7 Maritxu,2013-2020

                                                                              Maritxu

                                                                                                             

                                                                                                                         

                                                                   

Kantu hau osoki espresionista abtraktua da. Bere lerrotan maiz esan ulergaitzak ezarri ditut ez direlako hitzak ulertu behar kantuaren zentzua ulertzeko. Hori da kantu honen funtsa.Zugarramurdi erretako Arraiozko Etxetxipiko Maritxuren omenez egindako kantua.

Chanson expressionniste  dans laquelle les images s' enchaînent sans signification logique au début pour terminer sur le souvenir de la Navarre  agressée par l' inquisition qui pourchassait les sorcières du Baztan.Zugarramurdi a été en Navarre, comme St Pée en labourd à l' époque de de Lancre, le centre d' extermination des " sorcières" navarraises accusées de connivence avec le diable. . Leur péché , celui de connaître la nature et le pouvoir des plantes ainsi que "d'adorer" le bouc appelé Akelarre dans des réunions nocturne consdérées comme des atteintes à la religion. Maritxu de la maison Etxetxipia d' Arraioz fut l' une de ces femmes brûlées sur le bucher de Zugarramurdi.

Cancion espresionista en la cual se encadenan las ideas sin significacion logica para terminar en una condena de la actitud agresiva de la inquisicion en navarra en su persecucion de las brujas navarras. La cacion relata la historia de Maritxu de la casa Etxetxipia de arraioz de Baztan quemada en .Zugarramurdi a principios del siglo 17

 

 

 

Joaldunak itturingo plazan larru ta garez saltoxka, jauzika

Amaiurko gaztelua, oroimen saminez, hegorantz, agurka

Zozaiatikan da aditzen, gris berdea, Astraingo balsa horixka

Nere leihotik begira, katu beltzak xotinez, so ortziren hotsa ortoska.

Maritxu Maritxu, Etxetxipiko Maritxu, Maritxu, Maritxu, Maritxu.

Maritxu Maritxu, Etxetxipiko Maritxu, Maritxu, Maritxu, Maritxu.

Tximistak Iparlako haritz harro handiak jo ditu, jo ditu

Ursuko santa Ana ikaran, erditze berriez harritu,harritu

Saiotik ohiko usteak malko gaziez, Baztango erreketan hustu

zigor erre gorrietan, suaren txinpartetan, Etxetxipiko Maritxu.

Maritxu Maritxu,…..

Errotazain bizar xuri, begi jauziez, ibaiaren bila, jira bira

Infernuko errekatik nigar malkoak darioz itsas-itsasora

Cezannen harrietatik linburtuz, goroldio hezeak ahanztera

Apoaren bila, akerraren txeka, sorgin sortuen antzera.

Maritxu Maritxu, …..

Gauari irainez ari, goizalbak piztu oroimenak, atzarriak

Bainan herri arragoaren ardi, behi ta ahuntza aspaldi deitziak

Nafarroa askearen bularretatik, berzurkatu nahi esne ahantziak

Argi berriez asetuz, orai sendatu nahi ohiko zauri erre gorriak,

Maritxu Maritxu, Etxetxipiko Maritxu, Maritxu dute kiskaldu.

Maritxu Maritxu, Etxetxipiko Maritxu, hoben gabeko Maritxu.