Jean Pierre Elissalde
Galtza motxetan negarrez ikusten dut oraindik,hogoita hamar urteetan oihanez oihan ibili den mutiko azkar hori, zango fin bezain azkarreko itsas gizon hori, iduzkiaren indarrez beltzatutako ixterrak agerian zeuzkan mutiko astuna..Negarrez, kantatzen genuen aldiro, negarrez ,euskal musika aditzen zuen aldiro,negarrez euskara aditzen zuen aldiro,beti negarrez, ,gu ezagutu gintuenetik,negarrez.
Irudi batez ezagutu nuen, eta bere boza hartu nuen, euskaratu eta bere nortasunean urtu egin nintzen .
Bordalen ginauden, FR3 telebistako egoitzetan, St Pierre eta Mikeloneko ugarteetaz RFO, Radio France Outremer taldekoek egin zuten telesaio baten itzultzeko lanetan. Orain urtebete hango euskaldunetaz tele emankizuna egin zutenean, Jean Pierren irudiak hartu zituzten ere,hango kontseilari orokorrarenak eta beste hainbesteren euskal jatorrizko ugartiarrenak. .Tele emankizun hartan Bidarteko gizon bat agertzen zen ere,Etxeberri izeneko ekologista bat ere bai, pilota arduradunak ere bai eta denen boza harturik,frantsesez egindako tele emankizuna euskaratzen ari nintzen. Nesken bozak Maddik eta Odilek egiten zituzten eta han,gure lanari ahal bezain ongi loturik hain urrun bizi diren euskal jatorriko euskaldunen bizia aditzen ari ginen,haien esanak itzultzen eta nortasuna hain hurbiletik markatzen duen haien boza hartzen .
Jean Pierre Elissalde han ezagutu nuen,bere ixtorioa frantsesez aditu nuenean.Hura itzuli,kondatu eta betiko neure gogoan zizelkatu. Nola ahantzi bi txistuen artean kondatu zuen ixtorio ederra.Txistularia baitzen,ez tresna jolea baizik eta ezpainen arteko soinu jalgitzailea,txori baten pareko kantaria.
Jean Pierre,St Pierre ugartean sortu zen orain hogeita hamar bat urte eta tele saio hartan oihanzaina zela adierazten zuen, Euskal Herritik hain hurbil sentiarazten zituen oihan horien erdian eta itsasoak inguratzen zuen lur horien ertzean bizi zela zioen ere. Nahiz eta euskaraz ez jakin,bere burua ezin euskaldunago sentitzen zuela bihotz bihotzez esaten zuen .Euskal herrira inoiz ez zen etorri.
Bere euskaltasun sendoa adieraz zezan ixtorio txiki bat kondatu zuen eta nik ,dardarez,entzun,itzuli, euskaraz kontatu,eta inoiz ahaztu egin ez nuen.
Bere boz ozena ahal hurbiletik imitatuz , telebistarako kontatzen hasi nintzen :
Behin Normandiako itsasuntzi bat St Pierre ugartera hurbildu zitzaigularik,Baionako mariñel gazte bat ezagutu nuen eta ostatu batera trago batzuk egitera elkarrekin abiatu ginen.Bera ezagutzeko nuen interesa izugarria zen eta,nahiz eta nik sekulan akohol ttantta bat ez edan ,taberna hartan goizeko ordu ttipietaraino elgarrekin solasean egon ginen.Gure solas horien erdian Baionako gazte hark ea euskalduna nintzenez galdegin zidan eta nik noski baietz erantzun nion,Saint Pierreko euskalduna nintzela.
« Beraz ez zira egiazko euskalduna ! »luzatu zidan bere frantses doinutxu hartan,berak ere ez baitzekien euskaraz mintzatzen….
-« Ez naizela egiazkoa? »hots egin nion, harridurez josirik eta hasarre gorrian.
Ezetz,ez nintzela egiazko euskalduna errepikatu zidan,Saint Pierren bizi nintzela eta egiazkoa ez nintzela ere bai.
Une berean deplauki bihotzetik atera zitzaion ixtorio hura ,nere bizi guztian entzun dudan ederrenetarik bat izan zen:
-“Begira,hots egin zion,ez naizela egiazko euskalduna?Entzun ongi esan behar dizudana:Orain ehun urte Donibane Lohizuneko kaian zure aitatxi eta nerea Quebeceko San Lorenzo ibaiarantz zetorren barku haren gainera igotzeko zeudelarik,han sortu zen izugarrizko galernak itsasoa ikaragarri zuen higitu ,zerua goibeldu,ortotsek bazterrak izutu,tximisten argiek uhainak txuritu eta erauntsi gogorrek denak zipatu.
