28 Pedro Maria Irurzun- oroitzirriak

Pedro Maria Irurzun

 

 

Nere amaren familia arras heteroklitoa izan da.Nere aitonamonak oinarritzat hartuko ditut desberdintasun haundi horiek erakuts ditzadan Jadanik esan dudan bezala,.

alde batetik ,aitona Pericoren jatorria gipuzkoarra zen,hain zuzen Tolosarra, Laskibartarra.

Bere aita ere bertakoa eta aspaldiko bertako jatorrizkoak Bere ama Andoain Soravillakoa,Larreta izenekoa,jende bitxia omen zen .Azelainen bizi zirenak eta batez ere etxearen azken egoilea,Juan Larreta osaba.Mila ixtoria bazituen,Amatxik kondatzen zizkidanak hala nola behin,kañoi bat etxean sartu zuela eta hortarako teilatua goratu behar izan behar zuela,bainan ez da hor bukatzen ,urte batzuen buruan kañoiaz aspertu omen zen eta berriz teilatua goratu artilleriko pieza izugarri hura etxetik atera zezan.Hirurogoi urteetan asiatiko bat etxera ekarri zuen, « jiu jitsu »arte martziala ikasi behar zuela bururatu

baitzitzaion eta vietnamita hura urte luzaz berarekin bizi izan zen arte martzialak erakats ziezaion.Amatxik beti esan dit burutik sano ez zegoela bainan baten bat normatik ateratzen denean hain erreski halakorik esaten baitira ez niola kasu handirik egiten..Hala ere jauntxoak ziren,Azelain jauregi motako etxe bat baitzen. Pentsa orain,bi mila garren urtean ,ziganteak eta buruhaundiak Andoainen egin dituztela eta ,haien artean Azelaingo jauna eta anderea,osaba Juan eta birramona,Victoria Larreta agertzen omen dira….

Amaren aitaren senideen aldeko ixtorioa hor bukatzen zait besterik ezagutzen ez dudalako bainan bere amarena aipatu baino lehen esan behar dut gipuzkoar guzti horiek arras abertzaleak zirela,batez ere nere aitona ,EAJko diputatua izan zena eta bere ani arreba guziak abertzaletasuneko lehen urratsak hurbil hurbiletik bizi izan zituztenak, ondoriotzat atzerria irabazi baitzuten ni lapurtarra bilakatuz.

Amaren amaren familia aldiz,arras desberdina.Amona Irurzun Gortari abizenetakoa neukan, Maria Josefa, Laskibartar Perikorekin ezkondu zena beraz. Gainerako guztiak Iruñean bizi ziren eta gerla zibilaren inguruko urteetan hiri paregabe horretan bizitzea debaldetakoa ez zen :Edo ezin gehiago abertzalea edo jin berria zen egoera faxistan buruz behera sartutak. Pentsa,Pedro Miguel osaba,amonaren anaia, « dibisio azul » delako hartan sartuta,gaistoa bezain antieuskalduna,bere arrebarekin hasarretuta. Beste anai arrebak ere,egoera berrian leporaino sartuta.

Irurzun abizeneko senide guzti horiek haien amarenganik Gortari abizena zeukaten eta beren artean nere amonaren ama,Maria Gortari,txikitan asko maite izan dudanaren Miguel osabaren arreba,Nafarroako diputazioko presidentea izan zena eta berak ongi erakusten ditu familiaren joan etorriak,.

Urteak pasa eta iragan,gerla bukatu,berrogeita hamar urte frankismoaren pean bizi eta hura ere desagertu.

2005ko irailan,Miguelek ihes egitearen berrogoita hamargarren urtemuga hurbil egonez,eta Irurzun familia arras galduta edukiz,behin,margolaria izateagatik Nafarroako museoan erakusketa baten inauguraziora gonbidatzen naute eta erakuslea ,orai urte batzuk hildako argazkilari bat ,Pedro Mari Irurzun izenekoa.

Nahiz eta,konbidapenak jaso arren, halako erakusketetako zabaltzetara inoiz ez agertu, hontakora hurbildu behar nintzaiela pentsatu nuen,argazkiak ikusteko bainan gehiago, ea familikoa neukan Pedro Mari hori. Hastapenean iragarkiaren titulua gaizki irakurri

baitnuen,Pedro Miguel, dibisio urdinean egon zen haren argazkiak zitezkeela pentsatu nuen,nahiz eta zaila izan ,hura okerra baitzen eta begi bakar batekin argazkiak ateratzeko zaila izango zuela pentsatuz.Bainan argazkien urteak ,1937-1958 bitartekoak izanez ,hura izan zitekeela arras uste izan nuen,egitaraua hobekiago irakurri arte eta Pedro Mari zela oharturik.

