36 Josu, meza eta ama- oroitzirriak

Josu,meza eta ama

 

 

 

Hirugarren aldiz Begiraleak taldea « Quebec »erat joaten zela eta ,bidaiaren arduraduna izanez,kari horretarat kantariak eta musikariak biltzen hasi nintzen.Lehen aldiko,orain dela zazpi urte, antzeko taldea osatu genuelarik,kantariak,musikalariak ,bertsolariak eta aurkezleak aurkitu nituen,denak lagunak,oso ezagunak bederen.Aurten berriro San Lorenzoko ibaiko atean jo genezan galdegin gintuzten eta muntatu genuen taldea azken entsaioan zegoen,Begiraleko egoitzan abiatu baino lehenago izan genuen azken bileran.

 

Taldea biziki bitxia zen,Martine,xiberutar neska kantaria,Txato bertsolari txirularia, Bixkai Hamelingo flautista ,Mirentxu,pandero jole alaia, Ibon eskusoinulari goxoa,Hintxo Zarautzeko kitarlaria,Txu idazkaria ,Jean Michel kantaria eta ni aurkezlea eta taldearen arduraduna .Bi hilabetez kantuak errepikatzen aritu ginen eta aldiro Ibon Bilbotik heldu zen , bere lehengusuarekin batera, orduan Bizkaiako alderdi politiko baten idazkaria zen Josurekin.Azken egun hartako entsaioa musikarena baino, edatekoarena eta jatekoarena izan genuen eta gure Josuri gero eta pena gehiago ematen zion bere lehengusua uztea eta gu hala abiatzen ikustea,bera ez baitzen gure taldekoa.Gau hartan edan genuen garagardoak eragin handia zeukala konturatu ginen eta gurekin etortzeko barrabilik ez zuela esaten hasi gintzaizkion.

Ezetz gurekin etortzen !Baietz !Ezetz !Eta horrela denbora luzaz egon ginen.

Pasaporterik ez zeukala zioen,hegazkin txartelik ere ez,eta gu bere kaskoa berotzen segitzen ari , Bilbora joan zedin pasaportearen bila eta aireportuan txartela hartzeko ahalmena beti bazela.

Ezezka,baiezka…azkenean baiezkoak gaina harturik, hara gure Josuk gurekin etortzeko erabakia hartzen duela eta bere lehengusuarekin batean,Santutxuko bidean abiatzeko prest agertzen zaigula.

-Ala,Ibon goazen !Nerekin etorri mesedez !Goizeko ordu bata genuen eta Bordelerat Donibanetik ateratzeko hitzordua zortzietan genuen.Denbora gutxi falta zitzaion,Santutxuraino joateko,etxean adierazpenak emateko,Donibanera itzultzeko eta Ibonen etxean lo egiteko, jakinez Ibon Baionan zegoela Txato bere beste lehengusuaren etxean.

Guk ,etxera joan ginelako, biharamun goiz arte ez genuen ezer jakin,bainan hala izan zen. Bilboraino joan, ohean lotan zegoen bere emazteari muxutxo bat eman ,ez esnatzeko gisan isil isilik esanez :Quebecera banoa agur.Ixtorioak ez du kondatzen emaztea Josu etxetik pasa zela ohartu zenez ere,bainan horrek ez zion batere axolarik ematen.

Bi lehengusuak,begi txikiekin agertu zitzaizkigun goiz hartan,bainan tente tente eta tenorez.

 

Goiz guztiko elekaldi bakarra hura izan genuen eta gehiago oraino aireportuan Montrealeko bidaia gu baino merkeagoa lortu zuenean.Aise merkeagoa gainera.Harrigarria !

Lanean ere bere eskasiaz zerbait esan behar zuela ere,telefonoaz deitzen hasi zen,gaizki zegoela esanez.Hori bai gezurra ez zela,ezin gaizkiago,begi txikiak,buruko minez eta emaztea hasarre.

Bidaiako lehen urratsak irrifarrez hasi genituelarik bekokia ximurtu egin zitzaizkigun aireportuan greba bat bazegoela jakin genuenean eta gure hegazkinak ordu pare bat berandu aterako zela abisatu zigutenean. Han zeuden FR3 telebistakoak leihatilen aintzineko animaleko lerroak filmatzen eta gu kantuz. Nola ez zitzaizkigun hurbildu behar bada,greba baten erdian, aireportuan kantuz ,jendeak zeukan amorru bizia goxatzen ari ginenei.Bainan nola agertu telebistan lanean eri zaudela esan baduzu eta bizpahiru ginen kasu horretan. …Eta denak aski ezagunak gainera,batzuk haien lanetan,besteak elkarte ezagunetako arduretan,besteak politika arloan,eta gure iparraldeko Euskal Herria hain ttikia denez,denak senideak ,adiskideak edo lagunak eta gehienak FR3ko Akitaniako berrien jarraitzaileak Halako lekukorik ez ginuen beharrik,zinez.

