Poesía 2011 - 2012

EH ez da salgai

EH ez da salgai !

 

Lehen gauza bada ezpada ere, lehena
inor ez dadila etor neregana,
Titulu hori idazten dudanean diote dela hobena
Baina neretzat egun bai dela hoberena

eta atera nahi diat eztena.
Eta zu jaun epaile, ez ahantz dela eslogan ederrena
Hau ez da erakunde armatu kemena
edo diozun bezala, terroristena.

Harritzekoa bizi dugun pairamena
hitzak erabiltzeko behar omen baimena?
Horixe baita gure krimena
ukatea abertzale pentsamena
Eta zuek gu preso sartzeko antolamena
ez eukitzeagatik zuen abiamena
hauxe da zuen azken lormena
niri sartzea gorroto eta oldarmena.


Horrengatik doihukat: Nik justizia!

 

Nik justizia barneraino, ipurzulotik gustoa hartu arte
hala baita oilarraren kantua, apal, ilun, krestarik gabe.
Eta ni errotik zauritua nagoela agian oraino ez dakite.

Konar! Boz apalez aritzen haizen hi, Frantziaren izenean
hire kortea ondoan, aginteak eman nahi, poderea eskutan.
Alu zikina! Hire izena jakin nahi diat, hor jarririk hagoena, hor erdian
Denak hire menpe eta jende arme zuzenak legeen artean.
inork ez du entzun esan dukena, hor habil epaile irakurketan
aipatzen dituken gehienak izigarriak, dena gezurretan.
Frogak botatzen hasi haiz, Euskal ENA zutela etxean. Froga!
Nike zapatak eta Kechua paltoa, bakoitxak armarioan. Froga!
Garbi agertzen baitela banketxeak harturiko filmean. Froga!
Berrogoita hamar euro Angeluko kutxatik atera omen egun horretan. Froga!
eta iratzargailua norbaitek erosi berrogoita zortzitan. Froga!
Angelun bizi zela. Froga!
Dirua berriz atera eta berrogoita hamar berriz ere ostegunean. Froga!
Kaputxa batzuk erosi omen ziren aste hartan, berrogoita zazpitan. Froga!
Lagun txiki saltzaileak zioen abertzaleak zirela, jendarmerian. Froga!
eta bere amak ez ibiltzeko haiekin, musikan, karrikan. Froga!
Eta senideen berebila ikusi zutela egun horretan herrian. Froga!
BTS elektronikoa baduela,experta eztandatzekoetan. Froga!
Experta, nahiz eta bonbek ez dute eztanda egin hiru alditan. Froga!
Euskaraz mintzo direla. Froga!
Ikastolan izan direla. Froga!
Gazteengan eragina badutela.. Froga!
Presoen aldeko manifetan egon direla. Froga!
Errefuxiatu bati behin deitu ziotela. Froga!
Terroristak direla abertzaleak direlako. Bost urte!
Terroristak direla adiskideak direlako. Lau urte!
Justiziari nik, nik justizia ez dut maite
Frantzian hori da la justice et la liberté
Pito zikinak ! Gorrotoa diat betiko, hil arte.
Ai Harrapatzen bahaut karrikan jaun epaile
Ai Harrapatzen bahaut kalean prokuradore
Ai harrapatzen bahaut herrian Peio ttiki saltzaile
Kerru handiena diat jadanik ahoan prest, jakin ezazue.
horia, berdea, lodia, nazkatsuena, aurpegira botako dizuedana, erne!
Ene gorrotoa mazelan isuriko zaizue eta justizia Nik ée !
Nik polizia  ere doihukat

Nik polizia ! Ez dudalako maite

Nere aurka dagoelako, tente,

Kasko, matraka, ta armetan trebe

Beti errugabe haien tiro eta kolpe,

dena ustegabe.

Nik polizia! Ez dut maite ;

Nola esanen nuke ?

Putakume? Ez, ez irainik ez, grabe…

Sistemaren zutabe

Desager balitz hobe!

Gezurretan direlako trebe

Oro dute indarbide

Basurde! Hau iraina? Ez dut uste

Urde!

Pozoin suge

Eta nik hitzez Jo ta ke!

Nik polizia ez dut maite!

Ele merke

Esku letale

Hiltzaile

enkulé

Eraile

Gaizkile

Putaku mehe

Putase mehe

Jende arme

Nik ! polizia ez dut maite

Uniforme

Informe

Alanbre

Diktadore

Inbasore

Desastre

Komandante

Ignorante

Aginte

Ihaute

Kargatze

Lapurtze

Eta nere hitzak ez doaz debalde

Nik polizia! ez dutelako maite.

 

 

 


Eta orai zer duen honek Darwinekin ikusteko?
Baconen expresionismo hutsa! Francis askatzeko
Bere kaxa abtraktoaz oihuka libratzeko!