Elkar begira
Insomnioaren bidean, iraganaren hautsak dira airatzen
Etxeko leihoan, izadiaren arima hasi da argitzen
Nor da bizi? Ni, ene laino sakonetatik legañez jalgitzen?
Bera, bere lanbro tinko eta xurietan itotzen?
Batek hitza hartzen, besteak hotsen artean, nahaski mintzatzen
Eta bitartean etxea lekuko, txapelgorri, begiak dirdirez ernatzen
Ontza baten pare, begira, nola oihana gizatzen
Inguruan, ihintzak bazterrak hezetzen.
Berinaren kontra, kopeta izerdi izoztuetan zait urtzen
Arnasa sakonez, lurratsez emeki dut hauspoz idortzen
Eta nere barneak kanpoari dio agur bat dantzatzen.