23 Sansi eta Landa- oroitzirriak

Sansi ta Landa

 

Baztanera orain dela hogeita hamar urte hurbiltzen zena laster ezagutzen zituen Sansi ta Landa,Elizondoko parrandero handienak.Biak bakarrik,beti bakarrik.Bat,Sansi,Elizondoko famili ezagun baten hirugarren semea,anaien arteko garage tallerrean lan egiten zuena,denek ezagutzen duten Sansiñena garageko semea.Txikitxoa,umoretsua,grazia ikaragarria zeukana,ausarta,ironikoa,neskak maite zituena,txikiteroa eta betirako donadoa,solteroa.Bigarrena,Landa ,bere laguna baino zaharragoa,herriko farmazia batean aspalditik lan egiten zuena, orain jubilatua dagoena,isil-isila,serioa,bainan beti Sansiren broma bat segitzeko beti prest zegoena eta txikitero ardozale amorratua.Beren laneko nagusiek inoiz ez zuten lortu astelehenetan lanera agertaraztea,nahiz eta urte luzaz ozenki esan.Azkenean etsitu ziren eta igandearen ondoko egunetan etxean gelditzeko baimena lortu zuen.

Baztan guziak horien abenturak ezagutzen zituen,egunekoak nola gauekoak,asteburutan goizetik arratsera herriz herri eta tabernaz taberna ibiltzen baitziren,bromaka,irrika eta nola ez,tragoka.

Hainbeste ixtorio bizi izan dituzte gehiegi izango litzatekeela hemen denak kontatzea,ez ezagutzeagatik alde batetik,eta egiazki sobera izango liratekeelako.Asteburu oro istorio berri bat,eta ez nolanahikoa,ez,ez,herritar guztien gogoan zizelkaturik gelditzen ziren horietakoak.

Orain,kontatzea merexi duten bi bitxikeri bururatzen zaizkit et hor doaz :Larunbata eta igande guztietan modu horretan ibiltzeak bortxaz poliziarekin xelebrekerietan sartzen zituen .

Behin, Elizondotik Erratzura abiatu ziren,autoestopez beti bezala,eta han Salaberrian gosaldu ondotik,beste taberna guztietatik pasatu ziren Sidrerian bukatzeko,Martin eta Begoñaren ostatuan.Handik herriko ostatura bazkaltzera eta itzuli-mitzulika azkenean arrats aldera berriro Sidrerian bukatu,aski berotutak.Jendeari atsegin zitzaion haien herrian agertzea eta tabernetan haien inguruan irriz eta mirriz egotea, bikote xelebre harekin trago luze batzuk egiten.

Egun hartan hamar pertsona edo bildu ziren mostradorearen inguruan,herriko zoinbat gizon,bertako komisariatik etorritako bi polizia « sekreta  » gu gazteak eta oroitzen ez naizen beste baten bat.Jadanik berandu egin zen eta neguko bide ilunetan ibiltzea ez zuten gostuko.Denen artean solasean aritzen ari ginelarik,Sansiri ideia argitsu bat bururatu zitzaion,Landak berehala hartu zuena eta segitzeko prest zegoena,erderaz noski.

-« Aizu Landa kotxea hartu beharko dugu etxera joateko,berandu baita. »

-« Lasai lagun,oraindik badugu denbora goazen beste baso bat hartzera. »

-« Ez,ez berandu dela eta kotxea hartu behar dugu ».

-« Begira Sansi orain zu zauden moduan ez duzu kotxerik eramaten ahal etxeraino ».Herriko gizonen ezpainen artean irri maltzur batzuk agertzen hasi ziren.

-« Baietz,ez dut arazorik,zenbat aldiz ez dugu kotxea hartu baldintza beretan,esan eh ?Zenbat aldiz eh? »

Eta bi poliziak harriturik….

-« Bai bainan gaur beste egunetan baino mozkorrago zaude eta ..utzi,hobe dugu oinez joatea. »

-Ezetz mutil,kotxea atean dugu eta ez dugu hemen utziko ez ?Martin,atera beste ardo batzuk !

-« Sansi !esan zion Landak oihuka,ezazula gehiago edan otoi. »

Beste trago bat atera zuten ,eta beste bat eta beste ordu bat iragan zen,autoa baietz,autoa ezetz.Azkenean berriro tinko hasi ziren :

-« Ala,goazen etxera,gidatzeko ongi nagoela. »

-« Ezetz,ezin duzula halako baldintzetan gidatu,ezetz ! »

 

Eta azkenean aski kostata bainan lortu zuten nahi zutena,hastapenetik Sansik pentsatu zuena eta besteak kusian segitu zuena :Bi poliziek elkar hizketan parte hartzea .

