16 gaueko argiak- Oroitziorriak

Gaueko argiak

 

 

Legintxo lagun berezia dut.Adiskidea.Batzutan ere lehengusutzat hartzen dut,urruneko senidetasuna elkarrekin baitugu.Gaueko argiak gogokoak ditugu,batez ere afalondokoak,ostatuetan dirdirka daudenak,kaleak argitzen dituztenak,ilargi eta izarrek erakusten dizkigutenak,eta barnean batzutan biok ditugunak.

Behin,noiz ez baitakit zuzen,nun aldiz bai,Baztanen, Oronozeko bidean,argi guzi horietatik ihes egin nahiz,etxeraino ereman behar nuela eta,Elizondotik Mugairerako bidea hartu genuen.Goizeko hirurak hurbil ziren.Solas bizitan ginauden, afarian edan genuen ardo on haren eraginez zalantzarik gabe.Iruritako maldara iritsi ginenean ,bizkar konkor hura igaro eta beherantza jo genuen,emeki emeki inor ez zedin ohartu bidean gindoazela.Bat-batean nere ispiluan argi laranja bat ikusi nuen,nere atzean,maldaren goiko aldean eta gu ordokira ailegatzen ari.Polizia!Pentsatu nuen.

Ba-batean,bi aukera piztu zitzaizkidan,bata, polliki polliki joatea deus pasa ez balitz bezala eta gure aldera iristean gu pasatzen uztea,edo bigarrena autoa tximista bizian ezartzea eta handik lehenbailehen lekutzea,polizia bertan utzirik.Eta argiak mirailan jarraitzen zuen.Eta nere martxa ahuldurik alkoholemia kontrola egiten balit.Ainitz edan ez genuen bainan aski lege berria hausteko .Gure arteko aldea ahal bezain ongi kalkulatuz eta haietatik ihes egiteko asmotan, motorrari lehiatze azkar bat eman nion eta laster ehunta hogeieko abiaduran jarri ginen.

Legintxo harriturik zegoen,ez baitzuen deus ulertzen,argia ez bait zuen ikusi ere.

-“Polizia!”,berriro esan nion.

-Bainan zer ari haiz,erotu ote haiz?

Isilik egon zedin esan nion,polizia gibelean ginuela eta handik ihes egin behar genuela,alkoholemia kontrolarik mementu horietan behar ez genuelako.Bide zuzen haren azken zatiko partera heldu ginelarik,argia oraino han zegoen,gero eta urrutiago halere.

Ezkerreko bira hartu eta laranja nardagarri hura begi aintzinetatik galdu nuen.Arraiozeraino abiatu,beste hainbeste zuzen eta biretan aritu Mugaireko gurutzera iritsi arte.

Iduriz,aldekatu genituen.Badaezpada ere,bere etxera eramaten duen Iruñeko bidea harturik , lehia berdinean jarraitu nuen gure helbururaino ailegatu arte. Legintxo eri zegoen,ezin txoratuagorik eta oka botatzeko gogo haundiz.Azken eskuineko maldan ibilera azkarrean sartu ginelarik,nere martxa apaldu nuen polizirik gehiago ez zela gure gibelean ikusirik.Osoki aldekatu genuen eta harro harro nengoen balizko kontrol batetik ihes egiteagatik.

-Bainan zer gertatu da?luzatu zidan Legintxok,txuri-txuria,iziturik eta gaisorik.

-Ez duk ikusi poliziaren autorik?Hi,beti bezala,ez baituk gidatzen ez haiz batere ohartzen.Harrapatzen bagaituzte,egiten gaituk,beno,ni,ni bainaiz gidaria.Hiri berdin zaik,betikoa.Azken aldiz etxerat ekartzen hauala,nik ez diat irrisku gehiagorik hartu nahi.Azken aldia benetan.

Isil-isilik,berebilatik atera zitzaidan eta hitzerditan agur xume bat esan zidan.Bihar arte.

 

Nik orain itzulia buruan neukan,polizia hura han egon behar baitzen.Emeki emeki beherantz jo nuen eta bide nagusiraino iritsi.Ezker alderantz jarraitu eta Mugaireko gurutzeraino ailegatu arazorik gabe.Han eskuin alderantz hartu eta nere bidea zuzen segitu.Ez zen inor.

Zoin ez zen izan nere harridura,nere parez pare traktore bat ikusi nuelarik,argi laranja biraka eta guzi,emeki nere aurrean zetorrena,ondotik pasa zitzaidana eta orain izpiluan berriro neukana.Dudarik gabe hori zen lehenago ukan nuen dirdira bera,oraintxe mirailan berriro nuena,poliziaren auto ilun bat zirudiena.Irriz hasi nintzen,pozik,guardia zibilarik ez zegoelako bainan ere egoerak irria parrastan ateratzen zidalako.Etxeraino abiatu nintzen eta arazorik gabe Arraiozeraino iritsi.

