Prosa

70 kantua zen basora itzuli- Ipuina Gure Herria liburuan.Maiatz

Kantua zen basorat itzuli

 

Oihan barnean jeikirik zegoen herrixka hartan

Txoririk ez zegoen

Kanturik ez zadien

Etxe multzo hartan bizi ziren ahoak itxirik zeuden

Haien irriak itzalirik zarraiten.

 

Gau batez salbatzaile izan nahiez

Egon nintzen egia igarri beharrez.

Erraldoi gaisto bat mendiko leize beltzetan bizi zela nik ere entzun nuen.

Gauero bere egoitzatik ateratzen omen zela nik ere aditu nuen.

Niri ere,hainbeste gauza konta baitzizkidaten.

Besteek bezela atso zaharren ixtoriotzat nituen.

Besteek bezela nik ere ez nituen sinesten.

Gau batez salbatzaile izan nahiez,

Egon nintzen igarri beharrez.

Eta egun hartan basoratu nintzen,zuhaitz bilakatu nintzen,

Begi belarri,han egon nintzen ahal bezain isilen.

Zimistak jo eta inartu ninduen

Minik izan ez nuen eta ihauteritu nintzen

Moxorro eder bat izadiak emanik…

Zer ihauteri…

Eta zer gosari…

Zer erraldoi tripari…

Nere enbor inartuaren barnean lekukoetan lekuko bihurtu nintzen ni.

Gauerdiz,kabiz kabi,sarraski sarraski,erraldoi gaistoa,urrats handika beherantz zetorren,arbolen ostoak bizar handitzat harturik,besoak zabalik.Ezkerra heda,ardaxkak errotik atera,eskuina ahora,txoriak txioka,sabel barne-barnera.

Nere enbor inartutan kabirik ez zegoen,bizirik ez.

Nere aurrean gelditu gabe bere bidea segitu zuen,ahoan zituen kantu isilak ezin irentsiz.

Nehor ez zen kantari !

Hila egun bizi.

Eta ni salbatzailea izan nahirik txistuka hasi,txistu ikaraturik erraldoia itzularazi.

Harat-hunat zebilen,soinu galdu haren bila,txori ausart haren bila.

Hurbildu zitzaidalarik,tinko-tinko,so..xo…Zer mixterio….

Azpitik goraino ikerturik nere gorputz enborra,adarrez adar aztertu zuen eta ardaxkak guztiak ikertu .Gailurrean ere txoririk ez zegoen,eta ni txistuka ari,ari,ari.

Goiti,behiti,esker,eskubi,jautsi,itzuli,ibili.

Nundik debru zetorren hura,doinu madarikatu hura?

Asperturik,erdi eroturik,indar guziz errotik atera eta lurrera ninduen aurtiki….

Eta ni txistulari.

Halako batean indarrez altxatu nintzen,jauzi batez eta saltoka herrialdera ibiltzen hasi nintzen.Erraldoia,adimen gaberik,nere atzetik dantza arinez zetorren,irriz eta irriz?

Basoaren hegian,nere zai zegoen haurreri guztia gure ingurura etorri eta dantzan hasi.Herriko plazaraino Hamelindu nintzaien eta gure erraldoia osoki zozoturik,nere atzetik ea txistu hura nundik jalgi zitekeen.

Isildu nintzenean haurrei begira ezarri zitzaien eta nik ,nere besadar luze guztiekin lepotik tinkatu eta lurreta bota nuen .Itotzen ari zela zirudien.Adar luzeanerakin eta aizto baten pare tripa ireki nion eta txolare izugarria hegaldatu zen txioka.Haurrak tktxaloka hasi ziren eta irria zen herrira itzuli betiko kantua basora itzuli.

Plazan ni nintzen zuhaitz inartua han zuten landatu eta hartan erraldoia zendua sartu.Irriarekin batean berriro nintzen loretu eta nere gainean txoriek berriro zuten kantatu. xubiltz