak ez, egitan eta bihotz barnetik atera zitzaizkionak.Aspalditik bere baitan zituen ideiak noizpait ateratzeko aukera eman bainion eta bere gaixto itxurari ohore egiteko bezala, gorrotoz beterik zeukan barnea plazaratzeko okasioa eman nion.
Etxera ailegatu nintzenean ezin lorik nengoen gertakizun gogor horietaz pentsatzen eta amatxik kontatutakoak berriro bururatu zitzaizkidan.Gerla denboran nola ezpondetan tiroz hilik agertzen ziren ,nola Nafarroako harrobietan fusilatzen zituzten,frankistak zer soberakerietan ibiltzen ziren.Eta maindireen artean itzulika ,ohartu ere gauza guzti horiek gure solas bizian agertu zirela ere.
Geroztik ez dut Luis Mari gehiago ikusi,ez Iruritan,ez Elizondon ere.Gehiago datorrenez ez dakit ere.Ez dut jakin nahi.Dakidan bakarra egun batez fazistak berriro altxatzen badira,txerri horrek esandakoak ez dituela ahantziko eta zalantzarik gabe bere hitza beteko duela,bere bihotz zolatik ateratzen baitzitzaizkion .Nik esandakoak aldiz espantukeria baizik ez ziren, isilik ezin egonez bultzaturikako erreakzione batetik jalgita baizik.
Agian ez dudan“el democrata“ gehiago ikusiko.Agian.
Xubiltz