 

 

 

Bi urte pasa izan ziren eta Legintxo ez nuen gehiago etxerat eremaiten,nere etxean lo egin zezan edo gehienetan zegien bezala ,taxi bat hartzen zuen.

Behin elkarrekin Antxitonea trinketean afaldu ginuelarik eta berriz ere ardo ona edan genuelarik ere,Legintxok etxerat eraman nezan eskatu zidan.Nik ezetz erantzun nion,zerbait edan genuela eta ezetz. Elizondoko leku hartatik auzabide batetik igaroz,bere Lekarozeko etxe berriraino errezki irits daitekeela,bide nagusitik pasatu gabe eta hura berehala bururatu zitzaion.

Nola ezezkorik eman,nere argudio guztiak bat-batean erori baitziren eta baietz esan nion.

Gaueko hamekak ziren behar bada eta orgabide ilun hartatik eramatea deliberatu nuen.

 

Erotetxearen paretik solas bizitan igaro ginen .Bidea huts hutsik zegoen eta ez ginuen inor ikusi, are gehiago zorotegiko ate inguruan,inor ere ez barneko baratzean.

Zuhaitzen artetik,”Piezas”izeneko bidexka hartan sartu ginenean ele bizietan segitzen genuen,keinuka eta builaka, beharbada ardoaren eraginez..Oihanazpiko bidea eskertzekoa zen eta auzabide horretan bagindoazin,umore onez.

Ni abiadura motelean nindoan,arbolen artean,bide harritsu horren gainean.Bat-batean,argi laranja bat ispiluan agertu zitzaidan bainan ez nion batere kasurik egin traktore bat zela ustez eta,halako bide batean besterik ez zitekeela pentsatuz.Solasetan segitzen genuen,arazorik gabe eta argi hura gero eta hurbilago genuen.Ez zitzaidan batere harritu bidexka hartan traktore bat izatea,gauza normala baitzen hura.

Bat-batean animaleko sirena baten asotsa entzun genuenean, eta Legintxoren oihuek errealitate gordinera erakarri ninduten

“-¡Para!Para!Para!”!Que nos pegan un tiro!,erderaz aritzen baiginen elkarrekin. “Gelditzeko!”

Guardia zibilaren 4x4 orlegia,argi laranja guztiak pizturik,gure atzean zetorren, sirena zorrotza tutuka .Ohartu orduko, guardia guziak mitralletekin kanpora jausi egin zuten,filmeetan bezala gure autoa inguratuz.Ikustekoa zen,bide ilun hura guztiz argiturik autoen argi txurien eraginez,argi laranja gogor harenez,sirena ezin ozenago martxan eta,guardia berde guztiak gure inguruan,armak gure aldera begira eta gu,autoan geldirik,leihoak itxirik ezker eskuinera begiratzen, iziturik.

“-¡¡Apartense del coche!!”oihu egin zuten:”Manos arriba!!!”Autotik urruntzeko,zioten oihuka

-“Tranquilos,tranquilos,”erantzun nion,motorra itzaliz eta berebilatik uzkur uzkurki ateratuz..

Geramatzan barne argi guziak itzali zitzaizkigun.Zalantzarik gabe.Han zagerizen argi bakarrak kanpokoak ziren,Land Rover bildurgarri harenak.

-“¡Documentación!y las manos encima del coche!!!!”Paperak eskatzen ziizkiguten eta...

-Nortasun agiria ematen ari nintzaion bitartean,Legintxo,kotxetik atera umil umila,guardia batengana abiatzen zela ohartu nintzen.

Hura ez zen batere alkoholemia kontrolezko geldialdia,UAR deitutako antiterrorista zibilena baizik.

-“Vd no sabe que cuando se ve una luz naranja giratoria hay que parar?”Oihuka neri.,ea argi laranja ikusterakoan gelditzera behartuta ginaudela ez nekienez.

Eta nik:”Pues no,yo pensaba que era un tractor y hasta que no he oido la sirena no he parado”,traktore bat zela uste nuela esan nion.

-“Un tractor?Usted està loco?El giratorio es de la polizia y de nadie mas!!!!”Oihuka berriro.

-“Pues de verdad que pensaba que era un tractor”,berriz ere ihardetsi nion nardatuko nituela jakinez ere.”Yo no veia girar la luz.”Artgia biratzen ez nuela ikusten esaten ari nintzaion.

Legintxo surrealista egoera hura ikusirik erdi irriz ari zen,orain dela bi urtekoa gogoratu baitzitzaion.

