Prosa

72 Txipli txapla plun- Ipuina-Gure Herria luburuan

Txipli txapla plun
Txipli txapla plun
Txipli txapla plun

1-Egun on Mikelon
2-Egun ona Mari joana
1-Zer da soinu hori,entzuten al duzu,zer demontre ote da?
2-Ez dakit zer den bainan iduritzen zait gure aspaldiko lagun gaztain erretzailea
dela,ezta?Bai seguru asko Gure laguna Pedro Castañas gaztainaria badatorrela
aurten ere.
1-Pedro Castañas?Pello Gaztaina izango da ez?Euskal Herriko gaztain eretzaile
hoberena,gure herriko gaztain erretzaile txoragarria.
2-Bai begira,hor dago.Xo......ixo.....ixilik..Entzun denak (umeei isil isilik)

Txipli txapla plun
Txipli txapla plun
Txipli txapla plun

2-Badakizue orain millaka urte beste tokietan bezala Euskal Herrian ere zuhaitzak
agertu zirela.Bai ,lehen zuhaitzik ez zegoen.Eta badakizue zein izan zen hemengo
gure lehen zuhaitza?
1-Nik bai badakit,platanoa,noski platanoa
2-Platanoa,bai zera.Zu burutik sano al zaude?Lehenbiziko zuhaitza haritza izan
zen,zuhaitz sendoa eta azkarra.
1-(umeei) Hau beti bezala,dena badakiela iduri du eta ez daki ezer,zer gizon
jakintsua ezta?
Begira umeak,badakizue zer egingo diogun?Ba adarra jo eta barriz ere haritza
hitza esango duenean Hitza,hitza erantzungo diogu Bale?Begira holaxe egingo
diogu,haritza,hitza,hitza.Ados?
2-Ba ,Euskal Herriko lehenbiziko zuhaitza izan zen haritza
1-(umeekin),hitza,hitza
2-Bainan zer ari zarete zuek,niri adarra jotzen edo?Kontuz e!
1-Ez,ez umeek bakarrik hitza eskatzen ari dira eta ezer gehiago.
Bueno,lehenbiziko zuhaitza haritza eta bigarrena?
2-Ba bigarrena izan zen urritza
1-Hitza,hitza
2-Berriz ere adarra jotzen ala?
Lehen ere berdin,esan dudanean haritza..
1-(umeak)Hitza hitza
2-Eta orain berriro esaten dudanean urritza
1-(umeak)Hitza,hitza
2-(triste taularen gainean erdi negarrez)
Beno,trufarik ez,bale?
Ba hirugarren zuhaitza izan zen Gaztaina eta mesedez ez egin aña.aña
Bai eta badakizue denak gure gaztain erretzailearen izena hortik datorrela
ez?Pello Gaztaina
1-(umeak)aña,aña
Beittu,behin,zuek bezelako txikiak ginenean,nere laguna eta biok oihanerantz joan
ginen zerbait bitxia gertatu zitzaigun,gogoratzen al zara?

Bai,bai eta nola, lurrean borobil arantzatsu batzuk ikusi genituenean harriturik
gelditu ginen,eta zu ortutsik zenebilela eta min haundia hartu zenuen,oroitzen al
zara?
2-Bai,zapaltzen genituenean borobiltxo marroi kolore batzuk ateratzen zitzaienla
era.Zuk esan zenidan gaztainak zirela eta jatekoak zirela ere,gogoratzen?
1-Zer farrak egin genituen egun horretan,bat ahora sartu nuenean,ez nekien
txuritu behar zela ere,ez eta ere erre behar zirela.
2-Ba al dakizue zer egin genuen orduan?Ba erreka bazterrean su eder bat piztu
eta han gar eta pindarren artean gaztainak sartu:
1-Zer zarata!Mixteriozko soinu haiek izutu egin gintuzten,haiek bai soinu
arraroak zirela:

Txipli txapla plun
Txipli txapla plun
Txipli txapla plun

Zer gauza polita,begira eguberritako abesti bat burura etortzen zait
orain,entzun,Hator Hator mutil etxera ezagutzen al duzue?Goazen denen artean
abesti eder hori kantatzera.

Hator hator mutil estera
Gaztainak ximelak jatera
Gabon gaba ospatutzeko aitaren ta amaren ondoan
Ikusiko duk aita barrezka amaren poz atseninez
Eradiok mutil aurreko danbolinari
Gaztainak erre artean
Gaztainak erre artean
Txipli txapla plun

1-Bueno seguru gaztainak eginak daudela,nork nahi ditu?
2-Goazen ikustera
1-Pello,Pello,gaztainak erretak al daude?
3-Bai bai etorri ddastatzera
2-Ea,zu neskatxa atoz honera eta probatu ea egina dagoen
1-eta zu mutilla,hatoz honera ea onak dauden
2-Ba al dakizue zein den gaztainak ondo erretzeko sekretua?
1-Nik bai badakit,bat gaztain erretzailea izan eta Pello Gaztaina baldin badaukazu
izena hobe
2-Bi,ikatza ona eduki,ikatz bikaina,olentzerok egindakoa
1-Hiru,gaztainak bihotz bihotzez erre,goxotasun osoz etabatez ere umore onez.
2-Bai eta garrantzitsuarena,zuek bezelako ume atseginak aurrean
eduki,sinpatikoak eta gose haundikoak
1-Orain gaztainak jan baino leen Pello Gaztainari eskerrak eman behar dizkiogu
eta modu egokarena badakizue zein den,ba denen artean egitea:

Txipli txapla plun
Txipli txapla plun
Txipli txapla plun
                                      Eskerrik asko zuei eta milesker beroenak Pello Gaztaina lagunari
                                                                  Agur denei eta eguberri on!

Xubiltz