27 Miguel Gortari- oroitzirriak

Miguel Gortari

 

Pedus es ventus que transite por el intestino cularum,partem merdosa.Taliquando facis Fa..,taliquando facis Fu…Taliquando tarrat,taliquando turrut.

Hori zen Osaba Miguelek deklamatzen maite zuen gehiena, kaka,pixa,puzkerra,eta eskatologian sarturik zeuden gauza guztiak gustatzen baitzitzaizkion eta horretan ,haur baten pare, adineko osaba maitagarria pozik zegoen. Iruñean hala ikusten balute….

Nik ez dakit nundik ateratzen zituen kontatzen eta asmatzen zituen guztiak ,puzkerraren definizio hori bezala,nun ikasia zuen,nola buruan atxiki izan ahal zuen hainbeste urtez eta geroztik familia guztiari transmititu,inork ez baitu hura inoiz ahantzi,nik lehena.

Miguel noenahi ez zen ,Nafarroako diputazioneko presidentea,Opus Deiko unibertsitatearen eraikitzaile ospetsua,gerlaren ondoko urteetan Nafarroako frankisten arteko pertsonaia berezia bezain garrantzitsua. Argentinatik nazionalek behar zuten haragi guziaren arduradun bakarra izan baitzen ,eta beste hainbeste gauzena ere.….Bainan hala ere, Osaba Miguel maitagarria zen .

Miguel Gortari Errea zeukan izena,Gortari nere amaren aldeko amatxiren amaren abizen berekoa,bere anaia baitzen.Nahiz eta senidetasuna arras urrunekoa iduri,ezin hurbilekoak ginen,bai izaitez,elkar maiz ikusten genuelako,bai bihotzez,biziki elkar maite genuelako.

Ama ,haurra nintzenean, hil zitzaidanaren desgrazia haundiaren aurrean,familian suerte bat ukan nuen,denek,penaz edo bihotz hunkiduraz, besteak baino gehiago maite izan nindutela eta Xabier beti izan dela senideetan haur kuttunena,batez ere Osaba Miguelerentzat .

 

Coan coan cooaire la tupi tupinaire,

coan coan coaire

coan coan coaire.

Coan coan coaire la tupi tupinaire

coan coan coaire macafù.

Macacafu,macacafu margal,

txibirin txibirin con guey.

Si te gusta comer la tomà

Si te gusta comer la pemen

Si te gusta comer alcachofafa

chibirin chibirin con guey.

Coan coan,coaire la tupi tupinaire.......

 

Hala ziren Miguelen kantuak eta esanak,gogoan txikitik atxikitzen ditugunak Nundik zekarzkien ez dakit,behar bada Guineatik, espainolena zen lurralde horretan negozioak egiten egona baitzen ere.

Familitik kanpo hain serio zuten gizon politikoa gurekin pailaso hutsa bihurtzen zen,eskatologiko ixtorioak eta ipuinak kontatzen zizkigun gizon zahar maitagarria.

Gisakoa zen,bihotz onekoa.

 

Ai bere politikazko lagun dotoreek familian ikusi eta ezagutu izan balute !Batzutan puzkerka edo pokerka,beste batzutan kadiran lo zurrunkaka,gehienetan Izeba Baleri bere emazte preziosa eta elegantea nardaraztzen,ixtorio zikintsuak kontatzen,irri ozenak jaurtitzen eta nola ez eta beti Baleri probokatzegatik hitz potolo xamarrak jalgitzen.Guretzat gizon lilluragarria,igandeetan bihotz zabalik espero genuena.Ainitz maite genuen,egiten zuenarendako bainan ere senideekin ongi portatu zelako,batez ere gerla denboran eta hori senideen artean ahazten ez den gauza da.

Hogeita hamaseiean Miguelek bazekien uztailaren 18an Espainiako gerla hasiko zela eta Francok Errepublikaren aurka altxatzeko xedea bazuela. Bere kargu politikoek halako konfidantzetan sartzen

baitzuten.Bere iloba,nere amona,Tolosan bizi zen eta uztaileko egun horietan bere Iruñeko ahizpa Mercedes urtero bere etxera konbidatu zuen .Iruñean Miguelek jakin zuenean zuzenki biharamunean, uztailaren hamazortzi hartan, Frankoren altxamendua derrigorrez hasten zela eta nere aitona harrapatzera etorriko zirela, Baztanetik,Gabriel Garmendia taxista laguna Tolosara bidali Mercedes bere ilobaren bila eta nere Aitona Perikori eta bere emazteari,Maria Josefa amonari,berehala ihes egin zezaten biharamunean gerla hasten zela eta. Aitatxi Periko EAJko diputatua zen orduan eta euskal abertzaletasunaren oinarri eta sustatzaileetatik bat.

Osaba Migueli esker ihes egin zuten,gerla benetan hasi zelako eta izeba Mercedes Iruiñera itzuli zen bere senar frankistaren ondoan egotera. Hala zen Miguel Gortari.Azken finean ni lapurtarra bilakatu ninduena. Ahanztezina !

 

 

Xubiltz