-« Oiga,este señor tiene toda la razon,Vd no està en condiciones de llevar el coche,asi que no beba mas y haga el favor de hacerle caso  ».esan zuen polizietatik batek.-Baldintza horietan berebilik ez hartzeko.

-Zer txorradak dira horiek,nik kotxea hartuko dut eta kitto »

-Mire señor a donde van Ustedes ?-Begira jaunak,noraino joaten zarete?

-“Pues a Elizondo”, Elizondo zazpi kilometrotara baitzegoen.

-« Bueno pues ya les llevo yo y mañana vienen a buscar el coche »-Nik eramanen zaituztet eta bihar otoaren bila heldu zarete,ados ?

Baietz,ezetz,oihuka eta jendea irriz.Azkenean tabernatik atera eta poliziaren kotxean sartu Elizondora eraman zitzaten.

Hogei minuten buruan, poliziak berriro tabernan agertu ziren eta hizketan hasi,ez zituela mozkorturik bakarrik joaten uzten ahal ,istripu bat izan zezaketeela,hobe zutela bihar arte auto bertan uztea eta halako….

Eta batek esan zion : “ Bainan horiek autorik ez dute !”

Taberna irri isilez bete zen, irri egiteko aroak ez baitziren,Franco,diktadura eta…

-« Como que no tienen coche ? Si lo tienen aparcado ahi afuera ! »-Nola ez dutela berebilik ?Kanpoan omen daukate,ez?

-Poliziak han gertatu zena gezur galanta bat baizik ez zela ohartu orduko,herritarrak banan banan lekutzen hasi ziren.

Bi poliziek ez zuen sinisten ahal ixtorio bitxi hori burutik buztanera asmatu zutela,xede bakar batekin,Elizondoraino ereman zitzaten.Hogoita hamar urteren buruan oraino ixtori hori kontatzen da,Erratzun,Elizondon eta Baztan guztian.Txalo !

 

Bigarrenak ere galtzerik ez du eta nahiz eta gertatu zena ez ikusi pertsonalki gau batez egin zutena hain irringarria izanez,izenik ez dauka.

Egun horretan ere herri batetik itzultzen ziren bainan hontakoan Sansik garajetik hartu zuen kotxe batean .Hori diote bederen,tallerretik noizean behin bezero baten autoa hartu eta parrandetarako erabiltzen zutela.Dena den, egun hartan moxkor-moxkorturik etxerat itzultzen ziren,polliki-polliki,Sansi gidari.

Baztanen alkoholemia kontrolak aspalditik hasi ziren eta guardia zibilak beti leku berdinetan egiten zituzten,gaur bezelaxe, baztandar guztien jakinean noski.Denei erreza egiten baitzaie bidexka bat hartzea eta kontroletatik aise ihes egitea .Bainan egun horretan ihesirik ez zen izan.Sansi emeki emeki eta Elbeteko maldaxka jesten ari zen autoa gidatzen ari zelarik,urrundik kontrola ikusi zuen eta kotxea bat-batean gelditu zuen.Kontrolatik hogeita hamar metro batetara zeudelarik eta gau beltz harek izkutatzen zituelarik,aurreko jarlekutik atera eta isil-isilik atzekoetan eseri ziren,aintzineko atea irekita utzirik.

Pentsa zibilen erreakzionea,bat-batekoa,harat hurbiltzea noski.Haien iduriko kontrolatik ihes egiteko asmoa zerakusken auto susmagarri hari hurbiltzea,ilunpetan geldirik baitzegoen, argiak pizturik,bide erdian gelditurik..

Polliki-polliki bi guardia armatu haiek hurbiltzen hasi zitzaizkion eta kotxeraino bildurrez beterik iritsi zirenean gibeleko jarlekuetan bi gizon jarririk ikusi zituzten ,lasai- lasai haien zain.Berehala Elizondoko zibilek gure bi parrandazaleak ezagutu zituzten.

-“Bainan zer ari zarete hor,zuen bietatik nork gidatzen zuen ?“oihuka!

-“Gu?,bainan ez genuen gidatzen,ez dakit nun sartu den ere“, esan zuen Sansik ,-“kotxea gelditu eta pixa egitera atera da, hor nunbait egongo da!“

Bueno,bueno,gezurrik ez,nork gidatzen zuen?

Pixalaria noski ez zela agertu,gasolintegian zegoen kontroleraino ereman zituzten.Nori alkoholemi puzketa egin ez jakinez ,libre utzi zituzten,autoa han gelditu zen ,gidatzen ez zekitela esan omen baitzuten.

Zer okurrentzia ederra.Sansi eta Landarena. Txalo!

Xubiltz

-