Hirurak eta hogoi
Gure berrogeita hamar urteetan sufriarazleak izan baino,irrizaleak izan gara eta oraino hala gara .Gure zilimiska eta bromak jasaiten dituztenak ez dira usu hasarretzen, eta inoiz,haur denboretan gertatzen zen bezala,ez xokoratzen eta negarrez hasten.
Gure jokabidean sekulan gaixtokeriarik ez da.
Aipatu dudan bezala, 2003ean , dantza eta kanta taldearekin Argentina eta Uruguaiera joan ginen,bi herrialdeetatik barrena itzuli artistiko bat egiteko.Miarritzetik aireratu zen hegazkinak lehenik Parisera ereman gintuen ,eta handik, taldea osatzen genuen berrogoi lagunak Buenos Aireserantz hegaldatu ginen .Alde batetik dantzariak,denak gazteak,hogei urtekoak inguru, zazpi edo zortzi musikalari adin tartekoak eta gu,kantariak,aurkezleak eta sukaldariak helduenak.
Mattin,hirurogoita hiru urteko taldeko zaharrena,gurekin sukaldari gisa eraman genuen.
Buenos Airesetik berehala Montevideorat abiatu ginen,lehen egunean Uruguaieko hiriburuko euskal etxeak antolatu zuen emanaldi handi bat eman behar genuelako. Lehenbiziko experientzi hori biziki ongi pasatu genuen eta laster Saltoko bidea harturik,herriaren iparraldean dagoen 150.000 biztanleko herri atseginerantz abiatu ginen.
Mattini autobusean egin geniona kontatzea merexi du.
Gure bidai osorako bi estaietako autobus eder bat alokatu genuen eta hortarako bi gidari gure zerbitzuko genituen, bat arras europar itxurakoa,Rodolfo izenekoa eta bestea bertako indiarra, Carlos.
Egia esateko Rodolforekin hastepenatik harreman estuetan sartu ginen,ezin atseginagoa baitzen eta gure irri egiteko ixtorietan sartzeko beti gertu baitzegoelako.
Autobusak beraz bi estai bazituen,goikoa eserlekuz hornituta eta behekoa gidarien lan eta lolekua.Haien gidatzeko besaulkiaren ondoan,beste bi eserleku bazeuden,haiekin solas egiteko ezarrita zeundenak, adierazpen geografiko guztiak entzuteko parada ematen zigutenak eta batez ere goiko saltsatik aparte egoteko aukera noizean behin baliatzen genituenak .Hor,gehienetan Koxe,taldeko diruzaina,Mattin gure sukaldaria edo hiruok egoten ginen,batez ere Rodolfok autobusa gidatzen zuenean eta Carlos lotan zegoen anartean.
Goien,gure talde guzia.Gazteek gibelalde osoa okupatzen zuten eta gu ,adineko lagunak,aurre xamarrean,lehen herenaren eserlekuak hartzen genituen.Aurre aurrean,gure pareko paretaren gainean, ordulari bat,kurritzen ez zuena edo bertan behera gelditurik zegoena.
Saltoko bidean ginoazelarik eta gure betiko ohitura jarraikiz,Mattini adarra jotzea falta zitzaigula ohartu ginen,eta lagunen artean zer egin geniezaiokeen pentsatzen hasi ginen.Niri berehala ordularia gogora etorri zitzaidan eta bere ordu zuzenean ezar zezan maltzurki luzatu nion.Bere lekutik mugitzeko gogo haundirik ez zeukan eta,batere kasurik egin ez zidan.
Mattin « brikoman »bikaina dela esan behar dut ,bere pardeletan denetatik eramaten duela,larru zaharrezko boltsa txiki hartan edozoin gauza baitaramala, sinesgaitza izan daiteken bitxikeri hura arte .
Beraz ordulari hura apailatzekoak ere zakuan segur bazituela berriz ere pentsatu nuen eta aintzineraino etor zedin goxoki eskatu nion,erloi hura ordu zuzenean ezar zezan.
Gure asmoa garbia zen,ordularia deseginda zegoelarik gure adarjole taldean adoptatu genuen Rodolfo gidaria deitzea hasarre emateko ager zedin..
Ordularia desegiten hasi zenean ,pieza gehienak bere ondoan kartsuki lerrokatuz eta bere trebezia erakutsiz,gure aldera itzultzen zitzaigun,harro- harro, bere eskuahala erakusteko gisan.
