TELESFORO

 

                                                        TELESFORO -Monzonen 50.heriotzaren urtemugarako idatzia ( ene ohiko doinu batekin)15\11

Hitzak eta doinua     
Paroles et musique 
Letra y musica            X. Soubelet

                                                                                    

 Chant biogtraphique à Tesforo Monzon
Cancion biografica dedicada a telesforo monzon

Abenduaren batean, jaio zitzaigun Bergaran*

Telesforo Olasotar famili ospetsu batean

Hastapenetikan abertzaletasunan

zinegotzi , diputatu gipuzkoaren izenean.

Ta gerra hasi zenean sartu zen eusko jaurlaritzan.

 

Mexikora urrundu “Urrundik” idatzi zuen bertan

Euskal herrimina zeukalako bere bihotzean

Ta “Gudarien egina” liburua egitean

Abertzaletasuna erakuts nahi zigun orri horietan

Ta Jada kantu ugari egosten bere lapikoan

 

Mendeberri etxea zuen berak egoitzat hartu

Ta handik ikusi nola Euskadin ETA zen sortu

Anai artea zabaldu, iheslariak  lagundu

Zenbat familia ez ote zen berari esker han elkartu

Eta amak semeari eman aspaldiko bi  pott ta muxu.

 

Batasuna eta lepoan hartu ta segi aurrera

Bai euskarari eta Itziarren semea

ederrra herriak bere, kantuak abestea,

herri batasuna sortzeko Altsasuko mahaian jartzea

ohikoen aitzitik, abertzaleak ez ukatzea.

 

Telesforo Monzon inork ez du sekulan ahaztuko

Gure Euskal herriaren zutabea izan zelako

Kantuak lekuko,  makila oroimeneko,

Bere herriak fundazio merexitua egin baitio

Gizon miresgarriari ohore eta agurra betiko.