10 Benat Taner- Oroitzirriak

Beñat Taner eta mendien mapa

 

Beñat Taner ,Erratzuko bordari baten izena zen,bere etxearena bederen.Izpegi aldeko bidean Untxide dagoen auzo horretan bizi zen .Mendian bizi diren guztiak bezala bazter guziak ongi ezagutzen zituen,hango bide eta bidexkak,argi eta itzalak,erreka ta ur jauziak,soro eta belaiak,oihan guztiak eta txarak...

Alemanen kontrako Bigarren Gerla Mundiala zela eta,Beñatek bere negozioak zegizkien,Baigorriko muga hain hurbil

baitzegoen eta sos pittat irabazteko kontrabandoa bide errezena zeukan.Ardiak ere bazituen eta egun frango soroetan zaintzen igarotzen zituen.Denetarik behar baitzen aro horretan bizitzeko,frankismoak suntsipen ikaragarria ekarri baitzuen.

 

Noizean behin alemanak menditik pasatzen zirenean bere etxean sartzen ziren,batez ere kapitaina bat,naturaleza hainbeste maite zuen horietako bat.Baigorriko eremuetatik aski hurbil zeukaten Beñaten borda eta gero eta gehiago hurbiltzen zitzaion ofizial hura,dena jakin nahiez,bereziki mendi guztien izenak.Eta behin,geografoa omen zela kontatu zion eta inguruko bazterrak ongi ezagutzea interesatzen zitzaiola mapa edo halako zerbait egiteko.Beñaten ezagutza zabal hartaz ohartu zenean,gizon hura balia lezakeela konturatu zen eta liburu bat egiteko xedea sartu zitzaion.Segurki hor atxeman zuen denbora pasatzeko manera hoberena , astean behin bederen Beñateko bordaraino berrien bila igotzen zelarik .Batzutan ere ardiak zaintzen ari zelarik hurbiltzen zitzaion hango paisaia eta izadi xoragarriaren aurrean orduak igarotzera.Hunen eta horren izenak jakin nahiez,mota guztietako galderak egiten zizkion eta gure Beñatek denen izenak ematen zizkion,zoko eta paraje txikiarenak,zekizkien guztiak, errekenak,mendienak,ibarrenak...mapa batean ager daitezkeen guztienak.Batek galderak,besteak erantzunak hain seko,eta hala, inguruen izen guztiak menderatu arte.Denak liburutto batean idazten zituen,berak egindako mendien marrazkien artean.Ez zitzaion ezer falta,zer zuhaitz mota hazten zen malda hartan,zenbat soro zegerizen oihanen artean,zer sasi mota zagerien hango txara urrunean..Den-dena.

Arras lagunak egin zirela zirudien,halako jendearekin egiten ahal den heinean behintzat.

 

Gerla bukatu zenean alemanak joan eta haien etxera itzuli ziren eta noski gure geografoa haien artean.Beñati gizon hura gogotik joan zitzaion eta arrunt ahantzi,alemanek egin zituzten sarraskiak aldiz ez.Bainan biziak bere bidea jarraitzen baitu,gure bordariak bere mendietan betiko bizian zeraman,noizean behin herrira etorriz, batez ere igandetako mezetara eta herriko ostatuan salda eta zonbait baso arno edatera.Betiko irriak,betiko solasak,igande guzietakoak.Bainan igande hartan,Beñatek gauza berriak kontatzeko bazituen.

Gerla denboran etorri zen ofizial aleman haren bisita jaso zuela , bereziki idatzi zuen liburua erakustera etorri zitzaiola.Bai Beñatek emandako informazio guziarekin,geografiazko liburu bat egin baitzuen,Baztan eta inguruko bazterrak zehazki adieraziz.

Liburu bikaina,argazki ta guzi.Marrazkiak ez ziren falta,eta izenak,leku guztietakoak,eta berriro izenak.Adierazpen ugari bazekarren ere,batez ere zuhaitzi buruzkoak.

 

Igande hartan irriak tabernan nagusitu ziren ,egiazko irriak,sakonak,irrifar ozenak. Lehen aldikotz Beñatek aitortzen zuela hastapen-hastapenetik eman zizkion izen guztiak faltsuak zirela,denak okerrak eta lekuko eskutartean zekarren alemanak oparitutako liburua.Gero eta far gehiago:Elorta mendiaren partez Harritxuriz erakusten zuen,Meakaren partez Legate edo Auzpe edo edozeinen ordez beste edozein.Adierazpen guziak okerrik zeuden,haritzak balira,pagoak agertu,Aranea erreka Zeberio bihurtu,Auzako harkaitzak,gorramendikoak bilakatu eta dena hala,pentsa mapa hura nola eginik zegoen.Eta ostatuan denak irriz lehertzen.Ez zen mendirik,ez errekarik ez bordarik bere izen zuzenarekin agertzen zenik ere ,dena aldrebes,dena okerrik,dudarik gabe ohargabean munduan egin den akats gehien dadukan geografiazko liburua.Eta denak irriz.Eta Beñatek:”Zer uste zuen zerri horrek, lagundu behar nuela edo…eta zinez liburua egin behar zuela jakin banu .”

Liburua alemanez idatzita zegoen eta haren lehen orrialdean,eskerrak emanez Beñaten izena,hizki haunditan idatzita.Zer irriak!

.Liburuarekin zer gertatu zen ez dakit,Beñati eman zion ale hura familian inork ez daki nun dagoen,Alemaniako geografizko museo nazionalean beharbada.

Gure bordaria bizirik ez da zehaztasun gehiagorik eman ditzan.

Dakidan bakarra ixtorioaren xelebrekeria da eta aski garbi erakusten du zozoena ez dela beti hala agertzen dena. Izorra hadi!

 

Xubiltz