Bat-batean,bere gibeletik zetorren boz ozen batek itzatu zuen eta gure isiltasuna osoki hautsirik ,oihukatu zion :
-Aizu,zer ari zara gure ordularia desegiten!!!Ni ,zure etxera gauzak ikutzera ez noa!
Mattini aurpegia histu zitzaion,erabat kolorez aldatu eta haur bat izan balitz bezala eta ahal bezain bat desenkusatzeko gisan ,ordu zuzenean ezartzen ari zela uzkurki adierazi zion.
Lehen bezain erantzun gogorra jaso zuen:
-Ez al dakizu erloi hori nahiez gelditurik dagoela eta ordu biak eta hamarrak guretzat tenore adierazlea dela , hain zuzen orain hamar urte autobusa martxan jarri zen ordu zuzena!Ezin hasarreago luzatu zion.
Mattin,isil isilik,zirtzilkeri batean harrapatzen den haur baten pare,Rodolfori bizkarra emanez ,pieza guztiak berriz ere muntatzen hasi zen,gure irri isilak lekuko.Guk ezin genuen gehiago,irriz lehertzen ari ginen,ahal bezain isilik.Nola halako erantzun ederra Rodolfi bururatu ote zitzaion?Mundiala!
-“Eta ez zazula gehiago gure gauzak ikutu mesedez”,berriro oihuka ozenki bota zion.
Mattinek ulertzen ez zuen nola Rodolfok ikus zezakeen ordularia desmontatzen hasi zela,ez bait ninduen behera joaiten batere ikusi.Harritzekoa izan zen gidari haren argitasuna, ideia aipatu orduko eskaileetako mailetan zegoen ziria jotzeko prest,eta zer modutan.
Mattin,emeki emeki , barkamenduzko keinu umil bat guri eginez bere tresna guziak biltzen jarraitu zuen ,berak gauza on bat baizik ez zuela egin erakusten .
Eta bitartean gu,denak irrifarrez,gure ez egoteko ahala ezin gorderik,gidaria ere irriz lehertzen beheko aldea harturik eta Mattin laguna bere azken puska guziak jasotzen eta ordularia berriz montatzen hasirik .Erlojua hirurak eta hogeitan berriz ere ipini zuen eta dena zegoen bezala utzi .
Guri ez zitzaigun besterik atera erloia ordu horretan ez zuela uzten ahal eta behin harrapatuta ezkero,ezar zezakeela guk behar genuen ordu zuzenean.Beharrik kasurik ez zigula egin.Pentsa bestela.Bere eserlekura abiatu zen,iheska dabiltzan xakur baten pare,belarri apal bezain begi itzal. Gaisoak, denak jakinaren gainean ginaudela jakin balu…
Zenbat ordu ez genituen pasa ixtorio hori komentatzen,lehenik berarekin eta ,nola ez ,gure artean bainan sekulan egia aitortu gabe,ixtorioa horretan ez baitzen bukatu.
Gure bidaiak hamar egun zeraun eta bigarren egun horretan Montevideotik Saltora abiatu ginen.Herri horretan eta hango dantzariekin batean,dantza ta kantu emanaldi bikaina eman genuen eta saioaren azkenean eskerrak eta opariak emaiteko parada izan genuen. Guk Donibane Lohizuneko eta Euskal Herriko oroitzapenak eskaini genizkien eta haiek bere herriko presentak eman zizkiguten eta haien artean Uruguaieko mapa erakusten zuen pareta ordulari bat,zinez biziki itsusia, inori gustatu ez zitzaion tresna higingarria.Hala ere batzuei eta bereziki Mattini gustatu zitzaien.
Biharamunean Argentinako iparraldeko muga iraganez,Concordian beste bi egun egon ginen,Parana entre Rios herrian beste bi.Aste baten buruan denek ahantzia zuten ordulariaren abentura hura eta Buenos Airesko bidean genbiltzelarik,lasai ,paisaia eder haien aurrean erdi lilluraturik,Koxe jakinaren gainean ezarri eta Rodolfo ikustera jetsi nintzen,Mattini ordulari harekin berriro zerbait egin behar geniezaioela..Entsaiatuko ginela luzatu nion eta lortzen baginu,zerbait botako niola eskailetatik goitik behera,jakin zezan momentua iritsi zela.
Eta emeki emeki solasean hasi ginen,konfiantzan sartzeko gisan eta laurden baten buruan edo,ordulari nardagarri haren ordu makurra berriro xumeki aipatu nion.Atzean neukazkin Oskarbiko lagunak irriz hasi ziren ere.
-“Ez al duzu uste beharko genuela ordu zuzena ezarri?Ez baitakigu zer ordutan bizi garen eta arazo haundiak sortzen digu tenorea ez jakiteak,ez duzu uste?