Goiaitatzeko bi orduak lau bihurtu ziren eta denak aski asperturik gela batean zain eduki gintuzten,bozhaunditzaile hartaz gure hegalda prest zegoela entzun arte.Azkenean !

Eta itsasoa zeharkatu genuen.

Montrealera iritsi ginenean prestatu gintuzten autobusa han genuen zai,eta berehala Quebec eta San Lorenzo ibaiako bidea hartu genuen.Zortzi ordu berantago,Trois Pistoles herrira iritsi ginen.Han betiko harrera ona bezain ofiziala ukan genuen eta bakoitxari bere lo egiteko lekua erakutsi ziguten,bertako biztanleen etxeetan baikinauden.Jadanik gaua zen,ordutegiaren desberdintasunak gauean murgildu gintuen, arratsaldeko zortziak genituen.

Beti oroituko naiz Josuren aurpegia han arratsaldeko bostetan afaltzen zela jakin zuenean eta gau horretan afaririk ez zegoela.Arratsaldeko bostetan,pentsa !Santutxu eta Bilboren ondoan, poteo egunetan,larunbatetan batez ere ,bazkaritik pausara joateko orduan afaltzea. Sinesgaitza !

Etxeetan gelditu ginen eta Josu eta Ibonek frantses hitz pipik ez zutela egiten, gela berean,eta etxe bereko gela berean sartu zituzten,bertako quebekiar frankofonoekin biak

bakar- bakarrik !Biharamunean gaueko abenturak kontatu zizkigutenean denak berriz irriz hasi ginen eta gure ohiko giroan berriro sartu ginen.

 

Kantatzera eta musika jotzera etorri baiginen,asteburuko egitaraua erakutsi ziguten eta lerroen tartean meza nagusiaren kantuak guk egin behar genituela irakurri genuenean harriduraz beterik gelditu ginen.Nik zerbait banekien eta hala adierazi nien atera baino lehen bainan Trois Pistolesekoek esandakoak ez ziren batere papera horretan idatzirik zeundenak , egitarau hartan hauxe agertzen baitzen :10h-Grand Messe à la cathédrale de Trois Pistoles chantée par la chorale basque Begiraleak.-Hamarretan meza katedralean Begiraleak abesbatzak kantaturik.

Ai ama !Zer egin !Ia denak fedegabeak,elizkanpokoak behintzat,elizkizunak arrotzak zitzaizkigunak,batzuk eliza etsaia bezala hartzen zutenak ,besteak filosofiaz halako egoitza batetan inoiz sartzen ez zirenak…Panorama ederra. Eta guk hura bete behar !.

Nik neure antola harremanetan aski garbi utzi nuen elizan ez ginuela ospakizunik emango. Haien insistitzearen aintzinean eta gure batzuen arteko aholkuak jarraituz, « Gure aita » kanta genezakeela adierazi nien.Horretan zerbait gure alde bagenuen,Martinek eta biok ongi

baigenekiela,Mirentxuk eta Jean Michelek ere bai, beste zonbaitzuk eskoleetako urrats gehienak apezekin egiteagatik zonbait oroitzapen bazuten ere….eta eskatzen zigutenari ezetz borobila eman ez geniezazkien, eliz kanta ezaguna ematea deliberatu genuen. Martinaren ideia izanez,bera utzi genuen gure entsaio bakarra zuzentzen.

Zortzietatik jadanik hiruk ez zuten horretan parte hartu eta Martina,Bixkai,Txu ,Mirentxu,Jean Michel , Josu eta zazpiak bildu ginen.Entsaioak arinak izan ziren,bat baizik ez zen izan,bainan « Gure Aita »behar bezala kantatzeko ,hastapenean apezak aireatzen duen pasartea norbaitek egin behar zuela gure artera azaldu zen,batez ere doinua har genezan. « Gure Aita  »bat apezaren aukezpenarik gabe ez zitekeela nahiko garbi nabari zen eta gure arteko batek « Salbatzaileak aginduta erakutsi bezala ,denak batean kanta dezagun »ezagun hori kantatu behar zuela…

Eta horra nun Josu,fedegabe hutsa,iraultzaile porrokatua,ezkerreko independentista den alderdi baten orduko idazkaria,eta beste hainbeste elizaren aurkako argudioak betidanik erakutsi dituena apezarena egiteko prest zegoela .Eta ez bakarrik hori,atzekoa kantatzeko listo zegoela ere, « atera gaitzazu Jauna gaitz guztietatik » hitzekoa.