Areto hartan sartu nintzenean ez nuen inor ezagutu,han zeuden berrehun pertsonen artean inor,lehen begiradan bederen.Ezagutzen ditudan nere bigarren lehengusuen txeka egon nintzen bainan debaldetan. Artista hori gure familiakoa ote zen? Ez nekien,bainan argazkien gaiek susmo txiki bat eman zidaten :Batean,Gortari andre baten argazkia,bestean Aranzadi familikoenak,Iruñako lehen abertzaleak izan zirenak eta nere ohiko familiaren adiskideak.Pello Baleztena,amatxiri hainbeste aldiz entzun nion izena, han zagerian ere eta beste pertsonai batzuk,pilotariz,segalariz,arrantzalez….orduan abertzaletasunak goraipatzen zituen lanbide eta pertsonaiak.Argazkiak,Arrue,Arteta,Zubiaurre edo Telletxea margolarien kuadroetan agertzen diren goraipamen idurikoak baitziren eta susmo guzti horiek senidea zela ereman ninduten eta etsitu nintzen ,bainan areto hartan inor ezagunik.

Azkenean Nafarroako museoko ohiko zuzendaria,arras ezaguna dudan Zubiaur jauna han urrunean ikusi nuen ,jende zahar batzuekin hizketan,eta hari galdegin behar niola erabaki nuen.Hurbildu nintzaien bainan ausartu gabeko itzuli mitzulitan hasi nintzen,berak ni ikusi arte.

-« Hombre Xubelet,que tal por aquì ? »Erdalduna baita gizona.

-« Kaixo Zubiaur,zer moduz »…Eta pixka bat bazterrera harturik galdegin nion : « Aizu, argazkilariaren seniderik ba ote dagoen hemen nahi nuke jakin,ni ere Irurzun naizelako eta ea familikoa garen aztertu nahi nuke . »

-« Begira Xabier alargunarekin ari naiz hizketan ,aurkeztuko zaitut »

-« Mirar,os presento a un pintor Xubelet ,del Baztan,que dice que tambien es Irurzun. »

-« Irurzun ?Eta nola hori bada ? »galdetu zidan alargunak

-« Ba, ni Maria Josefaren biloba naiz »,ate onean jotzen banuen ez jakinez.

-« Maria Josefarena ?Orduan zu Maiteren semea izango zara ezta ? »

Harriturik ginauden,ni hain laster nor nintzen berak jakiteagatik eta jendakiak aurkitzeagatik eta bera ,zulo beltzetik sortutako senidetarik bat agertzeagatik,berrogoita hamar urte berririk izan gabeko adar galduaren senidea.

-« Ongi oroitzen naiz nola zure ahizpa txikiak hil zirenean egin zituen hormengatik ezin lurperatu zituztela eta egun batzuk izotzez betetako kaxa berezi batzutan gorputzak atxiki zituztela kanposantura ereman baino lehen.Eta izotza hura guri Iruñetik ekar genezan eskatu ziguten. »

Harriturik nengoen,ezagutzen ez nuen ixtorio bat kondatzen ari zitzaidan orai minutu bat ezagutzen ez nuen izeba batek,eta zer ixtorioa,1958ean sortu ta berehala nere bi arrebatxoak hil zirenekoa,sinesgaitza benetan,nere amak horretan bizia galdu zuela ere, nik bost urte nituelarik.Bera ongi oroitzen zela beste arrebatxo bat galdu nuela ere baldintza beretan bi urte lehenago eta jendeen artean berriro aipatu zuen.

Bihotzezko besarkada luze batean elkar tinkatu ginen, eta erdi negarrez ,inguruan zeuden beste jendakiak deitu zituen.haien artean Maria Eugenia,aspalditik ezagutzen nuen lehengusina,berehala ezagutu ninduena.

-« Kaixo Xabier,zer ilusioa,hainbeste urte ikusi gabe….. »

Momentu gozo bezain berezia pasatu nuen.elkarren artean zuzenbideak gurutzatu genituen eta nik urrian neukan erakusketara gonbidatu nituen.Agian etorriko diren.

Zer diren kasualitateaketa bizian nola gurutzatzen ahal diren patuak.

 

Pedro Mariren erakusketan jende ugari zegoen,Iruñeko jauntxo sozial politikoak ere,gaurko Nafarroan gustora mugitzen ari diren jende arimagalduak,bainan hiru gauzak bihotzean ximikoa egin zidaten :Lehena senide berriak aurkitzea,bigarrena Pedro Mari argazkilari artista paregabekoa zela ikustea eta hirugarrena nere amonaren familiako abertzale bakarra ez nintzenez jakitea , Pedro Marirenak denak hala baitziren.

Milesker Zubiaur jaunari eta gomita igorri zidatenei

 

Xubiltz