Poesía 2007 - 2010

Isilik!

-Zerbitzari, ardo bat otoi.
-Tori jauna
-Bainan zer ardo mota duk hau?
-Un Bordeaux monsieur, Prefiere un Rivera del Duero señor?
-Berdin zaidak, nik nahi diat minduta ez egotea eta ahal bada gure lurrekoa izatea.
-Bainan askoz hobeak dituzu horiek, kanpokoak, ardo kultura handikoak.
-Ados bainan nik nahiago ditiat hemengoak, arruntak eta merkeak.
Eta nik zer dabilen bere buruan oharturik: Pauvre type, paysan, bascoigne, edo, eta Nacionalista de mierda, atrasado mental, viva el mundo mundia!.
"Vive la grandeur et l'unité », eta nik isilik nere baitan : l'uniformité et le camembert.....qui pue.
« Viva España una grande libre", eta nik isilik gogoan : El GAL y los toros, mejor muertos entre aplausos
Eta agian, berriz ere, isiltzeagatik handien kulturetatik
Baztertuko naute
deslegalizatuko naute
Isilpena estetikoa dudalako
Eta nere buruaren maitasunetik besteak maite ditudalako
Maite behar nautelako, ni naizela aitortu beharko duteleko.
Eta inori ez salatu ardo on arrotza maite dudala nik ere, bainan nerea baliatu arte besteen balioaz ez naiz mintzatuko, isilik naiz egongo eta agian kartzelan bukatuko.