37 La Tota eta gotzon- oroitzirriak

La Tota eta Gotzon

 

Argentinako bidaia egin genuelarik,Buenos Airesen saio eder bat erakutsi genuen,dantzaz,kantuz, bertsoz eta musikaz beterik.Gure taldea hirian hiru egunez gelditu ondoren beste hainbeste gauza antolatu zizkiguten eta batez ere ehunta berrogeita hamar kilometrotara zegoen hazienda baten bisita, « gaucho »famatuen lana eta ohiturak ezagu ditzagun.Harat bi orduz iritsi ginen eta erakutsi ziguten lekua txoragarria zen.Turistentzat eginik zegoela nabari zen bainan halere denei gustatu zitzaigun,goizetan izan ziren dantzak eta aperitiboa,etxearen bisita ,bazkaria ,gautxok egindako bazkal ondoko dantza saio ederra eta azkenean arratsaldean erakutsi ziguten zaldiz egindako trebezi joko txoragarriak.Gu ere zaldien gainean ibiltzeko parada izan genuen,batez ere gazteek.

Bazkaltzen ari ginen bitartean,etxeko jabeak bere lagun batzuk konbidatu zituen ere eta denak elkarrekin bazkaltzen hasi ginen.Etxeko nagusiaren ondoan andere zahar bat zegoen eta bere ondoan gure laguna Alex eta ni aski hurbil.

Bazkari guztietan bezala,lehenbiziko isiltasunari soinu ozenak gaineratu zitzaizkion eta emeki emeki Euskal herrian izan daiteken edozein bazkaria bezala bihurtu zen.

Alex adineko andre horrekin hitz egiten zegoen eta bat-batean deitu ninduen bere solasaldiak aditu nitzan.

Andre horren izena La Tota omen zen eta Baztanera maiz etorri zela kontatzen zuen,Erratzuko Etxebeltzera hain zuzen,bere lagun Iriartarrekin.

Alexek bera ere Baztanen bizi zela esan zionean ea zer jende ezagutzen zuten hizketa sortu zuten,Totak Mari Carmen Erratzukoa laguna zuela eta familikoak ongi zitzaguela ere.

Alexen irriak aurkeztu ninduenean,ez Begiraleak taldearen lehendakari bezala baizik eta Mari Carmenen suhia eta bere alabaren senarra bezala.

Besarkada bero bat elkar eman genuen han izeba bat izan balitz bezala.Orain bai ohartzen naizela behin edo beste Baztanen ikusi nuela eta Iriarte Barrenetxe diren familiarekin Etxebeltzean ikusi nuela ere.Zer kasualitatea,Buenos Airesetik hainbeste kilometrotara zegoen « rancho » batean la Tota,Erratzun deitzen zuten bezala,aurkitzea,gautxoek iparraldeko talde bati eskainitako arratsalde turistiko batean.Harritzekoa.

 

-Pero tu eres frances ?galdegin zidan

-Euskalduna nintzela erantzun nion

-Porque este grupo es frances,no?

-Pues digamos que es vasco,esan nion.

Bera euskaldun jatorrikoa ez zen batere eta nahiz eta Iriarte Barrenetxekin Euskal Herrirat etorri,”rancho” hartara zetozenak frantsesak zirela esan zioten,eta berak sekulan ez zuen entzun “iparralde” bat zitekeenik ere.

Erratzura itzuli nintzenean denei ixtorio hori kontatu nien eta Totaren berri jakiteak pozez bete zituen.Zer den bizia,ezta ?

 

Hain bitxiak dira biziko gorabeherak beste bi buruz-buruko aurkitze kontatzera noala,bat neri gertatua bestea Alex nere lagunari eta biak Mexikon.

1995ean Margo erakusketa bat egitera Mexikora joan nintzen eta bertan neukan lagun bat maiz ikustera joaten nintzen.Alberto ,Gasteizeko laguna ,Erratzutik ezagutzen nuen,bere ama bertakoa baitzen eta medikuntzako espelizazio bat egitera etorri izana.Nere erakusketara noizean behin ere nere bila zetorren eta Mexiko Df ren inguruko ikustekoak bisitatzera abiatzen ginen.

Behin,Coyoacaneko merkatura joan ginen.Jadanik merkatu hori ezagutzen nuen,sei urte lehenago lehen aldikotz Mexikora etorri nintzenean bertako seroren komentura izebarekin hurbildu baiginen,bere alaba, gure lehengusina Maiteri bisita bat egin diezaiogun.Inork ez zuen espero neska atsegin hura bat-batean hala serora sartzea.

Beraz,bigarren aldikotz Coyoacaneko merkatu eder hartarat Albertorekin joan nintzen,hango mozkinei eta saltzaileei azter begiradak botatzen nielarik.

Coyoacanen ginela eta,dena bertako indioz inguraturik,han urrunean hara nun, lekutik kanpo zegoen neska ile argidun bat mutiko batekin oinbide beretik parez pare hurbiltzen zitzaigula eta nik Albertori esan.

-Begira han urrunean zer neska puska parez pare etortzen zaigun?

Eta Albertok erderaz:-Ostias,que tia!

Benetan ikusgarria.Filmetan edo publizitatetan agertzen den horietakoa,begiak gainerasotzen dituena.Egia da ere,hainbeste larru ilunen artean halako errubia estranbotika bat ikustea harritzen zuela,ile kixkur luzeak,minigonatxo koloretsua,hanka luze bezain txoragarriak eta zekarren eskoteaz hobe ez mintzatzea,bular pare haren bi herenak bederen jantzitik kanpo baitzituen.Urrutitik gauza guzti horiek aski garbi ikus zitezkeelako gure begirada eta solasak bere gainetik ez ziren apartatu ere.Gero eta hurbilago zeuden eta bat-batean Albertok oihuka:

-Pero si es Gotzon!!!

Neskarekin zetorren mutikoa bere Gasteizeko laguna,kuadrilla berekoa,PNVkoGotzon Ollora,diputatuaren anaia,aspalditik,nazkaturik,euskal girotik Ameriketara etorria.

-Alberto!

-Gotzon!

Eta besarkada bat elkar eman zuten.Nik neska eder hura agurtu nuen pott bat emanez eta lauak elkarrekin mintzatzen hasi ginen.

Zer kasualitatea gaur ere.

 

Bestea Alexi gertatu zitzaion,Mexikon ere, bainan hiriburutik urrun,iparraldeko herrixka indiar batetan.Hor ere merkatu batean omen zegoen bertako artisaugintzak ikusten.Bat-batean barazkien eta fruituen artetik hara nun Erratzuko Xumuxu,Joxe Miguel laguna agertu zitzaion,”kaixo Alex”harrigarri bat esanez.Hor ere,kasualitate hutsa.

Halako gauzak gertatzen direnean,eta mundua kurritzen duenak badaki batzutan gertatzen daitezkela eta burura heldu zaizu ez dela hainbeste kasualitatearen afera , mundua arras txikia delako baizik nahiz eta bakoitxak bere eremutxotik erraldoia iduritu.

Ba ez,edozoin tokitan edonor aurki daiteke eta denboraren arabera,kokatasuna arras murritza izaten da.

 

 

 

 

Xubiltz