TINKO TINKO TINKO
kantu hau 2011ekoa da, Egun Xamanatekin berritua 22\04
Hitzak eta doinua
Paroles et musique
Letra y musica X. Soubelet
DELENDA CARTHAGO latinezko hitz multzo bat da, "Carthago suntsi dezagun" esan nahi duena. SCIPIOI Afrikanoak general erromatarrak erabiltzen zue, Carthago suntsitzeko amorrua gogoan zeukalako. Geroztik erabiltzen da Obsesio bat adierazeko, hemen euskara.
Hommage à la langue basque
Homenaje al euskera.
Delenda carthago
esan beretan nago
dudarik ez dago
euskara gorago
tinko tinko tinko
egun dut ikasiko
bihar nauk ikusiko
euskalduna betiko musika
Delenda carthago
haritz ler ala bago
herria euskaldunago
horretan tinko nago
tinko tinko tinko
hortan ari mutiko
haur eta neskatiko
euskara da biziko Musika
Delenda carthago
errepiketan nago
euskaraz maizago
doakin aintzinago
tinko tinko tinko
lotsa dugu utziko
euskara atxikiko
ta bizira jalgiko.