ORREAGATIK AMAIURRERA

                                                             Orreagatik Amaiurrera

                        ( kantu honen doinua orai dela 3 urtekoa da, "Gernika betiko" izenekoa, Olerki berri hau erantsi diot)  12\04

                                                                                                                                                                                                                      

Kantu honen hitzak erabat politikoak dira, Nafarroan eta Nafarroatik eraikia, Euskal herri berri baten aldekoak, Gaur egun 3 komuniteetan zatikaturik gaude, Nafarroa, Euskadi eta Iparraldea, politiko eta intituzionalki benetan batuezinak . Euskadi proiektu autonomoarekin, Nafarroa eta iparraldea betiko galduta daude. Iparraldea Hegoaldeko proiektuekin erabat galduta dago, oraingoz Nafarroa Euskadikoarekin bezala.

Zazpiak bat gogoan daukagunok eraiki dezagun  Nafarroa berria, gure lurrama berritua. Iparraldeko Baxe Nafarroa, berez Nafarroa bat  baitzen. Euskadiko indenpendentistei benetan zer axola Nafarroatik eraikitzea Euskal herri askatuta, ezta? Aldiz, Gestionario autonomistei arazo bat sor liezaieke, iparralde eta nafarroa ez den Euskadi eskutik galtzea. 
Bakoitxak ditugun instituzioak oraingoz onarturik, Nafarroa libre bat eraikitzera gindoazke.

Hymne à la Navarre, première constitution d'un Pays basque indépendant et suggestion d'un nouvel indépendantisme basé sur cette province transfrontalière

Himno a Navarra, primer reino indenpendiente y cuna del indenpendentismo vasco. Aqui de sugiere un eventual nuevo movimiento indenpendista basado en Navarra ( transfronteriza).

 

Orreagako pagadiak / euren gailur garaietan gogoa

oroitzen bizituriko  pairua

Orreagako mendipetan mendeku oihartzun gogorra, orroa

harri  kotorrak  damiltza patar behera, badoa  amorrua

Orreaga gogoan, eredu Nafarroan.
Betiko geroan,  nafar Euskal Herrian.

 Girizo, Mendimotz, eta/ Ortzantzurietatikan ikusia

uda gogor beroaren hazia,

katez josiritako muin gorrien borbor hazia, hozia

baskoin nafar urbegiak iturritik sortzen ari askazia

Orreaga gogoan, eredu Nafarroan.
Betiko geroan,  nafar Euskal Herrian.
.

Haitzarte ta ibañetan dantzut ozenki zuen  oihua,

zizelkaturik duzue euskal gogoa. 

Iruña arpilatzeagatik, Errolani, hobi zuloa,

Eta Amaiurrreraino, hamalau mendez bizirik erreinua

Orreaga gogoan, eredu Nafarroan.
Betiko geroan,  nafar Euskal Herrian.

mila bostehun ta hogeita bian, izan zen Amaiurko gudua

libertadearen aldeko  azken gudua

hamabian hasi zuen kastillak inbasioa, osoa

orduan desagertu  zen erreinu askea zen  Nafarroa

Orreaga gogoan, eredu Nafarroan.
Betiko geroan,  nafar Euskal Herrian.

Nafarroako erresuma arkaitzen artetik zen sortua, 

orduan jeiki Euskal Herria askatua

zinez har dezagun orain ohiko xede eder hura,ohikoa

Eta Nafarro librea izan dadin gure oihua, ta amorrua 

Orreaga gogoan, eredu Euskal Herrian
ta Amaiurko gudua betiko oroimenean 
ta Zazpi zuhaitzek bat, Nafarroa batuan
eta libertatea,  euskal herri berrian.