Mattinek deus ez zuen jakin nahi eta berriz ere gidaria etorriko zitzaiola esan zuen deplauki.
-Ezetz!Aski gaizki pasatu zuela orain aste bete eta Rodolfo hasarretuko zitzaiola.
Nik ezetz,ez geniola ezer esango eta ez zela konturatuko ere.
Bainan berriz ere ezetz zion!
Momentu baten buruan gaia berriz mahai gainera atera genuen,behin Koxek,bestean nik,esanez gero ere eta autobusa uzterakoan hirurak eta hogoieko ordu hura berriz ezarriko genuela eta haien autobus sortzearen keinua hor ukanen zutela betiko ere eta gainera Uruguayko Salton egin ziguten opari pollita on litekeela gidariei oparitzea ,eta leku hoberena,zalantzarik gabe aintzineko hura zela...Azkenean gure Mattin konbentzitu genuen.…eta emeki emeki,gure harriduraz,ez geniezaiola gidariari deus esan ...
Mattin ez beste,heldu zenaz denak ohartzen ginen. Isil isilik erlojuari hurbildu zitzaion,bere brikotresnak eskutan eta gure irri gordeen artean.Bisak edo tornilloak laxatu zituen, kristala atera eta horratzak deslotu zituen eta tresna haren gorputza desmuntatzen hasi zenean gure jukutria martxan ezarri zen.Keinu arin batez nere zapata eskailetik behiti arinki bota nion Rodolfori,ulertuko zuenezko zalantza osoan,astebete pasatu bait zen lehenbiziko irriune hartatik.
Mattinek bitartean Uruguayeko mapa jadanik erdi ezarririk zeukan.Gure itxaropena berehala bete zen gure Rodolforen urratsak aditu genituenean,adineko gizon haren jolas egiteko gogoa baieztatu genuenean.
Barnebide haren erditik,zutik,bere boz ozenez bizkarrez zegoen Mattini oihu egin zion”:-Oiga Usted,que le dije el otro dia,no le dije que no tocara ese reloj?”-Zer esan nizun joan den egunean,erloia ez ikutzeko,ezta?
Mattin gaixoak abotsa entzun orduko lana uzi eta itzuli gabe,geldi geldirik,tente potente gelditu zen,isil isilik,gainera zer etortzen zitzaion pentsatuz.
-“No me oye,señor,esan zion”-“Ez nauzu entzuten hala?berriz ere serioski gidariak.
Mattin itzuli zenean aste bete lehenago ezarri zuen aurpegi harrapatuaren irudi bera erakutsi zigun,bi hitz ulergaitz mihi motzez murdukatuz.
-“Pero si ya lo pondré bien”,-lasai egoteko ongi ezarriko zuela gero…
-« Ni bien ni leches !Deje ese reloj en paz !”Uzteko erlojua bakean erantzun zion-“Ademas el mapa de Uruguay ,si nosotros somos Argentinos.!!!Gainera Uruguayeko mapa!Gu Argentinarrak gara!!
Berriro aurrerantz itzuli eta mututurik hirurak eta hogeitan ipini zuen ,dena bere lekuan eman zuen eta atxeman- atxemana bere lekura abiatu zen,begirada zorrotzak guri eta batez ere neri botatuz.Berak bazekien zerbait aipatu geniola eta gidaria ez zela harat agertu izpiritu sainduaren ekintzaz.
-“Salauds!”,-“Aluak”gure aintzinean pasatu zenean esan zigun.
Gure desenkusek ez zuten ezertarako balio izan,gu ez ginela,ez ginuela ezer egin,deustarako ez ginela hortan…..guzi horiek hutsean gelditu ziren eta Mattini inork ez zion burutik gehiago kenduko gure eta batez ere nire gauza zela.Hala ere laster pasatu zitzaion eta hain lagunak izan ginen.Beste batzukin aldiz,horren laguna ez zen izan , irriz ikusi baitzituen eta Alexekin hasarrea pixka bat gehiago iraun zion,bainan ez luzarako.
Bidaiaren azkenean,Rodolfo utzi genuenean sekulan ez zuela ixtorio hori ahantziko aitortu zigun.Bitartean Mattin gidariaren besaulkian eserita zegoen ea leku hartatik goitian gertatzen zena ikus zitaikeen,izpillu baten bidez Rodolfok dena ikus zezakeela esan
baikenion.Haurrak!zinez haurrak! Xubiltz
Haurrak!Zinez haurrak!