Sobera garrantzirik ez genion eman bagenekielako zilimiska zorrotz bat zela eta igandea iritsi arte beste entsaiorik ez genuen egin.

Larunbate gaueko animazioa aski luzea izan zen eta lo gutxi egin ondotik bederatzi t’erditan hitzordua elkar eman genuen,denak,alde batetik antzerki hartan parte hartu behar zutenak eta beste gainerakoak sinesgaitza egiten zitzaien egoera hura haien begiez ikusi nahi zutenak.

Surrealista benetan !

Hamarrak gainean genituen eta herrikoek beste kanta batzuk abes genitzan konbenzitzen hasi zitzaizkigun.Guk ezetz. Azkenean etsitu ziren eta « Gure Aita »baizik ez genuela egin behar konbentzitu genituenean elizan aski lasai sartu ginen. Askoz lasaiago oraino bertako adin zaharreko abesbatza lehen aldikotz entzun genuenean,desafinatutak bezain karraskatutak iduritu baitzitzaizkigun haien bozak. Nahi gabe ere, gurea haiena baino ederragoa atera behar zitzaigula jakinez,euskaldunak berez kantariak zirela hedaturik dagoen ideia baieztatu genuen.Eta meza aurrera zihoan ,eta gure zainak gero eta zorrotzagoak bihurtzen ari.

Ordua zen.Gure eliz ohituraren eskasak erakutsi zigun inork ez zekiela justu noiz hasi behar zen abesten eta Martineren agindua jarraiturik Josu handia,besoak zabal-zabalik, kantuz hasi zen bere boz ozen bezain seguruz:“Salbatzaileak aginduta…..“eta gu atzetik:“Gure Aita,zeruetan zerana,saindu izan bedi …….“Zere isiltasun sakona!Zer adimendu zorrotza!Easoko koroa edo Leidor abesbatza iduri genuen,bi bozez moltzo txiki baten artean elizak daukan kantu ederrena abesten,irriak ezin jasanez,jendeen begiradak ezin jasorik.Eliza guztia guri begira eta gu elizaintzineko bazter horretan kantua bukatu arte,eta Josuk berriro « Atera gaitzazu gaitzetik eta gaitz guzietatik » bota arte.Katedral hura zainbera zegoen hain kantu ederra aditu ondotik,gure boz kaxkarretatik atera zitzaigun « Gure Aita » horren geroztik.Gu,meza bukatu arte han,isil isilik,zut-zutik, gure itxurazko seriostasuna erakutsiz .

« Amen » hitzak kanpora igorri gintuenean elizatik atera eta gure zai zeuden lagunekin elkar ginen,denak irrifarrez.Elizatean jaso genuen eskerra eta harrera handia izan zen . Bertako jende guzia hurbildu zitzaigun kantu txoragarriarengatik zoriontzeko gisan.Harrigarria!Azkenean haien garretatik ihes egin genuenean, ondoko tabernara pote bat hartzera abiatu ginen, Josu « apeza »,kantariak eta kanpoan gelditu ziren lagunak, fedegabe amorratuak bainan gure saioa entzun zezaten atea erdireki zutela aitortu zigutenak .

Zer irrifarrak taberna hartan,komentarioak ezker eskuin,kontakizunak atze aurre,gure ausardia trago batez ospaturik.Eta Josuk zioen: Pentsa amak ikusten banindu orain,apezarena egiten,ez luke inundik ere sinistuko..eta Mahai nazionalekoak hemen balira…herriko lagunak aipatu gabe….

Bertako antolakuntzak zoriondu gintuen ,beste eginbeharrak bete genituen ere eta biharamun eguerditako Quebeceko bidean abiatu ginen.

Gero politena jakin genuen:Josu Santutxuko etxera sartu zenean bere amak masaileko isil batez agurra eman ziola,emazteari halakorik ez zitzaiokeela egin,are gutxiago berriki sortu zitzaien ume txikiari .Bere amatxo maiteari sekulan ez ziola gehiago halakorik egingo zin egin zionean bakea egin omen zuten.

Segur dena barkatuko liokeela apezarena hain ongi egin zuela jakin balu.

 

 

Xubiltz