Poesía 2007 - 2010

Ireki zaitez Sos amo !

« Ireki zaitez Sesamo ! »
« Sesamo, ireki zaitez ! »
Hitz magikoak ni etorri arte, artez.
Hemen ez baita aterik, ez eta ere lezerik, lizunak
Aldiz lapurrak ugari, Ali Baba eta ehunak
Txuri-txuriak, ez moruak, bai, bai euskaldunak
Eta katolikoak, apostolikoak eta fededunak

Ator txuri eta guzi
Palto, praka eta jauzi
gorbata ezin ahantzi
Europa eta dirua nagusi.
I,i ; i,i ;i,i,i ....
I,i ;i,i,i,i,i......
Kar,kar,kar, karra
Kar,kar,kar, karra!

« Ireki zaitez Sesamo »
« Sesamo ireki zaitez »
hitz magikoak ni etorri arte, artez.
Hau ez baita nobela
Badakik egia dela
Zabalik baitago logela
Eta irekirik sakela
hauxe ez da gauza txepela
agian bai ustela.
Bainan prest dago bainugela
Txukun txukun auzigela.
Atean utzi txapela
Ta erakutsazu mazela
Nola zigortu bestela?

Klin,klin,klin patrikara arin
Klin,klin,klin euro, lira ta florin
Klin, klin, klin, diruaren hotsarekin
Klin, klin ,klin, boltsa betearekin.

Txin, txin, txin txin, diruaren hotsa
Harek ematen dio, maitea, bihotzean poza.

Ireki zaitez Sesamo, Sesamo ireki zaiztez
Hitz magikoak ni etorri arte, artez.
Hau bai dela magia
Deusetik etorria
Eginiko altxor eztia
Txuri berde ta gorria
Eta gosez, irekirik saskia
Otoitzen kabia
Eta luxurreria.

Urde zikinak
Eta sosak eginak !
« -Ireki zaite Sesamo »
« -Ireki zaitez Sos amo »
« Ouvre-toi Sesame »
Ez, ez ¡Arima ez ireki, ez bainaiz komisario.
Bihotzeko ozpin eta olio
bihurturik amodio
ahurra beteta asko balio
garesti eta kario
bainan pobreei bi sos eta adio.

Eta nik
hauxe salatzea dut ofizio
gorrotoa daukadalako afizio
salatzeko negozio
ta hainbat ukazio

"Ireki zaitez Sesamo
Sesamo ireki zaitez"
Hitz magikoak ni etorri arte, artez.
Uler ezak ongi
Ali Baba ohoina zen, diruaren amodioarengatik
Lapurra, ebastekoarekin gozatzeagatik
Ohostea helburua izateagatik
Aberatsa bihurtzeko ohointzeagatik.
Besteei kentzea aberasteagatik
Dirua funtsez maitatzeagatik
Giza ta herria baztertzeagatik

Klin,klin,klin patrikara arin
Klin,klin,klin euro, lira ta florin
Klin, klin, klin, diruaren hotsarekin
Klin, klin ,klin, boltsa betearekin.

Txin, txin, txin txin, diruaren hotsa
Harek ematen dio, maitea, bihotzean poza.

"Ireki zaitez Sesamo"
"Sesamo ireki zaitez
hitz magikoak ni etorri arte, artez.
Atea ezin ireki arte, legez.

Noizbait beharko baita mendikioa
Ukazioa baita gizaren opioa
Gizaren ukapena, bizioa
Herriarena, traizioa.
Ezkondurik, hartzea nobioa
Deitzen adulterioa
Horrek badu ondorioa
Galtzea pestigioa
Ta Sortzea arerioa

Bai, bai hori ere hitz magikoa
Inoiz ez ahanztekoa
Eta medioz argudioa
Egiteko desafioa
Iraintzeko poderioa
Izan duen balioa
Baliatuz petrolioa
Onartuz anexioa
Opresioa
Inbasioa
Legetzat hartuz
Sumisioa
Dibisioa
Agresioa
Eta ukatuz
Nazioa
Liberazioa
Bitartean
konfesioa
Komunioa
Bozkarioa
Eta Santifikazioa

Ireki zaitez sesamo;
Sesamo irekiz zaite

Atea irekirik
Ali Babaren marmarioa
Delirioa ta martirioa
Heldu zaio Herioa
Purgatorioa
Eta klonazioa
Zein ederra ene Istorioa
Kantatzeko dudan okasioa
Hori baita nere desioa
Polita dibertsioa
Horretan dut bokazioa
Eta egun Tentazioa
Eta intentzioa
Iraultzeko zibilizazioa
Eta bereziki
Prostituzioa
Eta euskal putazioa

Merexi duk soraioa!