Ateratzeko ordua hurbiltzen ari zela eta, zure aitatxik,beldurrez beterik,izuturik eta kaka galtzetan eginik, han gelditzeko erabakia hartu zuen eta barkura ez zen igo.Nereak aldiz zurzubiaren gainean bere oin zipatutak ezarri eta barkuratu balentriaz beterik igo zen.Esan ezaidazu beraz orain nor den egiazko euskalduna,zu edo ni ?“
“Esan ba nor den egiazko euskalduna? “ ,asegurantziaz beteriko harroputzeriaz luzatu zion berriro.
Irudietan zagerien aurpegi hura,bere espresa moldea eta bere barneko odol beroa ez nituela inoiz ahantziko banekien bainan ez ,gertatu behar zitzaidana aldiz.
Bi urteren buruan Quebeceko Trois pistoles herrira kanta eta musika talde batekin joan behar ginuela eta ,Okzitaniako Tolosan hegazkina hartu, Montrealen lurreratu,Quebeketik barna, San Lorenzo ibaia zuzen zuzen jarraitu eta euskal etxe berri haren inaugurazionera azkenean iritsi ginen, Begiraleak taldea osatzen genuen hamar lagunek.
Bazterrak ezin ederragoak ziren ,batez ere ibaia eta hango portu ttikia. Euskal zentroko arduradunak ezagutu genituen,pilota lekua eta balearen erakustokia erakutsi zizkiguten .Gure egoitzetara eraman gintuzten,bertako familietan lo egiten baikinuen.Ni Joubert sofrologo ospetsu baten etxean nengoen. Berriro euskal etxe sozio kultural hartara itzuli ginen:
« Le Parc de l’aventure basque en Amérique » zuen izena.
Biharamunean kantatu behar genuelako,entsaiatzeko gela bat eskatu genuen eta zentroan dagoen ostatutik gora ematen zuen sala haundi batera ereman gintuzten ,hura izango
baikenuen gure aste osoko entsaio gela .Kantuz hasi orduko, goitibeherak hasi ziren ,salatik beheko ostatura eta tabernatik berriro langelara.Egia aitortzeko dena aintzinetik ongi prestaturik geneukan eta halako behar gehiagorik ez genuen. Beraz tabernarantzeko eskailak maiz hartzen hasi ginen eta bapatean halako bidaitxo batean, nere begi azpian zegoen txapeldun gazte hark itzatu ninduen.Galtza motxetan ,tabernan zut zutik zegoen hura dudarik gabe Jean Pierre Elissalde neukan,bi urte lehenago bere boza hartu nuen gazte hura.
Emeki emeki jeitsi nintzen ea bera zenez segurtatzeko asmotan eta hurbildu nintzaionean deplauki esan nion(frantsesez noski) :
-Zu Jean Pierre Elissalde zara ,ezta?
Harriduraz beterik ez ninduela ezagutzen luzatu zidan eta nik,emozioz josirik,nun eta nola ezagutu genuen elkar adierazi nion.Ez ninduen sinisten ahal.Harrigarria baitzen.
Biek hegazkina hartu genuen Quebeceko herrialde huntara etor gintezen,berak St Pierre ugartetik, nik Tolosatik,biek beraz,aireko bidea hartu ,eta biak elkarrekin topatu ,parez pare, euskaldunen arteko lehen biltzar hartan ,Euskal Herritik hamar mila kilometrotara zegoen Trois Pistoles herri kaxkar hartan,eta orain taberna hartan elkar begira lilluraturik.
Berriz ere telesaioa haren gorabeherak eman nizkion,nola euskaratu genuen,nola bere boza hartu nuen eta nola bere ixtorio ederra kondatu nuen.Zer erran ez zekien.Negarrez urtu zitzaidan,inoiz presuna heldu bat nigarrez ikusi dudan bezala,bihotzean hunkituta,benetan suntsituta.
Beste lagunak deitu nituen eta gure ipuina kontatu.jean Pierre gure ondotik ez zen gehiago mugitu.Han egon ginen bost egunak gurekin igaro zituen,negarrez eta negarrez . Negarrez, kantatzen genuenean,negarrez gaita entzuten zuenean eta negarrez bertsotan aritzen ginenean,bost egunak negarrez,bere biziko bost egun zoriontsuenak negarrez.
Geroztik igorri nizkion euskara ikasteko metodoei esker euskara ikasi zuela jakin nuen,bere oihanetan poz pozik txistuka segitzen zuela ere eta elkarrekin bizi izan genuen ixtorio miresgarri hura sekulan ez dugula ahantziko biek badakigu ere.
Xubiltz