 

Guardia zibil haien lekua hartzen bagenu zer iduriko litzaigukeen biak pentsatzen ari ginen: Bi gizon,adinean sartutak, bohemio itxura zutenak,iparraldean 64 matrikulatutako berebil batean zebiltzanak,bide nagusitik kanpo zegoen oihan azpiko bidexka batean sartutak,bat frantses nazionalitatekoa beste espainolezkoa,Lapurdiko eta Iruñako residentzia zeukatena,gauez,gau ilunez Lekaroze eta Elizondoren arteko “Piezas”izeneko bidexka galduan:Etarrak!!!!

Guk ez genekien zer egin,isilik egon edo hitz egin.Land Roverreko bi guardiak gure nortasun agiriak begiratzen ari ziren, bitartean beste bik gurekin mintzatzen ari , filmetan gertatzen den bezala ,batek gaistoaren errola eginez besteak onarena zegien bitartean.

Batek eta niri,eztiki,ez ginela hala ibili behar halako bideetan,batez ere afalondoetan,hau ez zela alkohol kontrola eta bakean utziko gintuztela bainan zer egiten genuen leku hartan jakin nahi zutela.Nik Legintxo bere etxera erematera nindoala errepikatzen nien .

Bestea aldiz builaka,giratorioak sortarazten zituen obligazioneak adierazten.

Ordu erdi bat baino gehiago han ginaudela segurki,ez aurrera ez atzera ,beti beretan,isunik eman gabe,alkoholemia hauntu gabe,deus egin gabe beren oihuak baizik entzuten.Eta beti berdinak:”Eskuak autoaren gainean!!!!Zer ari zarete hemen!!!!Ez zerate ETAkoak izango?????Denari ezetz genioen,Legintxo aspertu arte eta bat-batean nik ongi ulertu ez nuen zerbait hango agintariari esan .Bestea xuri-xuria gelditu zen..

Berriro errepikatu zion eta ozenki luzatu zion:”Oiga nos van ha dejar en paz?No hemos hecho nada y Ustedes lo saben,esto no es un control de alcoholemia asi que dejenos marchar ya,llevamos mas de media hora aqui.Haga el favor de llamar al...eta telefono zenbaki bat emaiten diola Eta deitzen ez zuela,noren zenbakia zenez jakin behar zuela.Eta Legintxok:.-Begira,guk ez dugu ezer egin,ordu bat hemen gaituzuela galdera berdinak egiten,zuek bide hontatik ibiltzea debekatuta daukazue eta gutxiago isunik ezartzeko dretxorik.Aski da .Deitu eta kitto!

Nerekin hitz egiten ari zena hango ikuspegiaz baztertu nahiez nerekin segitu zuen

-¿Ustedes han tomado algo no?Zerbait edan duzue,ezta?

-¿Por qué cree que pasamos por aquí,pues?- Zergaitik uste duzu hemendik pasatzen garen,erantzun nion irriz.

-¿Y dónde viven pues?Eta nun bizi zarete?

-Legintxo Lekarozen bizi zela erantzun nion eta ni Arizkunen.

Eta Baztango bide ilun bezain mehar batetan,gauerditan,Iruñean bizi den mamu zahar bat eta Iparraldekoa den beste pirata bat,...Bitxia,benetan bitxia.

Azkenean,telefono dei hari esker ,libro utzi gintuzten,alkohol kontrolik egin gabe.Libro,osoki libro.Galdera gehiagorik egin gabe.

Sekulan ez dut jakin noren telefonoa zen,Legintxok ez baitit inoiz zehastasunik eman horri buruz.

Nik zerbait luzatu nien:

-Aizue,nere lagun hau etxean utzi ondoren,bide berdinetik itzuliko naiz etxerat joateko,espero dut argi biratzailerik ez didazuela berriz piztuko ta ez nauzuela berriz geldituko ezta?

Lasai egoteko,traktorerik ibiltzeko tenorea ez zela hura esan zidaten,umorez,guk haien umore zikina aditu behar bagenu bezala.Motorrari indarra emanik handik lekutu ginen emeki emeki.

Eta hastapenetik eta nik traktore bat zela usteagatik tirokatzen bagintuzte?Inpunitate osoko egoera hartan edozoin gauza esan zezaketeen,armak genituela,komando bat ginela,edozein gezur.... edo.pentsa beren astokeria batengatik bizia kartzelan iragan genezakeela.

Aldi honetan egiazko poliziak ziren eta egiazko argiak ere.Agian ez ditut beste egun batean nahastuko traktoreak eta guardia zibilen Land Roverrak.Agian.

.

Xubiltz